Enkarterrietan barrena: Bidegurutzeetan

Ibilbidearen fitxa

Ibilbidea: Muskiz, Sopuerta, Balmaseda, Zalla, Güeñes.

Ibilbidearen mapa

Bertako aberastasuna gordetzen jakin izan duen ingurune naturala.

Burgosekin, Arabarekin eta Kantabriarekin egiten duen mugaren ondorioz mendeetan zehar bidegurutze asko izan dira. Ondare anitza utzi digu Enkarterrietako historia aberatsak, iraganeko herentzia.

Bideek haranak, ibaiak, leizeak, zelaiak eta kalitate handiko burdina-meatzeak zeharkatzen dituzte; meatze horiei esker sortu ziren Bolumburuko eta bereziki Pobaleko burdinolak, gaur egunean ere garai bateko lanak erakusten dituztenak.

Sopuertan, Avellanedako Batzar Etxearen museoarekin Enkarterrietako herriei buruzko auziak eztabaidatzen zireneko etxe errenazentista zaharra berreskuratu da, eta bertako historia eta ohiturak erakutsiko dizkigu.

Balmaseda da Enkarterrietako hiriburua, eta jauretxe, plaza, eliza eta komentu bikainak mantendu ditu, urteetan zehar merkatarien, abenturazaleen eta erromesen aterpe izan direnak.

Muskizera nola heldu:
Euskal Herriaren mapa
Gasteiztik:
85 Kms.
N-622, E-5/AP-68 y E-70/A-8
Bilbotik:
24 Kms.
E-70/A-8
Donostiatik:
118 Kms.
E-70/A-8
Iruñatik:
174 Kms.
A-15, N-240A, E-5/N1, N-622, E-5/AP-68 y E-70/A-8