Administrazio Erregistroak, Elkarteak, Gai-orokorrak
Inprimatu
2013-ko Maiatzak Zeintzuk aitortu daitezke herri-onurako elkarte?
Galdera:

Zeintzuk aitortu daitezke herri-onurako elkarte?

Erantzuna:

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-,altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte. Horretaz gainera, honako betekizun hauek bete behar dituzte:

a) Interes orokorra edo guztien ongia sustatu behar dute, eta, horretarako, benetan eta jarraituki bete behar dituzte zenbait xede, hala nola izaera zibikoko eta hezkuntza-, zientzia-, kultura-, kirol- edo osasun-izaerako xedeak edo beste hauek eta antzekoak: giza eskubideak sustatzea, gizartean esku hartzea, garapenerako lankidetza, emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, haurrak babestea, aukera-berdintasuna eta tolerantzia bultzatzea, ingurumena defendatzea, gizarte ekonomia edo ikerketa bultzatzea, boluntariotza sustatzea, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzea, eta etorkinak eta arrazoi fisiko, sozial, ekonomiko edo kulturalak direla-eta baztertuta geratzeko arriskua duten pertsonak promozionatzea eta artatzea.

b) Beren jardunean, ez dute batez ere eta eskuarki bakoitzak bere kideen onura bilatu behar, elkartekoak ez diren beste batzuena baizik.

c) Bitarteko pertsonal eta material nahikoa eta antolamendu egokia izan behar dituzte, estatutuetan ezartzen diren xedeak beteko direla bermatzeko.

d) Haietako bakoitzak lan- edo zerbitzu-harreman baten bitartez kontratatuta dituen elkartekideen kopuruak ez du handia izan behar elkartekideen kopuru osoa kontuan hartuta.

e) Frogatu behar dute estatutuetako xedeak benetan eta eskuarki bete dituztela, inskribatzeko eskaera egin aurreko hiru urteetan gutxienez.

f) Haien gobernu-organoetako kideek doan bete behar dute kargua, inolako ordainsaririk jaso gabe. Dena den, ordainsari egokia jaso ahal izango dute gobernu organoko kide izate hutsagatik dagozkien eginkizunez bestelako zerbitzuak egiteagatik.

g) Ekonomia-kudeaketa txukuna eta gardena egin behar dute.

h) Benetan egiten dituzten jarduerek egokiak izan behar dute bilatzen diren interes orokorreko xedeetarako

OHARRA: