Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

 

Albisteak

Euskadiko Baliabide Soziosanitarioen Mapa eguneratzea

Kontzeptuak eguneratu eta berrikusi ondoren, Baliabide Soziosanitarioen Mapa berriak Euskadiko arreta soziosanitariora bideratuak, eta informazio erabilgarria eskaintzen die profesionalei eta herritarrei.

  •  Informazio gehiago nahi izanez gero, Europar Batasuneko Argitalpen Bulegoak 2023an argitaratutako "Gizarte-zerbitzuak Europan: errealitate berri batera egokituz" (Social services in Europe: Adapting to a new reality, 2023) izeneko txostenaren edukiak eskura ditzakezu.
    Gizarte-zerbitzuen eraldaketa Europan

    Bizi eta Lan Baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioak (Eurofound) COVID-19aren pandemiak Europar Batasuneko gizarte-zerbitzuetan izandako ondorioak aztertu ditu txosten batean, eta txosten horretan nabarmendu du krisi horretan ikasitakoek garatzen lagundu diola sektoreari, batetik, eta, erronka eta gizarte-arrisku berrien aurrean indartu dutela eta erresilienteago izaten lagundu diotela, bestetik.

    Apirilak 22, 2024
  • Haur bat enbor batetik igotzen, emakume baten laguntzarekin
    Haurtzaro eta Nerabetasun Lege berria Euskadin

    Eusko Jaurlaritzak Haurtzaro eta Nerabetasunari buruzko Legea onartu eta argitaratzen du, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatua. Lege horren bidez, adingabeen interes gorena aitortzen da, eskubide substantiboen titular diren aldetik, bai eta gizartean modu autonomoan parte hartzeko gaitasuna ere, eta, beraz, ez bakarrik babes-subjektu gisa.

    Apirilak 15, 2024
  • Etxe gabeko emakume bat banku batetan lo egiten
    Bizitegi Bazterkeriaren II. Euskal Estrategia

    Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Bizitegi-bazterketa larriaren aurkako II. Euskal Estrategia (2024-2028) argitaratu du. Dokumentu horren bidez, etxe-gabetasuna eta bizitegi-bazterketa larria prebenitu eta erantzun nahi da Euskadin, erabateko gizarteratzearen eta gizarte-kohesioaren aldeko apustua egiten duen euskal gizartean arreta pertsonalizatuaren eta eskubideen ikuspegitik.

    Apirilak 8, 2024

Berri guztiak   Ekitaldi guztiak

 

 

Arreta Soziosanitariora Hurbilduz

Euskadiko Arreta Soziosanitarioa, osasun zerbitzuak eta zerbitzu sozialak eskaintzen dituzten erakunde guztiak elkartuko dituen koordinazio-espazio eta bilgune izango den espazio baten eratzea proposatzen duen sistema konplexua da. Pertsonen inguruan antolatuta dago, arrazoi ezberdin eta konplexuak direla eta zerbitzu hauen erabiltzaile edo hartzaile diren pertsonen inguruan bereziki. Antolaketa hau da soziosanitarioari zentzua ematen diona.

Planak eta Proiektuak

Atal honetan azaltzen diren planak eta proiektuak Euskadiko koordinazio soziosanitarioko taldeak eta koordinazio soziosanitarioko antolamenduko gainerako egiturek prestatu dituzte. Euskadiko koordinazio soziosanitarioko taldean koordinatzaile soziosanitarioak eta BIOEF eta Osakidetzako kideak ari dira.

Plan eta proiektu guztiak

Dokumentazioa

Arreta Soziosanitarioko txostenak, gidariak, eskuliburuak eta beste dokumentu batzuk

Instituzioak