Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Balio publikoa batera sortzeko proiektuetarako Elkarlan sariak 2016

[elkarlan]

Deskribapena


Xedea

Hiru proiekturi sari bana ematea. Proiektuek osasunaren, ingurumenaren, garapen ekonomikoaren, kultura-ikastearen eta kohesio sozialaren jarduera-alorretan eragina izateaz gain, balio publiko partekatua sustatu eta gizarteko erronkak eta beharrak ase behar dituzte, eta diseinu- eta ezarpen-fasean, pertsona eta kolektiboen ahalduntze-prozesua sustatzeko gaitasuna erakutsi beharko dute.

Aurrekontuko zuzkidura

18.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Balorazio onena lortzen duten hiru proiektuek 6.000 euroko sari bana jasoko dute.

Prestazioa zerbitzutan

Diruaz gain, balorazio onena lortzen duten hiru proiektuek honako prestazio hauek izango dituzte:

  • Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzaren barruan saritutako gai horretan aditua den pertsonalaren aholkularitza pertsonala izatea, saria ematen denetik urtebeteko epean, ekimenaren hobekuntzarako partekatutako diagnostikoa egiteko.
  • Saritutako proiektuaren berri ematea informazio-bideetan eta komunikabideetan, jendaurrean aintzatetsi eta proiektuak sustatzeko.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea EAEko fundazio / elkarte/ kooperatiben / ... erregistroan inskribatua egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea.

  • Sozietatearen helbidea Euskal Autonomia Elkartean izatea.

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Aurkeztutako proiektuak deialdian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua > Funtzio Publikoaren Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1027602

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Sariak jasotzeko hautagaiek nahi beste proiektu aurkeztu ahalko dituzte beste hainbeste eskabidetan, baina sari bakarra lortu ahal izango dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpenak indargabetu eta argitaratzeko gehienezko epea 3 hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori amaitu eta ebazpena argitaratu ez bada, deialdia hutsik geratu dela esan nahi du.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Laguntza Onartzea


Saritutako erakundeek saria onartu dutela berariaz eta idatziz jakinarazi beharko dute 3 egun naturaleko epean, emakidaren ebazpena argitaratzen denetik aurrera. Horretarako, saria onartzeko inprimakia izango dute «Nire karpeta» atalean.

Saria aurreko lerrokadan ezarritakoa beteta onartzen ez bada, sariari uko egiten zaiola ulertuko da, eta, beraz, bigarren balorazio onena jaso duen proiektua aurkeztu duenari emango zaio saria.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk