Azken eguneratzea: 2012/09/13

ITELAZPIk bat egin du EBk larrialdi-zerbitzuen arteko komunikazioa hobetzeko finantzatu duen europar proiektuarekin

ITELAZPI GERYON proiektuan ari da lankidetzan beste sei europar I+G enpresa eta erakunderekin. Larrialdi-sistemek elkarren artean lan egiteko moduko komunikazio-konponbideen garapenean datza ekimena.

ITELAZPI Europa osoko adituekin elkartu da plataforma teknologiko berria garatzeko, larrialdi-zerbitzuak era askoz eraginkorreagoan komunikatzen lagunduko diena alegia. Egun, Europa osoko larrialdi-zerbitzuek –polizia, suhiltzaileak, anbulantzia-zerbitzuak, garraio publikoko zerbitzuak, etab.-hainbat komunikazio-sistema erabiltzen dituzte. Proiektu honen xedea, zenbait sistema eta sarek elkarrekin lan egitea eta hainbat sarbide dituen plataforma bideratzea da, lehen mailako zerbitzuek elkarren artean lan egin dezaten. Zenbait komunikazio-sistemaren arteko harremana errazteaz gain, belaunaldi berriko banda zabaleko sareen (LTE) konexioa ahalbidetuko du.

Proiektuaren partzuergoa Espainiako, Greziako, Frantziako eta Erresuma Batuko zazpi kidek osatzen dute, eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko arduradunak dira zuzentzen dutena. TETRA larrialdi-sareko gestore den ITELAZPIz gain, proiektu-taldea sakelako teléfono operadoreek, multimedia aplikazio garatzaileek, Teknologia-guneek eta Unibertsitateek osatzen dute.

ITELAZPIko proiektu-arduradunen arabera, "larrialdi-zerbitzuek hainbat telekomunikazio-sistema erabiltzen dituzte gaur egun, baina sistemen arteko lana erronka galata da oraindik. Gainera, larrialdietako oinarrizko zerbitzuak elkarren osagarri izango dira banda zabaleko aplikazio zerbitzuekin, adib: irudien igortzea, bideoak denbora errealean, etab. Ez ditugu sistemak ordezkatu nahi, bai ordea teknologia maila gehigarria gehitu, sistemek modu eraginkorreagoan lan egin dezaten euren artean eta belaunaldi berriko sare mugikorretan sar daitezen."

ITELAZPIk kudeatzen duen TETRA sareko erabiltzaileen beharrizan eta eskaerak jaso ditu, eta oraingo honetan teknologia-plataforma garatzen ari dira partzuergoko hainbat 'partner', zerbitzuak elkarren artean eraginkorrak izan daitezen. Zenbait proba pilotu gauzatuko dituzte proiektuaren azken fasean, ITELAZPIKO TETRA sarea eta Greziako COSMOTE operadorearen sare mugikorra, kasu. Beren sareetako hainbat erabiltzailek parte hartu ahal izango dute herrialde partaideetako larrialdietako erabiltzaileekin batera.

Oharrak:

• Geryon - 'Next Generation Technology Independent Interoperability of Emergency Services' da proiektuaren izena

• PInformazio gehiago izateko sartu hemen www.sec-geryon.eu

.

.