MIREN AZKARATE VILLAR


 

   

    Donostian jaio zen 1955eko azaroaren 27an. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu.

    Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letretako lizentziaduna da.

    Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Filologiako doktorea da.

    1978tik 1988ra, Euskal Filologia Fakultateko irakaslea izan zen Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean, eta Morfosintaxiko zein Lexikologiako klaseak eman zituen.

    1988tik, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan da. Euskal Filologiako katedraduna da.

    Morfologia eta sintaxia ikertu ditu, eta, horretarako, zenbait azterlanetan, biltzarretan eta argitalpenetan parte hartu du.

    1992tik, euskaltzain osoa da. 1995etik 2000ra, tutoretzako aholkularia izan zen. Euskara Batuko eta Gramatikako batzordekidea da.

    1996tik 1997ra, Euskarako errektoreordea izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Pello Salaburu errektorea zenean. 1997tik 2000ra, irakasleen errektoreordea izan zen.

    2001eko uztailetik, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua da; eta 2004ko urtarriletik, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea.

Azken eguneratzea: 2005/09/20