Bitartekotza eta adiskidetza:

Jabeen Komunitateetan sortzen diren desadostasunen aurrean edota alokatzaile eta maizterren artean sortzen diren gatazkak direla eta,  beraien artean konpondu ezin daitezkeenean, Bizilagunek bi aldeen arteko bitartekaria izatearen aukera eskaintzen du.

Bizilagunek Auzitegietara joatearen baliabidea baino aukera gertuago eta zuzenago bat eskaintzen du. Auzitegietara joateak, gainera, koste ekonomikoaz gain, askotan higadura pertsonal handia dakarrelarik.

Ildo honetan, esperientziak agerian uzten digu, arazoak, nahiz eta oso korapilatsuak izan, konpongarriak direla, betiere hitz egiteko eta ados jartzeko gai garenean eta horretarako hirugarren baten esku hartzea oso lagungarria izan daiteke.


 

Azken eguneratzea: 2009/10/19