Arautegia

Inprimatu

68/2000 DEKRETUA, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 110
  • Hurrenkera-zk.: 2494
  • Xedapen-zk.: 68
  • Xedapen-data: 2000/04/11
  • Argitaratze-data: 2000/06/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Irisgarritasuna Sustatzen duen abenduaren 4ko 20/1997 Legea hiri-ingurunearen, espazio publikoen, eraikinen, garraiabideen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasuna bermatzeko eta, horrela, horiek guztiak pertsona guztiek eta bereziki mugikortasun urria, komunikatzeko zailtasunak edo beste edozein muga psikiko edo sentsorial (aldi baterakoak edo iraunkorrak) dituztenek autonomiaz erabili eta gozatzea ahalbidetzeko helburuarekin onartu zen.

Legearen bigarren azken xedapenak legezko testua garatzeko arau teknikoak lantzea aurreikusten zuen. Arau horietan hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen, garraiabideen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzak zehaztu behar dira. Horrela, hainbat arauren bitartez artikulatutako irisgarritasunari eta hirigintza-oztopoak kentzeari buruzko arauak bat egin eta harmonizatzea aurreikusten zen.

Zentzu honetan, eta abenduaren 4ko 20/1997 Legean xedatutakoa betetzeko, "guztientzako diseinu unibertsal" batean kontuan hartu behar diren, hiri-inguruneari, eraikinei eta komunikazio-sistemei lotuta dauden eta legea garatzen duen araudi teknikoaren zati handi bat osatzen duten hainbat eranskinetan bilduta dauden Baldintza Teknikoak landu dira.

Elementu antropometrikoei buruzko I. Eranskinak irisgarritasunaren arloko oinarrizko definizioak barne hartzen ditu, horien artean irisgarritasunaren kontzeptu europarra barne hartuta. Kontzeptu hau irisgarritasunari buruzko proposamen unibertsalean oinarrituta dago eta, helburu gisa, hiri-ingurunea erabiltzean denak aukera berdinekin eta ahalik eta modurik independenteenean moldatu ahal izatea ezartzen da. Hori lortzeko, pertsonen behar desberdinak denek erabiltzeko moduko instalazioetan integratu behar dira. Hauxe da irisgarritasunaren kontzeptu europarrak aurkezten duen "diseinu unibertsalaren" oinarria. Laburbilduz, edozein pertsonak ingurune eraikia independentziaz eta modu normalizatu batez erabiltzeko aukera izan dezan lortu nahi du irisgarritasunaren kontzeptu europarrak.

  1. Eranskinean eraikinen irisgarritasun-baldintzak ezartzen dira —titulartasun publikoko zein pribatuko eraikin guztiak barne hartuta— pertsona guztien erabilera eta gozamena bermatzeko helburuarekin. Azkenik, IV. eta V. Eranskinek komunikazio-sistemetako irisgarritasun-baldintzak eta zabalkuntza-, eraberritze- edo aldaketa-obretako irisgarritasun-baldintzak ezartzen dituzte hurrenez hurren.

    Ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Aholku-Batzorde Juridikoak dioena entzun ondoren, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiroko Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko apirilaren 11n egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

Lehena.– Ondokoak indargabetuta geratzen dira:

  • Martxoaren 23ko 59/1981 Dekretua, hirigintza-oztopoak kentzeko araudiari buruzkoa.

  • Abenduaren 19ko 291/1983 Dekretua, arkitektura-oztopoak kentzeko araudiari buruzkoa.

Lehena.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari ahalmena ematen zaio bere eskumenen esparruan Dekretu hau aplikatu eta garatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak emateko.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko apirilaren 11n.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitzaeta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.

Ale Gehigarri bereizian argitaratzen dira

aipaturiko Eranskinak

(Ikus .PDF)