Nekazaritza-turismoko establezimenduetan funtsezkoak ez diren aldaketak egin izanaren komunikazioa.

 

Xedea

Dagokion lurralde-bulegoari “funtsezkoak ez diren aldaketak” jakinarazi behar zaizkio nahitaez, hau da, hasiera batean Administrazioari aitortu zitzaizkion establezimendu-ezaugarri edo azpiegitura-instalazioen aldaketarik EZ dakarten aldaketen berri eman behar zaio. Aldaketak “ez-funtsezkotzat” jotzeko, aldaketek EZ dute azaleran, edukieran edo sailkapenean eragin behar (esaterako, modalitate aldaketak izango lirateke sailkapenean eragiten duten aldaketak, hau da, gelaz gelako ostatutik bere osotasunean lagatako dependentzia bateko [etxea] ostatura edo ostatu mistora [aurreko bien batura] igarotzea, edota titularra aldatzea. Enpresaren izen-aldaketak, aldiz, ez luke sailkapenean eragingo, adibidez.

Komunikazio hori hilabeteko epean eman behar da, aldaketa gertatzen den uneaz geroztik, eta interesdunak beharrezko dokumentuak aurkeztu behar ditu betiere.

Nori Zuzendua

“Funtsezkoak ez diren aldaketak” EGIN DITUZTEN landetxe eta nekazaritza-turismoko establezimendu guztiak (ikus “Helburua”).

Ostalari-hartze soila kanpo geratzen da.

Araudia

 


Harremanak norekin

Turismoa kudeatzeko teknikariak lurralde-ordezkaritzetan.

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 55
E-maila: gema-etxenike@euskadi.eus

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Concha Jeneralaren kalea, 23
48010 Bilbao
Tel.: 944 03 14 78
E-maila: a-lakue@euskadi.eus

 

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastian
Tel.: 943 02 24 21
E-maila: m-etxebeste@euskadi.eus

Erantsi beharreko agiriak
  • Apartamentu turistikoetan funtsezkoak ez diren erreformak egin izanaren komunikazioa.
  • Titularraren identifikazioa.
  • Egindako aldaketak justifikatzeko dokumentazioa.

Dagokion tasa

---

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar.


Eskabideak aurkezteko lekua

Baimendutako erakundeak.

Dagokion lurralde-ordezkaritza.

Aurkeztu beharreko dokumentuak

Tramiteen deskripzioa
  • Lurralde Ordezkaritzan komunikazioa eta dagokion dokumentazioa aurkezten dira.
  • Teknikariak dokumentazioa aztertzen du, eta osatu gabe badago, interesdunari dokumentazio osagarria aurkezteko eskatzen dio.
  • Dokumentazioa zuzena bada, Lurralde Ordezkaritzako langileek erregistroa aldatzen dute eta jakinarazpena sorrarazten dute, lurralde-ordezkariak sinatu beharrekoa.
  • Titularrari edo ordezkariari hori jakinarazten zaio.

Egitura Atal Ebazlea

Lurralde-ordezkaria.


Ebazteko epea

Hiru hilabete Lurralde Ordezkaritzak dokumentazioaren eskaera egin ondoren  (Ikusi “Aurkeztu beharreko dokumentazioa”)

Isilbidearen Ondorioak

Ez dagokio


Administrazio Bidearen Bukaera

Ez dagokio


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Ez dagokio


Formularioak

Funtsezkoak EZ diren aldaketak egin izanaren komunikazioa

Eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea luzatzeko eskaera

Aurkeztu beharreko dokumentuak

Bestelako Agiriak

---


Oharrak

---

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

31/08/2016