Ekialdeko Lautada: Urratsez urrats

Ibilbidearen fitxa

Ibilbidea: Alaitza, Zalduondo, Agurain, Barria, Estibaliz.

Ibilbidearen mapa

Mendietan zehar, Erdi Aroko galtzada utzi gabe, harizti eta pagadi marduletan sartuko gara. Berehala antzemango dugu San Saturnino elizaren kanpandorrea. Zalduondon izango gara dagoeneko. Bidearen gogortasunak atzean utzi eta babestuta sentituko gara. Leinu-etxeek, monasterioek, zubiek eta ospitaleek osatuko dute urratsez urrats ezagutuko dugun monumentu-ondarea.

Mendixka baten goiko aldean topatuko dugu ia zeharkaezina den Aguraingo hiribildu harresitua. Bi tenplu-gotor ederrek zaintzen dute eta lauki-sareen modura hiritu da, kantoiek moztutako luzetarako kaleekin. Kale bakoitzean arkitektura-estilo guztietako jauregi ederrak topatuko ditugu.

Paisaiak eta isiltasunak txoko bakoitzarekin gozatzera garamatza.

Ezin da Lautada utzi Alaitza eta Gazeo herrietako elizetan aurkitu berri dituzten hormetako pintura gotikoek transmititzen dituzten sentipenak sentitu gabe.

Lautada zeharkatzen jarraituz gero, Barriako monasterioko eta Estibalizko Andre Mariaren santutegiko klaustroetako arku eta kapiteletan dauden xehetasun handiz landutako harriek txundituko zaituzte.

Alaitzara nola heldu:
Euskal Herriaren mapa
Gasteiztik:
27 Kms.
N-104, E-5/N1 y A-3110
Bilbotik:
88 Kms.
E-5/AP-68, N-622, E-5/N-1 y A-3110
Donostiatik:
90 Kms.
N-1, A-2128 y A-3110
Iruñatik:
73 Kms.
A-15, N-240A, y E-5/N1 y A-3110