Euskal diaspora
Sarrera

Euskal diasporak, proiektu digital honek bere sorreran azaldutako izaera bera mantentzen du: euskal kulturaren zaintza eta hedapena bermatzea. Euskal gizataldeek izandako leku orotan gure nortasun arrasto guztiak bere horretan mantentzea lortu dute, eta honekin batera, belaunaldiz belaunaldi transmititzea ere.

Euskal etxeak, basque clubak, euskal zentroak, euskal gizataldeak,… gure kulturaren babeserako eta zabalkunderako oso gune garrantzitsuak izan dira; jaiak, erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak,… antolatuz, modu honetan, hizkuntza, gastronomia, folklorea, musika,… transmititzeko asmoz.

Interesgune honen bidez, Euskal Herritik kanpo dauden gizatalde hauek egiten dituzten arlo ezberdinetako (kultura, hezkuntza, artea, hizkuntza,…) adierazpen guztiak bilduko ditugu.

Oharra: Behera-kargatzeen maiztasun eta bistaratzea web gune bakoitzaren araberakoa izango da.

Harrapaketak ikurrarekin markatuak ez dira zuzen ikusten.
Harrapaketak ikurrarekin markatuak Internet Archiven proiektuarenak dira.

Azken eguneratzea: 2015/07/30