Laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak (2012)

LABURPENA
Titulua:
Laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuetarako diru-laguntzak (2012)
Xedea:

Osalanek 2012ko ekitaldian Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuetarako emango dituen dirulaguntzak arautzea.

Diru kopurua:

650.000,00 euro

Deialdiaren araudia:
  • 2012ko abuztuaren 14ko EHAA (2012158 Zk. 158/2012)

    Ebazpena, 2012ko uztailaren 18koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuetarako dirulaguntzak ematea arautzen duena (2012ko abuztuaren14ko EHAA)

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Deialdia egiten duen organoa:
Zuzendaritza Nagusia
Erakunde erabakigarria:
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Egitura atal ebazlea:
Zuzendaritza Nagusia
Bertan emandako arreta:

OSALAN ZERBITZU OROKORRAK

Dinamita bidea, z/g (Basatxu mendia)

48903 Gurutzeta-Barakaldo (Bizkaia)

ARABAKO LURRALDE ZENTROA

Jose Atxotegi Kalea, 1

01009 Vitoria-Gasteiz

BIZKAIAKO LURRALDE ZENTROA

Dinamita bidea, z/g (Basatxu mendia)

48903 Gurutzeta-Barakaldo (Bizkaia)

GIPUZKOAKO LURRALDE ZENTROA

Maldatxo bidea z/g

20012 Donostia

Telefono bidezko arreta:

José Antonio Biain Santiago

Tel. 944.032.187

e-posta: osalantpr25ba@ej-gv.es

 

 

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Eskabideak Osalanen egoitzan aurkeztuko dira (Dinamita bidea z.g., 48903 Barakaldo, Bizkaia), edo Araba, Bizkai edo Gipuzkoako Lurralde Zentroetan, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bidez baliatuz.

Itzuli

Eskabideak Osalanen egoitzan aurkeztuko dira (Dinamita bidea z.g., 48903 Barakaldo, Bizkaia), edo Araba, Bizkai edo Gipuzkoako Lurralde Zentroetan, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bidez baliatuz.

laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuetarako dirulaguntzak (2012)

Laneko arriskuei aurrea hartzeko arloan ezagutza-maila hobetzen duten jarduerak sustatzea eta ikerketaren emaitzak arlo horretako eguneroko prak¬tikara eramaten laguntzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

2012ko urtarrilaren 1a baino lehen Euskal Auto¬nomia Erkidegoan erroldatutako pertsona fisikoek eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten pertsona juridikoek, publiko zein pribatuek, eskatu ahal izango dituzte ebazpen honetan araututako dirulaguntzak.

2012eko urtarrilaren 1a baino lehen Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako pertsona fisikoek eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten pertsona juridikoek, publiko zein pribatuek

Diru-laguntzaren ematea egunetik hasita urtebeteko epean burututako laneko arriskuen prebentzio arloko ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuek jaso ahal izango dute diru-laguntza. Nahi beste proiektu aurkez ditzakete eskatzaileek. Osalanen Kudeaketa-Planean 2012rako aurreikusitako jarduera-eremuak kontuan hartuz, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren 2011-2014 Euskal Estrategiaren urteko hedapenetik eratorritako kudeaketa-plana, ondokoekin zerikusia duten ikerketa-proiektuei emango zaie lehentasuna:

  • Laneko ezbeharrak: in itinere eta jardunean gertatutako bideko lan-istripuei aurrea hartzea.
  • Laneko ergonomia: lanaren ondorioz goiko gorputz-adarrei eragiten dieten arazo muskulueskeletikoei aurrea hartzea.
  • Laneko psikosoziologia: laneko estresarekin eta/edo «burnout»arekin zerikusia duten lan-arriskuei aurrea hartzea erakundeetan.
  • Generoaren ikuspegitik lan-arriskuei aurrea hartzea: emakume langileen kolektiboaren lan-arriskuei aurrea hartzea.
  • Minusbaliotasun fisikoa edo psikikoaren ikuspegitik lan-arriskuei aurrea hartzea.
  • Immigrazioaren ikuspegitik lan-arriskuei aurrea hartzea, eraikuntzan eta lehen sektorean batez ere.
  • ETEen ikuspegitik lan-arriskuei aurrea hartzea, mikroenpresetan batez ere.
  • Lehen sektorea: batez ere, arrantza, nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, basozaintzan, e.a.
  • Osasuna zaintzea: lanbide-gaixotasunen kostua.
PRESTAZIOA
Dotazioa:

650.000 euro erabiliko dira guztira, eta horiek honakoari egotziko zaizkio: “Laneko Segurtasuna eta Osasuna” 3113 Programa, “Zuzendaritza Nagusia” 01 Zerbitzua; hain justu ere “Eragiketa arruntetarako transferentzia eta dirulaguntzak” izeneko IV. Kapituluaren barruan.

Muga:

Diruz lagun daitekeen aurrekontuaren % 100 emango da gehienez garatu beharreko jarduerentzat. Jarduera horiek urtebeteko epean garatu beharko dira, hartu-agiria duen posta ziurtatuz bidalitako esleipenaren jakinarazpen ofiziala hartu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Ebazpen honetan aurreikusitako diru-laguntzak beherago zehaztutako gastuak ordaintzeko dira. Hain zuzen ere, gastuek proiektuarekin erlazionaturik egon beharko dute eta ezinbestekoak izango dira proiektua gauzatzeko. Horrez gain, gastu horiek exekuzio-epean burutu eta eskabidean behar bezala espezifikatuko dira:

  • Proiektua burutzeko gastuak behar bezala justifikatzea, material ahikorra eta material bibliografikoa eta dokumentala erostea, kasu. Tresnak eta ekipoak proiekturako zein heinetan eta zenbat denboraz erabiltzen diren, proiektuak dirauen artean. Tresnak eta ekipoak ez badira proiekturako esklusiboki erabiltzen, proiektuaren iraupenari dagokion amortizazio-kostuak soilik lagunduko dira diruz, betiere kostuok kontularitzako praktika onekin bat kalkulaturik. Kanpoko zerbitzuak kontratatzea. Dieta eta joan-etorriei dagozkien gastuak: bidaiaren iraupena eta ikerketa-proiekturako zer interes duen jasoko da, eskabidea aurkezterakoan informazio hori eskura izanez gero. Goreneko portzentajea ez da proiektuaren guztiko zenbatekoaren % 20 baino gehiago izango.
  • Erakunde onuraduneko langile-gastuak; erakunde horrek proiektuan emandako orduak eta horien kostua egiaztatu beharko ditu. Eta gehienezko portzentajea ez da proiektuaren aurrekontu osoaren % 30 baino handiagoa izango.
  • Proiektua garatzeko berariaz kontrataturiko langileen ordainsariak.
  • Zeharkako kostuak: direnak izateagatik, proiektuaren gastutzat zuzenean ezin har daitezkeen gastuak (argindarra, telefonoa... ); ez da eskatutako zenbateko osoaren % 10 baino gehiago izango.

Esklusiboki administrazio-erabileratarako diren altzariak edo materialak erosteko gastuak ez dira sekula ere aintzat hartuko.

Administrazio honek, beste administrazio batzuek edo beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek helburu bererako emandako diru-laguntzak bateragarriak dira deialdi honetan araututako diru-laguntzekin. Edonola ere, erakunde onuradunek Osalani jakinarazi beharko diote beste laguntza horiek lortu dituztela.

Emandako laguntza eta diru-laguntzen zenbatekoak ezin izango du gainditu egindako jardueraren kostu osoaren % 100, jarduera berarentzako beste diru-laguntzak edo finantzatutako jardueran bertan lortutako diru-sarrerak kontuan izanik, betiere.

Ordainketa modua:

Onartutako diru-laguntzaren % 40 diru-laguntzaren ematerakoan emango da, diru-laguntzari atxikitako jarduerak burutzeko beharrezko finantzazio gisa. Bigarren ordainketa bat, diru-laguntzaren %30 hain zuzen, egin ahal izango da, diru-laguntzaren ematea egin eta sei hilabete pasatu ondoren, egun horretara arte egindako gastua aurretik justifikatu behar delarik. Diru-laguntzaren gainontzekoa, diruz lagundutako jarduera esleipen-ebazpenean ezarritako baldintzetan eta eran burutu eta gero ordainduko da onartutako. Horretarako, berandunez 10 egun balioduneko epean -exekuziorako ezarritako aldia bukatu ondoren- agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Burututako jardueren justifikazioko memoria. Bertan, burututako jarduerak eta lortutako helburuak deskribatuko dira, betiere, proiektuan zehaztu egutegia kontuan izanik, eta proiektuaren emaitza diren produktuak aurkeztuko dira (datu-baseak, informatika-programak, argitalpenak, ponentziak).
  • Proiektua exekutatzeari buruzko laburpena, IV. eranskinaren ereduarekin bat datorrena eta gutxienez 10 orrialde eta gehienez 30 dituena; Osalanek laburpen hori zabaldu ahal izango du, paperean zein euskarri informatikoan. Hala ere, proiektua burutzeak sortu agiriak eskatu ahal izango ditu Osalanek, eta horretaz gain, in situ egiaztatu ahal izango ditu proiektuaren garapena eta exekuzioa.
  • Onuradunak eskubidea izango du nahi dituen argitarapen, aurkezpen eta komunikazioak egiteko, betiere Osalan erakundek proiektua diruz lagundu duela aipatzen bada.
  • Osalanek eskubidea du proiektutik ateratako emaitzak egoki iritzitako eran zabaldu eta ustiatzeko, betiere, apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartutako Jabetza Intelektualari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateginean egileei ematen zaizkien eskubideen aurka egin gabe, besteak beste, proiektuko ikerlari nagusiari eta erakunde onuradunari dagokienez. Halaber, informatika produktuak ez eze, erabilera, mantenu eta aldaketetarako beharrezko diren materialak ere, murrizketarik gabe erabili ahal izango ditu Osalanek, betiere arlo horretan izan litezkeen kolaborazioak kaltetu barik. Proiektuaren emaitzak zabaldu eta ustiatzeari dagokionez, Osalanek hala eskatuz gero, diru-laguntzaren onuradunak berariazko baimena lagatzen diola formalizatu beharko du.
  • Diruz lagundutako jardueraren edo jardueren aurrekontua. Eskabidean aurkeztutako kontu-sailaren egituran ezingo da aldaketarik egin. Aparteko aldaketaren bat egin behar izatekotan, proiektuaren ikertzaile arduradunak eskabidea egin beharko du, aldez aurretik eta arrazoiak emanez, eta betiere, erakunde onuraduna horren jakitun eginez. Balorazio Batzordearen esku egongo da aldaketa onartzea ala ukatzea.
  • Onartutako aurrekontuan azaltzen diren gastuei dagozkien egiazko egiaztagiriak, jatorrizko fakturak edo konpultsatuak, edo Zuzenbidean onartzen den beste edozein agiri; eta ondokoak ere hala egiaztatu beharko dira: matrikulatik, agirien salmentatik eta gainerako finantzaketa-iturrietatik sortutako diru-sarrerak, guztiak ere proiektuan aurreikusitakoak.
  • Kontzeptu finantzagarriak bereizita eta banakatuta agertu beharko dute faktura horietan. Gastuen fakturak edo dagozkien agiriak, proiektua exekutatu eta aurkezteko ezarritako egunak baino lehenagokoak izan beharko dira, deialdiaren eguna baino lehen onartu eta hasi direnen kasuan izan ezik; horrelakoetan, aurkeztutako egoera-aurrerapenean zehaztutako exekuzio-epean egindako fakturak sartu ahal izango dira.
  • Diruz lagundutako jardueren publizitaterik eginez gero, publizitate horretan Osalanen lankidetza agerian adierazi dela justifikatzen duten agiriak.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabideak aurkezketa
Eskabideak aurkezketa:
2012ko irailaren 15arte izango da
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
I ERANSKINA (doc 43 KB) (Eskaera)

ANEXO IA: ESKABIDE-EREDUA

ANEXO IB: ZINPEKO DEKLARAZIOAREN EREDUA (PERTSONA FISIKOA

ANEXO IC: ZINPEKO DEKLARAZIOAREN EREDUA (PERTSONA JURIDIKOA)

II ERANSKINA (doc 94 KB) (Laguntza emateko dokumentua)

A) IKERKETA-PROIEKTUAREN MEMORIA

B) ESKATUTAKO LAGUNTZAREN AURREKONTUA

C) PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNARI BURUZKO TXOSTENA

D) IKERKETA-PROIEKTUETARAKO CURRICULUM NORMALIZATUA

III ERANSKINA (doc, 265 KB) (Laguntza emateko dokumentua)

EBALUAZIO-IRIZPIDEEI BURUZKO ESPEZIFIKAZIOEN FITXA

IV ERANSKINA (doc, 27 KB) (Laguntza emateko dokumentua)

PROIEKTUAREN EXEKUZIOARI BURUZKO LABURPEN EREDUA

Dokumentazioa:
  • Administrazio-agiriak

    Administrazio-agiriak.

    • Eskabide normalizatuaren inprimakia (IA eranskina).
    • Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko probintzia zuzendaritzarena, edota behar den entitatearena, egiaztatzeko: laguntza eskatzen duenak beteta dituela dagozkion zerga-obligazioak eta bai Gizarte Segurantzarekiko obligazioak ere. Eskabidea aurkezteko ondorioetarako soilik ordeztu ahal izango da, behar bezala zigilatutako idazki batez, zeinetan jasoko baita ziurtagiria eskatua dela; eta deialdia ebatzi baino lehen aurkeztu beharko da ziurtagiri positiboa. Ordainketei dagokienez eskabide-egileak arauak betetzen dituela ulertuko da, baldin eta gerorapen bat lortu badu eta hori egiaztatzen badu geroratutako zorrarekiko, agiri bidez.
    • Eskabide-egilea pertsona fisikoa bada, deklarazio-ereduan zinpeko deklarazioa (IB eranskina).
    • Eskabide-egilea pertsona juridikoa bada, deklarazio-ereduan zinpeko deklarazioa (IC eranskina).
    • Eskabide-egilea pertsona fisikoa baldin bada, erroldako ziurtagiri eguneratua.
    • Eskabide-egilea erakunde juridikoa baldin bada, honako agiri hauek erantsi beharko ditu:
      • Elkarteen Erroldan edo erakundeari dagokion erregistro publikoan inskribaturik dagoela egiaztatzen duen agiriaren kopia.
      • Prebentzioa antolatzeko modalitate bat baliatuz, Laneko Arriskuen Ebaluaketa eta Prebentzio Plana egina izatea, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoari jarraiki (martxoaren 19ko 337/2010 Errege Dekretuaz egindakoa aldaketak kontuan izanik). Eta urteko prebentzio-plangintza egina izatea.
      • Hala behar duten antolaketa-moduetarako ezarrita dagoen laneko arriskuei aurrea hartzeko Sistemaren Auditoria egina izatea, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoari jarraiki, betiere, kontuan izanik maiatzaren 19ko 604/2006 Errege Dekretuaz eta martxoaren 19ko 337/2001 Errege Dekretuaz sartutako aldaketa
  • Agiri teknikoak
    Ikerketa-proiektuaren memoria (II A eranskina), honako alderdi hauek jasotzen dituena:
    • Ikerketa-proiektuaren laburpena.
    • Gaiaren aurrekariak eta egungo egoera.
    • Bibliografia behinena.
    • Hipotesia – Helburu orokorrak eta operatiboak.
    • Proiektuaren interesa -Metodologia.
    • Proiektua burutzeko diren teknika erabilgarriak, tresnak eta instalazioak.
    • Lanerako plana. Kkronograma.
    • Arduren eta atazen banaketa.
    • Talde ikertzaileak gaiaren inguruan duen esperientzia.
    • Emaitzek laneko arriskuen prebentzioan emaitzek izan dezaketen erabilgarritasun praktikoa.
    • Eskatutako laguntzaren justifikazioa.
    • Proiektuaren aurrekontua (II B eranskina).
    • Ikerketa-proiektuaren bideragarritasunari buruzko txostena, ikerketa-proiektuaren –bere alderi ororen– bideragarritasuna hartzen duena (II C. eranskina).
    • Proiektuan esku hartuko duten ikertzaile ororen curriculum normalizatuak. Azken bost urteotako argitalpenak baino ez dira aipatuko (II D eranskina).
    • Deialdi honen egunaren aurretik hasita egonik, baina deialdi honetan ezarritako epeen barruan garatzen jarraitu nahi den proiekturik balego, proiektuaren egoerari buruzko aurrerapen bat, 9. artikuluan aurreikusitako edukia azalduz.

     

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Berraztertzea
Errekurtsoa Berraztertzea:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Berraztertzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/08/15 - 2012/09/15
Aurkezteko epe-muga:

Deialdiko oinarrien arabera, 2012ko irailaren 15an amaituko da eskabideak aurkezteko epea.

Ebazteko epea:

Ebazpen honen babespean aurkeztutako es¬kaerei buruzko ebazpen adierazia emateko eta ja¬kinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, ebazpena indarrean sartzen denetik hasita. Epe horretan ebazpen adierazirik ez bada eman ez jakina¬razi, eskabideak ukatu egin direla ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Adminis¬trazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan (doc, 24 Kb) ezarritakoaren ondorioetara¬ko. Horrek ez du esan nahi, ordea, Administrazioak modu adierazian ebazteko obligaziorik ez duenik.

Dirulaguntza ematearen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epearen barruan, pertsona edo erakunde onuradunak dirulaguntzari beren-beregi uko egiten ez badio, laguntza onartu dela ulertuko da.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Zuzendaritza Nagusia.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Zuzendaritza Nagusia.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.