FEDAS - Federazio eta elkarteentzako diru-laguntzak, beren ikastetxeetako langileei prestakuntza eman ditzaten.

LABURPENA
Titulua:
FEDAS - Federazio eta elkarteentzako diru-laguntzak, beren ikastetxeetako langileei prestakuntza eman ditzaten.
Xedea:

Agindu honen xedea da beronen babesean 2012-2013 ikasturtean unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuetako langileek prestatzeko jarduerak egiteko ematen diren diru-laguntzak arautzea.

Diru kopurua:

175.000,00 €

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2012ko maiatzaren 16koa, (BOPV Zk. 104/2012)

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. honen bidez, unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei diru-laguntzak emateko deialdia egiten da, 2012-2013 ikasturtean ikastetxe horietako langileek prestakuntza-jarduerak egin ditzaten.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Deialdia egiten duen organoa:
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Egitura atal ebazlea:
Hezkuntza Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Federazio eta elkarteentzako diru-laguntzak, beren ikastetxeetako langileei prestakuntza eman ditzaten.

Agindu honen xedea da beronen babesean 2012-2013 ikasturtean unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuetako langileek prestatzeko jarduerak egiteko ematen diren diru-laguntzak arautzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio edo elkarte guztiek —ikastetxe horietako irakasleen prestakuntzari dagokionez—, bai Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe pribatuek bakarrik eratutakoak direnek, bai Estatukoak direnek ere. Estatu osokoak direnek egoitza eduki beharko dute Erkidego honetan, nortasun juridiko eta ahalmen nahikoarekin.

  • Diru-laguntza hauei heldu ahal izango diete itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio edo elkarte guztiek —ikastetxe horietako irakasleen prestakuntzari dagokionez—, bai Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe pribatuek bakarrik eratutakoak direnek, bai Estatukoak direnek ere. Estatu osokoak direnek egoitza eduki beharko dute Erkidego honetan, nortasun juridiko eta ahalmen nahikoarekin.
  • Diru-laguntzarik jaso ahal izateko, federazio edo elkarte horiek hiru ikastetxe eduki beharko dituzte gutxienik Euskal Autonomia Erkidegoan, eta itunpeko 50 gela edo gehiago.
  • Diru-laguntzak eta laguntzak esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo horko erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak.
  • Ezin izango da onuradun izan zigor administratibo edo penalaren ondorioz diru-laguntza publikoak lortzerik ez duen inor, ez eta onuradun izateko gaitasuna kentzen duen legezko debekurik duen inor ere. Azken multzo horren barruan izango dira Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, betez, sexu bereizketagatik ezarritako ezgaitzeak.
  • Federazioek edo elkarteek Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egon beharko dute. Baldintza hori bete behar da deialdia ebatzi eta ordaintzeko, ebazpena ematekoa denean.
  • Federazio eta elkarteek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, beti ere Ogasun eta Administrazio Publikoko sailburuak 1991ko urriaren 7ko Aginduaren bidez ezarritakoarekin bat (1991 urriaren 15eko EHAA, 208 zk.).
PRESTAZIOA
Dotazioa:

175.000,00 €

Muga:

175.000,00 €

Ordainketa modua:

Bi zatitan ordainduko da: Lehenengoa, emandako diru-laguntza osoaren ehuneko laurogei (% 80) izango da gehienez, eta deialdia ebatzi ostean ordainduko da. Eta bigarrena —geratzen den zenbatekoa— ordaintzeko, onuradunak memoria bat aurkeztu beharko du, onartutako prestakuntza-jarduerak amaitu, eta hilabeteko epean, beti ere prestakuntza-ekintza amaitu eta 17. artikuluan adierazitako ziurtagiriak aurkezten direnetik aurrera.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea eta agiriak aurkeztea
Eskabidea eta agiriak aurkeztea:
Diru-laguntza eskatzeko, eskabide-formularioa aurkeztu behar da, agiriak aurkezteko Jarraibideetan zerrendatzen den agiri-sortarekin batera. Izapidetzeari hasiera eman dakioke paper-euskarrian zein euskarri telematikoan. Izapidetzearen hasierak ez du behartzen euskarri berean jarraitzera. Izapidetzearen jarraipena, paper-euskarrian aukeratu bada, fitxa honetan zehazten da. Telematikoa bada, "Nire Gestioak" atalaren bidez burutzen da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea (Eskaera)

Eskabide-inprimania pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.

Laburpen-fitxa (Eskaera)

Inprimaki normalizatua; bertan jasoko dira federazio edo elkarte eskatzailearen datuak, eta diru-laguntzaren xede izango diren prestakuntza-jarduera guztiak.(II. eranskina).

Deskripzio-fitxa (Eskaera)

Prestakuntza-jarduera guztiei buruzko fitxa deskribatzailea inprimaki normalizatuan (III eranskina).

Baremoa (Eskaera)

Prestatzeko jardueren balorazio teknikoa egiteko baremoa.

Parte-hartzaileen zerrenda (Eskaera)

Aurreikusitako parte-hartzaileen zerrenda.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabidea egiteko aplikazioa

Eskabide-inprimakiak lotura zuzena du izapidetze telematikoarekin, hortaz, zihurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatzen da:

  • Pertsona fisikoentzat: NAN, ONA, Herritar-Zihurtagiria
  • Pertsona juridikoentzat: Entitate-Zihurtagiria

Eskabidearekin batera agiri jakin batzuk aurkeztu behar dira.

Agiriak:

  • Laburpen-fitxa
    Inprimaki normalizatua; bertan jasoko dira federazio edo elkarte eskatzailearen datuak, eta diru-laguntzaren xede izango diren prestakuntza-jarduera guztiak.(II. eranskina).
  • Deskripzio-fitxa
    Prestakuntza-jarduera guztiei buruzko fitxa deskribatzailea inprimaki normalizatuan (III eranskina).
  • Baremoa
    Prestatzeko jardueren balorazio teknikoa egiteko baremoa
  • Parte-hartzaileen zerrenda
    Aurreikusitako parte-hartzaileen zerrenda

Eskaerak bide elektronikoak erabiliz aurkeztu beharko dira euskadi.net-en egoitza elektronikoan: https: // www.euskadi.net. Eta aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan, Zuzenean Zerbitzuan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbo; Andia 13, 20003 Donostia-San Sebastián; Ramiro de Maeztu 10 behea, 01008 Vitoria-Gasteiz) edo 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bulegoetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

 

 



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioa
Justifikazioa:
Diru-laguntzaren justifikazioa
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Justifikazioa
    • Diru-laguntza justifikatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa.

      Memoria bat; bertan jaso beharko da jasotako diru-laguntza zertarako erabili den azaltzen duen balantze ekonomikoa, eta federazio edo elkarteko organo gorenaren akta, balantze hori onartzen duena.

    Justifikazioak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan, Zuzenean Zerbitzuan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbo; Andia 13, 20003 Donostia-San Sebastián; Ramiro de Maeztu 10 behea, 01008 Vitoria-Gasteiz) edo 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bulegoetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Justifikazioa
  • Diru-laguntza justifikatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa.

    Memoria bat; bertan jaso beharko da jasotako diru-laguntza zertarako erabili den azaltzen duen balantze ekonomikoa, eta federazio edo elkarteko organo gorenaren akta, balantze hori onartzen duena.

Justifikazioak bide elektronikoz aurkeztu beharko dira https://www.euskadi.net/nirekudeaketak helbidean.



Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/05/30 - 2012/06/29
Aurkezteko epe-muga:

2012ko ekainaren 29ra arte.

Ebazteko epea:

2012ko azaroaren 30a baino lehenago.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.