Kadaguaren Ibilbidea

Aurkezpena

Bilbao

Barakaldo eta Alonsotegui

Sodupe eta Güeñes

Zalla

Balmaseda

XIII. mendearen hasieraz geroztik, Bizkaiko marinel eta merkatariek negozioak zituzten Brujas eta Anbereseko salerosleekin. Bizkaiko portuetatik meatzetako burdinaz eta Gaztelako artilez zamatuta abiatzen ziren ontziak. Eta Flandesetik bueltan, sotoak flandiar maisuek egindako oihalez, soinekoz eta arte-lanez mukuru etortzen ziren.

esteka leiho berri batean irekiko da

Harreman horiek gertatu aurretik ere, Donejakue Bidearen ordezko batek, Erdi Aroko galtzada europar handiak, Portugalete eta Bilbo lotzen zituen Frantses Bidea deritzonarekin, geroago Bilbo eta Balmaseda arteko Errege Bidea izango zenaren bitartez, aurrerago Mena Harana zeharkatu eta Burgoseraino iristeko.

Burgos merkataritza gune giltzarria izan zen, handik iristen baitzen Bizkaira zereal-alea, bertako herritarrak asetzeko behar-beharrezko jangai garrantzitsua; eta Gaztelako artilea ere bai, esportazio-bideen bila. Trukean, alderantzizko bidean, neerlandarren eskulanak iristen ziren Gaztelako hiri handira, gero Medina del Campo-ko azokan salduak izateko.

Denboraren joanean, Gaztelak munduratzeko zeukan merkataritza-bidean ardatza izan zen Bilbo. Hasieran, Aduanako Errege Bidearen bitartez lotu zen Balmasedarekin. Baina XVIII. mendean ardatz berritzaile batek ordeztu zuen bide-azpiegitura hori, Iparraldea eta Hegoaldeko Gaztelako lurraldeak elkartuz: Urduñako gurdibidea.

Geroago, XIX. mende bukaerako metalurgiaren gorakadarekin, Bilboko itsasadarraren estuarioa fabrika-sorburu oparoa bihurtu zen. Garaitsu honetan famatu zen La Robla-ko trena, "El Hullero" izenekoa, ezizenak dioan moduan Bizkaiko Labe Garaiak eta Leoneko ikatz-hobiak lotzen zituena.

Lurrun-makina indartsu hark, bagoiak arrastaka bilin-balan, berebiziko egitura sozioekonomikoaren zutarriak jarri zituen, ez bakarrik labeak elikatzeko behar zen ikatz-kopuru eskerga garraiatzen zuelako, ezpada ere horrekin batera etorkin-multzo handi-handi bat bertaratu zuelako Bizkaiko fabriketaraino. 

Koskaz koska, Bizkaiko jaurerriaren historiak aurrera egin ahala, ehunduz doa Kadaguaren Ibilaldia, tradiziozko merkataritza-jarduerari lotua eta geroko burdingintzaren ustiakuntzarekin parez pare joango den ibai-ibilgua. Ibai-izena duen bidea, herririk herri igarotzen dena, eta erakusten duena bazterrotako historia soziala, eskulangintzaren eta merkataritzaren kultura, gastronomia eta ondare arkitektonikoa. Hala, jakinguraren begiak asetzeko, jakintzaren kriseiluak argiztatuak, zortziehun urtez goitiko jardueraren aztarnak ditugu aurrez aurre, honako ondarea eta ondoko lekuetan hain zuzen: BilboBarakaldo eta AlonsoteguiSodupe eta GüeñesZalla eta Balmaseda.

Informazio gehiago nahi izanez gero

  • Euskal Kultura Ondarearen Zentroa           945 01 94 00
  • Enkartur Turismo Bulegoa (Balmaseda)    94 680 13 56
  • Bilbao Ekimen Turistikoak                        94 416 02 88
  • Enkarterrietako Museoa (Sopuerta)          94 650 44 88
  • Balmasedako Historia Museoa
  • Euskal Museoa (Bilbao)                           94 415 54 23