Ciberseguridad Industrial Programa. 2018

LABURPENA
Titulua:
Ciberseguridad Industrial Programa. 2018
Xedea:
Programa honen xedea da bultzada bat ematea Zibersegurtasun Industrialari, batik bat manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei.
Diru kopurua:
1.050.000,00 euroz
Deialdiaren araudia:
  • 2018ko deialdia (EHAA Zk. 117/2018)
    IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) erakundearen Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko ekainaren 12ko Ebazpenari buruzkoa, «Ciberseguridad Industrial» Programa gidatuko duen araudia onartzen duena
  • Iragarkia (EHAA Zk. 231/2018)
    IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko azaroaren 23ko Ebazpenari buruzkoa. Ebaz¬pen horren bidez, aldatzen dira «Innobideak-2018», «Ciberseguridad Industrial 2018», «Basque Industry 4.0. 2018» eta «Industria Digitala 2018» programak arautzen dituzten araudiak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Deialdia egiten duen organoa:
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
TRAMITAZIOAK
Ciberseguridad Industrial Programa. 2018
Programa honen xedea da bultzada bat ematea Zibersegurtasun Industrialari, batik bat manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Programa honetako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte industri arloko manufakturako enpresek eta produktu industrialak diseinatzen eta muntatzen dituztenek.
Jarduera industrialeko zentro bat edukitzea Euskal Autonomi Erkidegoan. Diruz lagundu daitekeen jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzea. Zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izatea. Alta emanda egotea Euskadiko Jarduera Ekono¬mikoen Zergaren kasuan kasuko epigrafe industrialean. e) puntuan 6 artikuloan begietsitako egoeraren batean ez egotea.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
1.050.000,00 euroz
Muga:
Proiektuarekin lotutako aholkularitza-ingeniaritza, hardware eta software gastuak dituen eta diruz laguntzeko modukoa den jarduera bat edo gehiago egiteko, 18.000 euroko diru-laguntza emango da gehienez enpresa onuradun bakoitzeko
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Erakundearen lege-ordezkariaren erantzukizunezko aitorpena. Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia. Onuraduna langile autonomoa baldin bada, dagokion Foru Aldundiaren edo Udaleko Ogasun Sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatuko duena. Erakunde onuradunaren IFZ. Proiektuaren eskaintza tekniko eta ekonomikoa, puntu hauei buruzko informazio zehatza eduki behar duena: 1. Enpresaren jarduera eta egungo egoera (teknologiari dagokionean). 2. Detektatutako arazoa/premia. Lortu nahi diren helburuak. 3. Egin beharreko ingeniaritza edota aholkularitza lanen, eta produktuaren/zerbitzuaren nahiz proiektuan sortuko diren dokumentuen azalpena. 4. Diru-laguntza jasoko duen proiektuaren bidez egingo diren hardware eta software inbertsioen azalpena. Argitu proiektuarekin duen lotura eta zergatik den beharrezkoa. 5. Ezarriko den Zibersegurtasun Industrialeko konponbidearen azterketa zehatza. Proiektuan erabiliko diren teknologiak. 6. Aurrekontu banakatua, bere baitan hartuz aholkularitza edo/eta ingeniaritza kostuak, sistemaren lizentziak eta mantenimendua, eta hardwarea (hala badagokio). 7. Egin beharreko zeregin bakoitzarentzat balioetsitako ordu kopurua (dedikazioak). 8. Proiektua gauzatzeko egutegia. Enpresaren ¿negozio-plana¿, baldin eta enpresa laguntza-eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan eratua izan bada. Baimena SPRIri ziurtagiriak eska diezazkien Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari, Zerga Administrazioko Estatu Agentziari eta Araba, Bizkaia nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiei, ziurtagiri horien bidez bermatzeko ordezkatutako enpresak zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela eta alta emanda dagoela Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergaren dagokion epigrafean edo epigrafeetan.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaera


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/06/20 - 2018/11/23
Aurkezteko epe-muga:
Laguntza eskaerak aurkezteko epea Programa hau Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamuneko 09:00etan (penintsulako ordua) hasiko da eta 2018ko azaroaren 23ko eguerdiko 15:00etan (penintsulako ordua) amaituko da.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.