Azken eguneratzea: 2012/05/07

Emakunderen aurtengo Gunean, EJIEk enpresa publikoen arteko berdintasuna bultzatuko du

Elena Pérez Herri Administrazioko sailburua izango dugu jardunaldia abiarazteko

EJIEk, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak, bihar, Eusko Jaurlaritzako elkarte publikoen arteko lan-jardunaldi bat egingo du, gogoetak, esperientziak eta baliabideak trukatzeko eta lankidetza-sareak josteko, berdintasun-ekintzak eta –planak martxan jartzera begira. Topaketa hori Berdintasunerako 2012ko Gunearen barruan egingo da. Emakundek antolatu du, maiatzaren 7tik 27ra, berdintasunaren aldeko ekintzak sustatzeko eta berdintzeko.

Lehen-lehenik, Elena Pérez Herri Administrazioko sailburuordeak eta María Silvestre Emakundeko zuzendariak berba egingo digute, eta, gero, denon artean ikusiko dugu ea, berdintasun-planak martxan jartzeko orduan, zer-nolako aurrerapenak, praktika onak eta esperientziak izan diren. Non zer hobetu behar den proposatu, erronkak zein diren azaldu, enpresa publikoei buruzko araudiari begiratu bat eman, datu kuantitatiboak eta kualitatiboak azaldu eta eskura zein baliabide dugun erakutsi; hori dena egingo dugu topaketa horietan.