Industria Digitala: EIKTak aplikatzea industri arloko ETEetan programa. 2018

LABURPENA
Titulua:
Industria Digitala: EIKTak aplikatzea industri arloko ETEetan programa. 2018
Xedea:
Programa honen helburua da laguntzak ematea Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak sartzeko manufaktura arloko ETE (enpresa txiki eta ertain) industrialetan eta produktu industrialak diseinatu eta muntatzen dituzten ETE enpresetan.
Diru kopurua:
2.528.557,00 EUROS
Deialdiaren araudia:
  • Iragarkia (EHAA Zk. 94/2018)
    IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) erakundearen Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko maiatzaren 8ko Ebazpenari buruzkoa, «Industria Digitala» Programa gidatuko duen araudia onartzen dueña.
  • Iragarkia (EHAA Zk. 231/2018)
    IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko azaroaren 23ko Ebazpenari buruzkoa. Ebaz¬pen horren bidez, aldatzen dira «Innobideak-2018», «Ciberseguridad Industrial 2018», «Basque Industry 4.0. 2018» eta «Industria Digitala 2018» programak arautzen dituzten araudiak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Deialdia egiten duen organoa:
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
TRAMITAZIOAK
Industria Digitala: EIKTak aplikatzea industri arloko ETEetan programa. 2018
Programa honen helburua da laguntzak ematea Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak sartzeko manufaktura arloko ETE (enpresa txiki eta ertain) industrialetan eta produktu industrialak diseinatu eta muntatzen dituzten ETE enpresetan.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Programa honetako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte industri arloko manufakturako enpresek, eta produktu industrialak diseinatzen eta muntatzen dituztenek.
a) ETEa izatea. «Lanbide-Euskadiko Enplegu Zerbitzuko Zentro Berezien erregistroan inskribatutako erakundeek» ez dute baldintza hori bete beharko. b) Euskal Autonomi Erkidegoan jarduera industrialeko zentro bat edukitzea. c) Diruz lagundu daitekeen jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzea. d) Egunean egotea Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharretan, eta baita ere SPRI, SA Taldearekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko dauzkaten betebeharretan.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
2.528.557,00 EUROS
Muga:
Proiektuarekin lotutako aholkularitza-ingeniaritzako, hardwareko eta softwareko gastuak dituen eta diruz laguntzeko modukoa den jarduera bat edo gehiago egiteko, 18.000 euroko diru-laguntza emango da gehienez.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunezko aitorpena. b) Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia. Onuraduna langile autonomoa baldin bada, dagokion Foru Aldundiaren edo Udaleko Ogasun Sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatuko duena. c) Erakunde onuradunaren IFZ. d) Proiektuaren eskaintza tekniko eta ekonomikoa, puntu hauei buruzko informazio zehatza eduki behar duena: ¿ Enpresaren jarduera eta egungo egoera (teknologiari dagokionean). ¿ Detektatutako arazoa / premia. Lortu nahi diren helburuak. ¿ Egin beharreko ingeniaritza edota aholkularitza lanen, eta produktuaren/zerbitzuaren nahiz proiektuan sortuko diren dokumentuen azalpena. ¿ Diru-laguntza jasoko duen proiektuaren bidez egingo diren hardware eta software inbertsioen azalpena. Argitu proiektuarekin duen lotura eta zergatik den beharrezkoa. ¿ Ezarriko den EIKT konponbidearen azterketa sakona. Proiektuan erabiliko diren teknologiak. ¿ Aurrekontu banakatua, barne hartuz aholkularitza edo/eta ingeniaritza kostuak, sistemaren lizentziak eta mantentzea, eta hardwarea (hala badagokio). ¿ Egin behar den zeregin bakoitzarentzat balioetsitako ordu kopurua (dedikazioak). ¿ Proiektua burutzeko egutegia. e) Enpresa onuraduna laguntza eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan eratua izan bada, bere «negozio-plana» aurkeztu beharko du. f) SPRIri baimena ematea honek eska dezan zerga-ordainkizunak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak izatea eta, era berean, kontsulta dezan enpresa JEZen (jarduera ekonomikoen gaineko zergan) alta emanda dagoen epigrafea.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Solicitud


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/05/18 - 2018/09/27
Aurkezteko epe-muga:
Laguntza eskaerak aurkezteko epea Programa hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamuneko 09:00etan (penintsulako ordua) hasiko da eta 2018ko irailaren 27ko eguerdiko 15:00etan (penintsulako ordua) amaituko da
Ebazteko epea:
Ebazteko gehienezko epea 120 egun naturalekoa izango da agiri guztiak aurkezten diren egunetik kontatzen hasita. Epe horretan ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.