Azken eguneratzea: 2012/08/07

Cristobal Balenciagaren omenezko Euskadin Moda Zapore erakusketa ikusgai egongo da Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan

Munduko hainbat hiri artean, Munich, Frankfurt, New York, Bilbo, Beasain eta Madril bisitatu ondoren, Balenziagaren omenezko erakusketa Gasteizen izango da, abuztuaren 3tik 10era.

Honako 12 euskal diseinatzaile hauek hartu dute parte erakusketan: Miriam Ocáriz, Isabel Zapardiez, Alicia Rueda, Miguel Palacio, María Cle, Modesto Lomba, Lemoniez, Minimil, Ion Fiz, Mercedes de Miguel, Ian Mosh eta Jota+Ge.

Erakusketa hiriko 3 hotel hauetan egongo da: Gran Hotel Lakua, NH Canciller Ayala eta Silken Ciudad de Vitoria.

Cristobal Balenciaga maisuaren omenez 12 euskal diseinatzaileek prestatu duten “Euskadin Moda Zapore” erakusketa Gasteizen ikusgai egongo da, abuztuaren 3tik 10era, Gran Hotel Lakua, NH Canciller Ayala eta Silken Ciudad de Vitoria hoteletan. Eusko Jaurlaritzak Euskadiko diseinatzaileen sortzeko gaitasuna ezagutzera eman nahi du aipatutako hoteletan ostatu hartu duten turisten artean. Horrela, Eusko Jaurlaritzaren helburua da Euskadiko merkataritza eta turismoa, bere erakargarri guztiekin, Euskadiko ekonomiaren eragile bihurtzea, betiere nazioarteko proiekzioarekin.

Erakutsitako talentuarengatik eta sorkuntzarengatik historikoki nabarmendu den lurra dugu Euskadi, eta orain ere nabarmentzen jarraitzen du. Euskal moda da adierazpide horietako bat. Balenciaga maisuak hasi zuen nazioarteko historia hori eta historia horren buru ere bada, eta oraingoan omenaldia egiten zaio, ideia hori Euskadik dauzkan turismo-erakargarri guztiekin uztartuta.

Horregatik, diseinatzaileen lanak bistaratzean, Euskadin duten inspirazioa atzematen da, eta beste ezer baino gehiago, Cristobal Balenciaga maisuaren balioekiko duten errespetua. Hainbat forma iradokitzen dituzte diseinuek, hala nola Bilboko baldosa, Euskal Kostaldeko olatuak edo Arabako Errioxako koloreak.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak euskal moda balioan jartzeko ekimen hori sustatu eta finantzatu du.Sortzaileen lurra dugu Euskadi, eta horrelako proiektuak, lurra turismo-helmuga gisa eta gure diseinatzaileen gaitasuna uztartzen dutenak, euskal talentu berrien bultzatzaile bihurtzen dira.

8 modeloko bilduma Munichen eta Frankfurten aurkeztu zen, iazko ekainean. Ondoren beste zenbait diseinu erantsi ziren, Gasteizen ikusgai egongo den 12 modeloko bilduma osatzeraino. Erakusketa Estatu Batuetara joan zen enpresa-misio batekin batera, lehendakaria buruan, eta besteak beste, Bilbo, Beasain eta Madrilen ere izan da.

Bilbo, 2012ko abuztuaren 7a.