Azken eguneratzea: 2012/05/28

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko 217.000 kontsulta baino gehiago erantzun ditu jada Lanbidek

Lanbide berebiziko ahalegina egiten ari da pertsonak aktibatzeko, iruzurra kontrolatzeko, pertsonei laguntzeko eta ematen duen arreta hobetzeko", azpimarratu du Gemma Zabaletak.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak 217.605 kontsulta baino gehiago erantzun ditu Diru‑sarrerak Bermatzeko Errentari buruz (DBE), prestazio horren eta Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriaren (EGPO) kudeaketa osoa bere gain izan duen lehenengo bost hilabeteetan.

“Lanbide eta bertako langileak ahalegin gaitza egiten ari dira, eta, hogeita bost urteren buruan, hiru kudeaketa-sistemak bat egitea lortu dute", gogorarazi du Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak. “Horri esker pertsonak aktibatzen ari gara, eta iruzurra kontrolatzen, eta hori guztia diru gehiago jarriz, pertsona gehiagori lagunduz eta laguntza hori hobetuz egiten ari gara. Horiexek dira Lanbideren kudeaketari buruz dauden datu objektibo eta neurgarriak”, azpimarratu du Zabaletak.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) kudeaketa osoaren balantzea

-         Bulego-sarean pertsonalki, eta Lanbitel telefono bidezko zerbitzuaren bitartez, Lanbidek 217.605 kontsultari erantzuna eman die jada Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren inguruan.

-         Astean Lanbideko langileek 11.200 kontsultari erantzun diete batez beste; hau da, egunean 2.200 kontsultari baino gehiagori. 

-         Bulegoen sarean 155.297 kontsulta baino gehiago erantzun zaizkie Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaileei. Horien % 44 aurretiko hitzorduak ziren. Kopuru orokorrei erreparatuz, aurretiko hitzorduak 67.000 izan dira.

-         Euskadin 57.000 pertsona inguruk jasotzen dute Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta. Horien herena inguru pentsiodunak dira.

Bulegoetako arreta-zerbitzua

-         Lanbideko langileek, batez beste, 1.601 pertsona artatzen dituzte 41 bulegoz osatutako sarean DBEren inguruko izapideak egiteko (informazio-eskaerak, hitzartutako hitzorduak, aldez aurreko hitzordu-eskaerak, agiriak aurkeztea, banakako ibilbideak, banakako orientazioa..).

Lanbideren bulegoetan DBE dela-eta artatutako pertsonak batez beste

 

Egunean

Hilean

Araba/Álava

412

8.014

Bizkaia

813

15.787

Gipuzkoa

376

7.259

Guztira

1.601

31.059

 

Telefono bidezko Lanbitel zerbitzua

-         Lanbitel-era egindako deiak (Lanbideren telefono-zerbitzua): Lanbideko dei-zentroak DBEri buruzko 62.308 deiri erantzun die guztira.

-         DBEri buruzko deiak 642 izan dira, batez beste, egunean, nahiz eta beheranzko joera argia izan duten urteko lehenengo bi hilabeteetatik aurrera. Urtarrilean eta otsailean mila telefono-dei baino gehiago ziren egunero, batez bete, eta orain erdiak jasotzen dira.  

-         Deietan maizen egin diren galderak kudeatzailearen aldaketari buruzko informazio orokorra eskatzeko, bulegoan hitzordua eskatzeko eta prestazioaren egoera ezagutzeko izan dira.

Aurretiko hitzordua

-         Maiatzaren 24ra arte 66.991 hitzordu izan dira aurretiko hitzorduaren sistemaren bidez. Beste 9.184 hitzordu daude itxita DBEren inguruko izapideak egiteko. % 61 Bizkaian dira; % 21 Araban eta % 18 Gipuzkoan.

-         Hartzaileari aurretiko hitzordua ematen batez besteko itxaronaldia 15 egunekoa da, martxoaren erdialdean baino bi gutxiago (orduan hiru hilabete bete ziren DBEren kudeaketa osoa jaso zenetik). Batez besteko epe hori ez da berdina bulego guztietan.

-         Ehunekoei erreparatuz, % 59k 15 egun baino lehenago jasotzen du hitzordua. Beste % 35ek 15 eta 21 egun bitarteko epean, eta % 6k 21 egun baino gehiago itxaron behar dute. Azken atal horretan, kasu askotan, hartzaileak berak hala eskatu duelako gertatu da hori.

Erabiltzaileari artatzeko denbora

Arreta-denbora: Lanbideko langileek ia hogeita hamar minutu igarotzen dute, batez beste, hartzaile bakoitzarekin. Denbora hori aldakorra da, erabiltzailearen eta bulegoaren arabera.