Azken eguneratzea: 2012/05/16

Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna

Datorren maiatzaren 22an, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak hainbat ekintza burutuko ditu Plaiaundiko Ekoetxean (Txingudin), Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna eta LIFE programa europarraren 20garren urteurrena ospatzeko.

 

2012an, Aniztasun Biologikoko Hitzarmenak Itsasoko aniztasun biologikoaren gainean jarri du arreta. Itsasoan milioi bat espezie edo gehiago bizi dira. Kutsadura eta arrantza baliabideen ustiapena dira itsasoko biodibertsitatearen gainean ematen diren inpaktu adierazgarrienak.

Europar Batasunak biodibertsitatearen kontserbaziorako duen erreminta nagusietako bat LIFE tresna finantzarioa da. LIFE tresnak aurten bere 20. urteurrena ospatzen du.

Gaur egun, espezie exotiko inbaditzaileek Urdaibaiko, Leako eta Txingudiko estuarioetan eragiten dituzten arazoak konpontzeko LIFE proiektu bat dago martxan. 

Proiektuaren jardueren artean, argazki lehiaketa antolatu da. Maiatzaren 22an banatuko dira 1.000 eta 500 eurotako sariak Arantza Leturiondo Ingurumen Sailburuordearen eskutik.

LIFE Programaren 20. urteurrena: Etorkizuneko ikuspuntua.

Hizlaria: Marta Rozas, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate Zerbitzuaren burua

20years_LIFE_NAT_PresenCAS.pdf
View more presentations from Irekia

Txingudiko hegazti komunitatearen jarraipena, Biodibertsitate aztertzeko instrumentua.

Hizlaria: Germán Alonso, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetza Sailaren Zuzendaria

monitoreo_aves_txingudi.pdf
View more presentations from Irekia

2011-2020 Biodibertsitatearen hamar urtekoa.

Hizlaria: Tania López Piñeiro, Españako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Natur Guneen Zuzendaritza Nagusiko Nazioarteko Saileko Burua

LIFE Proiektua: Euskadiko estuarioak.

Hizlaria: Marta Rozas, Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate Zerbitzuaren burua

proyecto_life_estuarios_mayo_2012.pdf
View more presentations from Irekia

Pdf formatoko dokumentua:

Argazki lehiaketa