Batzar Nagusiak, Euskal Lurralde Historikoetako Legebiltzarrak


Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-egituran foru-organoak (Batzar Nagusiak eta Aldundiak, jatorria Euskadi osatzen duten hiru lurraldeen eskubide historikoetan dutenak eta probintzia- edo departamentu-eremua dutenak) eta goragoko dimentsioko organoak (Eusko Legebiltzarra eta Eusko Jaurlaritza) ditugu.

batzar nagusiak1979an erreferendum bidez onartutako Gernikako Autonomi Estatutuak eta Euskadiko erakunde komunen eta foru-organoen arteko harremanak arautzen dituen Lurralde Historikoen Legeak konfederazio-eredu bat ezartzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan eta, bertan, hiru lurralde historikoen (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) berdintasun politikoaren printzipioa eta bakoitzaren nortasunarekiko errespetua harmonian daude.

Batzar nagusiek lurralde-parlamentuen antzeko eginkizunak dituzte, eta foru arauak zein araudiak onartzeko eskumena daukate. Legeak eztabaidatu eta onartzea Eusko Legebiltzarrari dagokion zeregina da. Bestalde, Aldundiei lurralde historikoetako gobernua dagokie.

Batzar Nagusietariko bakoitza 51 kidek osatzen dute (prokuradoreak, ahaldunak edo prokuradore-batzarkideak, lurralde bakoitzean aplikatzen den izen desberdinaren arabera). Kide hauek sufragio unibertsal bidez eta kasu honetan eskualde-eremua duen hauteskunde-barruti bakoitzaren ordezkaritza proportzionalaren printzipioari jarraiki hautatzen dira.

Batzar Nagusietarako hauteskundeen deialdia Diputatu Nagusiek egiten dute, hau da, Aldundi bakoitzeko lehendakariek. Hauteskunde hauek eta udal-hauteskundeak egun berean eta epe berberekin egiten dira.

Hauteskunde hauetan parte hartzen duten kandidaturek beste hauteskundeetarako kandidaturen baldintza berberak bete behar dituzte, hau da, Hauteskunde-Erregimen Orokorraren Lege Organikoak ezartzen dituen arauak. Hautagaiak hauteskundeetarako deialdia egin eta 27 egunera jakinarazten dira, beti ere exijitutako baldintzak betetzen badituzte. Kanpaina deialditik 38 egunera hasten da eta, epe horretan, talde politiko bakoitzak hautagai-zerrendak osatzen dituztenak izendatu behar dituzte. Kanpainaren iraupena 15 egunekoa da eta hauteskundeen aurreko eguneko 00:00etan amaitzen da.

Hauteskunde-barruti bakoitzeko postuak ere Hauteskunde-Erregimen Orokorraren Lege Organikoari jarraiki esleitzen dira. Horretarako lege honek erregela matematiko bat ezartzen du; horrela, kandidatura bakoitzak lortzen duen boto-kopurua 1, 2, 3, 4 eta abarrekin (barrutiari dagozkion postuen kopuru berdinera iritsi arte) zatitu behar da. Prokuradore-, ahaldun- edo batzarkide-postuak egindako zatiketa guztietan zatidurarik handienak lortzen dituzten kandidaturei esleitzen zaizkie eta hautagaiek zerrendetan duten ordena hartzen da kontuan.

 

ERLAZIONATUTAKO ESTEKAK

- Arabako Batzar Nagusiak

- Bizkaiko Batzar Nagusiak

- Gipuzkoako Batzar Nagusiak

Azken eguneratzea: 2009/06/30