Azken eguneratzea: 2008/06/10
Maiatzaren 31eko eta ekainaren 1eko uholdeek eragindako kaleteei aurre egiteko diru laguntzak bideratzen dituen Dekretua onartu du Jaurlaritzak

Gobernu Kontseiluak maiatzaren 31an eta ekainaren 1ean jasandako uholdeek eragindako ondorioei aurre egiteko diru laguntzak erregulatzen dituen Dekretua onartu du. Diru laguntzak Euskadiko industria, merkataritza, zerbitzu, ostalaritza eta turismo, nekazaritza ustiategi, eraikuntza eta etxebizitzaren sektoreetan eragindako kalteak ordaintzeko izango dira, eta baita ibilgailuetan eragindakoak ere.

Bideratuko diren laguntzen bitartez, kaltetuak gertatu diren aktiboak konpontzera edo ordezkatzera zuzenduko diren entitate finantzarioen kredituen interes neurriaren bost puntuko laguntza ordainduko du Jaurlaritzak, eta honela, eskatuko diren kredituen interesak, ia osotasunean, Administrazioak ordainduko ditu. 

Halaber, erabateko hondamena izan duten ibilgailuen jabeei, Jaurlaritzak gehienez 2.000 euroko laguntza zuzena emango die beste ibilgailu bat erosteko.

Honako laguntza neurriak bateragarriak izango dira beste Administrazio Publikoek emango dituztenekin, eta uholdeek eragindako zenbatekoa eta kalteen zehazketaren kreditatze lana Administrazioak burutuko du ofiziozko zerbitzua eskainiz, laguntza-eskaera bideratu nahi duten kaltetuei betebeharreko lana erraztearren. 

Laguntza modalitateak

Beraz, dekretu honen diru laguntzak bi eratakoak izango dira, alde batetik, bi motatako maileguen interesak ordaintzeko laguntzak eta, bestetik, erabat kaltetua izan diren ibilgailuak ordezkatzeko ibilgailu berria erosteko diru laguntza.

Etxebizitzen eta eraikitzen ari direnen kalteak ordaintzeko maileguak.

Jaurlaritzak honako kontzeptuetarako maileguetan lagunduko du: etxebizitzen eraikinetako gune komunetako kalteak konpontzera edo ordezkatzera zuzenduko den mailegu kopuruan; etxebizitza, garaje eta trastelekuetako elementu pribatuetako kalteak konpontzeko kopuruan; eta eraikitzen ari diren etxebizitza edota urbanizazioetako kalteak konpontzeko. 

Industria, merkataritza, nekazaritza, zerbitzu eta turismo sektoreei zuzendutako maileguak.

Aipatutako sektoreei zuzendutako maileguetan Jaurlaritzak honako kasuetan lagunduko du: uholdeen ondorioz kaltetutako aktibo finkoak konpontzeko edo ordezkatzeko maileguetan, eta aktibo zirkulatzaileak ordezkatzera zuzenduko diren maileguetan.

Ibilgailua erosteko diru laguntza zuzena.

Erabat kaltetuak izan diren ibilgailuen jabeen kasuan, ibilgailua erosteko gehienez 2.000 euroko diru laguntza jaso ahal izango dute.

Diru laguntzen eskaerak non eta nola bideratu.

Laguntzak eskatu ahal izateko, kaltetu gisa aitortu izana beharrezkoa da eta Dekretuarekin atxikita datozen eskaera inprimakiak aurkeztu behar dira.

Eskaerak egiteko epea 2008ko urriaren 31an agortuko da.

Inprimakiak eta informazioa eskatzeko guneak:

www.ejgv.euskadi.net
o 012 telefonoa: Zuzenean, Herritarrei erantzuteko Zerbitzua. 

Dokumentazioa aurkezteko eta inprimakiak eta informazioa eskatzeko gunak:

o Eusko Jaurlaritzaren egoitzak: Zuzenean, herritarrei erantzuteko zerbitzu guneetan.

- Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2
- Bilbao, Gran Vía, 85
- Donostia-San Sebastián, Andia Kalea, 13.

o Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurraldeetako Bulegoetan:

- Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2.
- Bilbao, General Concha, 23.
- Donostia-San Sebastián, Easo kalea, 10.

o Etxebizitza eta Gai Sozialetarako Saileko Lurraldeetako Ordezkaritzak:

- Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2.
- Bilbao, Gran Vía, 85.
- Donostia-San Sebastián, Andia Kalea, 13.

o Lurraldeetako Trafiko Bulegoak:

- Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2.
- Bilbao, Ercilla kalea, 4.
- Donostia-San Sebastián, San Marcial kalea, 12.