Azken eguneratzea: 2012/06/22

Eusko Jaurlaritzak Europan azalduko du bere IKT eredu aurreratua

- Industria Sailak Europako Batzordeari azaldu dizkio Informazio Gizartearen arloan garatu dituen estrategiak.

-   Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendari Xabier Sabalza Bruselan izango da atzo eta gaur Europako Agenda Digitalaren II. Batzarrean.

Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendari Xabier Sabalzak Europako Batzordearen aurrean aurkeztuko du atzo eta gaur Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak informazio teknologiak (IKT) sustatzeko garatu duen ekintzen errepertorio zabala. Sabalza Bruselan izango da Europako Agenda Digitalaren II. Batzarraren karietara, eta berarekin batera joan da baita ere 10 lagunez osatutako ordezkaritza bat, besteak beste,Serafín Olcoz, Informatika eta Telekomunikazioen zuzendaria etaAlberto Ortiz deZarate, Herritarren Arretarako zuzendaria.

 Hala, Eusko Jaurlaritzak ekarpen aktiboa egin du atzoko aurreikusi diren zortzi lantaldeetan eta baita ere gaur ekitaldia itxiko duen osoko bilkuran. Euskadin abiarazitako esperientzia horrekin, Jaurlaritzak ekarpen bat egingo dio Europak Jakintzaren Gizartearen alde eginiko apustuari.

 Hain zuzen, azken asteotan Eusko Jaurlaritzako talde batek on-line parte hartu du Europako Batzordeak lehentasunezkotzat jotzen dituen gaien inguruko gogoetekin, zeren, Europako Batzordearen gonbidapen honek argi erakusten duenez, Euskadi nazioarteko erreferentea baita gai horietan.

 Euskadiko Agenda Digitala 2015 Plan Estrategikoan, hots, Berrikuntza eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzak eginiko ibilbide orrian bildu dituzte arlo honetan egingo dituzten ekimen garrantzitsuenak eta baita ere ideia berritzaile eta abangoardiakoenak.

 Agerian geratuko da Euskadik IKTen arloan duen lidergoa, batzarrean honelako gaiak jorratuko baitira: enpresen eta IKT sektorearen lehiakortasuna garatzea, herritarren ongizatea eta bizi kalitatea optimizatzea IKTen bidez, zerbitzu digital aurreratuak garatzea Administrazioan, abiadura handiko sareak, merkataritza elektronikoa, hedabide sozialak, datu irekiak, segurtasuna, lainoko konektagarritasuna, ekintzailetza eta berrikuntza, e.a.

 Sabalzaren iritziz, Bruselarako bidaia hau "mugarri bat da, topagune presentzial bat gure administrazioan informazio eta komunikazio teknologiak bultzatzeko prozesu luzean. Prozesu hori urte askotako eguneroko lanaren emaitza da, gure homonimoekin birtualki partekatzen duguna, eta goi-mailan kokatu gaituena IKTen aldeko apustua egin duten Europako agintaritzen artean, guk ere uste baitugu IKTak ezinbestean sustatu behar direla lehiakortasuna lortzeko eta krisiari aurre egiteko".