Zorren Gerorapena / Zatikapena

Sail kudeatzaileek behin kitaturik zuzenbide publikoko zorren ordainketa geroratzea, Administrazioak era askean behatu ostean zordunaren diruzaintzaren egoerak ez diola uzten bere zorren kitapena gauzatzen. Geroratzen diren ordainketen zenbatekoek atzerapenagatiko interesak sorraraziko dituzte gerorapenak iraun artean, betiere, atzerapenagatiko interes tipoaren ala legez ezarritako interes tipoaren arabera, zerga-zorrak diren ala ez.

Arautzeko eskumenak izatearren 2/1998 ZEHATZEKO AHALAREN EUSKAL LEGEA APLIKAGARRIA duten Erkidego Autonomoaren Administrazioaren Sailek jarritako ZIGORRETATIK eratorritako zorrak salbuetsita daude araudia betetzetik

Eskabideak
Zorren Gerorapena / Zatikapena borondatezko epean (PDF, 1MB) (Eskaera)

Behin zordunaren eskaera jasota, Sail kudeatzaileak premiamendu-prozedura hasteko ekimenak geldiaraziko ditu, eta SIPCAren bidez, Finantza Zuzendaritzara bidaliko ditu beharrezkoak diren datuak Ogasun eta Finantzetako Sailburuordeak ebazpena egin dezan. Ebazpenean, baimendu ala ukatuko da gerorapena/zatikapena, eta ondoren, jakinaraziko zaie eskatzaileari zein espedientea kudeatzen duen Sailari. Azken honek, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erreglamenduaren 31. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ebazpenean ezarritako ordaintzeko baldintzak betetzen diren egiaztatu beharko du. Baldintzok bete ezean, Sail interesdunak, borondatezko epeko diru bilketaren kudeaketarako eskumenduna izanik, diru bilketa exekuzio epean hasteko beharrezkoak diren ekintzei ekingo die.

Zorren Gerorapena / Zatikapena betearazpen aldian (PDF, 1MB) (Eskaera)

Azken aldaketa: 2017/03/30