«Inbertsiorako Finantza Laguntzak (AFI)» programaren. 2013

LABURPENA
Titulua:
«Inbertsiorako Finantza Laguntzak (AFI)» programaren. 2013
Xedea:
Programa honen helburua finantza-laguntzak ematea da, hain zuzen, ibilgetu ez-material eta/edo material berrietan inbertsioak egiteko eta zirkulatzailea finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-, merkataritza- eta turismo-sektoreetan.
Araudia:
  • IRAGARKIA onartzeko dena (EHAA Zk. 12/2013)
    IRAGARKIA, «Inbertsiorako Finantza Laguntzak (AFI)» programaren araudia onartzeko dena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Deialdia egiten duen organoa:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Tfnoa: 902 702 142. Fax: 94 403 70 22.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itzuli Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
«Inbertsiorako Finantza Laguntzak (AFI)» programaren. 2013
Programa honen helburua finantza-laguntzak ematea da, hain zuzen, ibilgetu ez-material eta/edo material berrietan inbertsioak egiteko eta zirkulatzailea finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-, merkataritza- eta turismo-sektoreetan.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) jaso ahal izango dituzte programa honetan zehaztutako laguntzak; ETEtzat hartuko dira baldintza hauek betetzen dituztenak: – 250 langile baino gutxiago izatea. – Urteko negozio-kopurua, gehienez, 50 milioi eurokoa izatea, edo bestela, urteko balantze orokorra, gehienez, 43 milioi eurokoa izatea.
a) Industriaren, merkataritzaren edo/eta turismoaren sektorekoak izatea. b) Euskal Autonomia Erkidegoan, jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea. c) Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturik izatea diruz lagun daitezkeen inbertsio-proiektuak. d) Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotea, bai eta SPRI Taldearekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko betebehar oro beteta edukitzea ere. e) Honako egoera hauetako batean ez egotea: Lehenengoa.– Diru-laguntza publikoak lortzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoarekin kontratuak egiteko debekua edo gaitasungabetzea izatea. Bigarrena.– Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe egotea, baldin eta Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela. Hirugarrena.– 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluko eta 13/2003 Legearen 13. artikuluko kasuetan egotearen ondorioz, onuradun izatea ezinezkoa suertatzea. Laugarrena.– Krisi-egoeran dagoen enpresa izatea, salbu eta egoera hori 2008ko uztailaren 1az geroztik jazotako ekonomia- eta finantza-krisiaren ondoriozkoa bada. Bosgarrena.– Lehia galarazi, mugatu eta faltsutu dezaketen praktikak. f) Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Kartari buruzko abenduaren 28ko 4/2007 Legean xedatutakoarekin bat, armei dagokienez produkziorik, komertziorik edo finantzaketarik ez burutzea.
PRESTAZIOA
Muga:
Diruz lagun daitezkeen jardueren balio guztizkoaren zenbatekoa, zehazki, finantza erakunde baten eskura dezakeena ez da izango 1.500.000 eurotik gorakoa.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena. b) Eskatzaileari dagokion ordezkaritza-ahalordearen kopia. c) Jarduera Ekonomikoen Zergan kasu bakoitzari dagokion epigrafean alta emanda egotea. d) Finantza-erakundearen ziurtagiriaren kopia, kontu korrontearen titulartasuna erakunde onuradunari dagokiola eta zenbaki hori duela kreditatzen duena.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/01/18 - 2013/09/16
Ebazteko epea:
Ebazpena emateko, 120 eguneko gehienezko epea ezartzen da, dokumentazio osoa aurkeztu zenetik hara zenbatuta
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.