Ekiten lagundu programaren laguntzak. 2012

LABURPENA
Titulua:
Ekiten lagundu programaren laguntzak. 2012
Xedea:
Programa honek bi helburu ditu: Batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan SPRIren erakunde laguntzaileek enpresak sortzeko burutzen dituzten ekintza komunen koordinazio– eta garapen-prozesuei laguntza ematea. Bestetik, laguntza-programen ekintzetatik nahikoa babes jasotzen ez duten pertsona ekintzaileen beharrei erantzutea, betiere jarduera-motari, erabilitako metodologiari, zuzendutako giza taldeari eta gizarte-eragileen parte-hartzeari dagokienez berrikuntza badakarte.
Deialdiaren araudia:
  • IRAGARKIA (EHAA Zk. 104/2012)
    IRAGARKIA, «Ekiten lagundu» programaren araudia onartzeko dena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Deialdia egiten duen organoa:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 94 403 70 00. Fax: 94 403 70 22.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itzuli Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Ekiten lagundu programaren laguntzak. 2012
Programa honek bi helburu ditu: Batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan SPRIren erakunde laguntzaileek enpresak sortzeko burutzen dituzten ekintza komunen koordinazio– eta garapen-prozesuei laguntza ematea. Bestetik, laguntza-programen ekintzetatik nahikoa babes jasotzen ez duten pertsona ekintzaileen beharrei erantzutea, betiere jarduera-motari, erabilitako metodologiari, zuzendutako giza taldeari eta gizarte-eragileen parte-hartzeari dagokienez berrikuntza badakarte.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Programa honetako laguntzen erakunde onuradunak honako hauek izango dira: bitarteko eragileak, irabazi asmorik gabeko erakundeak eta Euskal Autonomia Erkidegoan ikastegiak dituzten unibertsitateak
a) Helbide sozial eta fiskala, eta, gutxienez, jarduera-zentro bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, unibertsitateen kasuan izan ezik. b) Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotea, bai eta SPRI Taldearekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko betebehar oro beteta edukitzea ere. c) Honako egoera hauetako batean ez egotea: Lehenengoa.– Diru-laguntza publikoak lortzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoarekin kontratuak egiteko debekua edo gaitasungabetzea izatea. Bigarrena.– Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe, baldin eta Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela. Hirugarrena.– 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluko eta 38/2003 Legearen 13. artikuluko kasuetan egotearen ondorioz diru-laguntza publikoen onuradun izatea ezinezkoa suertatzea. Laugarrena.– Krisi-egoeran dagoen enpresa izatea, salbu eta egoera hori 2008ko uztailaren 1az geroztik jazotako ekonomia– eta finantza-krisi globalaren ondoriozkoa bada. Bosgarrena.– Lehia galarazi, mugatu eta faltsutu dezaketen praktikak. Seigarrena.– Armak ekoitzi, merkaturatu eta finantzatzen jardutea. d) Bitarteko eragileek estaldura gutxienez 10.000 biztanleri ematea lurraldeko, eskualde mailan erakunde bakarra aurkezten ez bada behintzat. e) Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuak homologatuta egotea. f) Ekintzailearentzat aholkularitza-lanak egitea eta pertsona hori babesteko baliabideak izatea, baita honako hauek izango dituen gutxieneko azpiegitura izatea ere: behar bezala hornitutako lokal bat, banakako atentzioa eskaintzeko bulego bat, bilera-gela bat eta burutu nahi den jarduerarako beharrezko diren zerbitzu erantsiak dituena. g) Gutxienez prestakuntzarako bi aholkulari izatea, ekintzaileei aholkuak ematen eta pertsona horiek orientatzeko lanetan aditu izan eta lan horietan gutxienez hiru urteko esperientzia dutenak. Salbuespen gisa, pertsona horietako baten esperientzia pertsona ekintzaileei aholkuak ematen lan egiteko prestakuntza egokia izateaz ordezkatu ahalko da, baldin eta SPRIko Enpresen Sustapen eta Garapen Zuzendaritzak horretarako proposamen arrazoitua egiten badu. h) Euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen bitartez eta lege hori garatzen duen araudian ezarritako baldintzak betetzea. i) Erakundeek edo erakunde-taldeek pertsonen istripuen aurkako aseguru-poliza bat izatea, ekintzetan parte hartzen duten pertsona guztiak barnean hartuko dituena.
PRESTAZIOA
Muga:
Diru-laguntzen gehienezko zenbatekoa deitutako tailerren eta horiei emandako laguntzaren araberakoa izango da, gehienez ere 40.000 euro urteko eta erakundeko.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • - Erantzukizunpeko aitorpena (II. eranskina) - Notario-ahalordearen fotokopia - Kontu-korrontearen titulartasuna adierazteko finantza-entitatearen ziurtagiria - Burutu diren jardueren gaineko txostena (III. eranskina) - Gastu hautakorren fakturen koadroa (IV. eranskina) - Gastu hautakorren fotokopia
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/05/30 - 2012/09/04
Aurkezteko epe-muga:
Aurreratu egin da deialdiaren itxiera, aurrekontua agortu delako
Ebazteko epea:
60 eguneko epea ezartzen da, agiri guztiak aurkezten diren egunetik. Epe horretan ebazpenik ematen ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da. Aipatutako epea zenbatzeko, abuztua ez da kontuan hartuko
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.