Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria (EPO)

LABURPENA
Titulua:
Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria (EPO)
Xedea:

EPO izenekoa aldian behingo prestazio ekonomikoa da, diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) osagarri gisa gauzatzen dena. Ohiko etxebizitzaren edo bizitokiaren alokairu-gastuak estaltzera bideratuta dago, alokairua edozein modalitatetakoa izanik ere: errentamendua, azpierrentamendua, baterako errentamendua, ostatu-ematea eta logela-alokairua.

Diru kopurua:

EPOaren gehieneko zenbatekoa hilean 250 euro da eta ez da gehikuntzarako aukerarik izango inolako gorabehera dela eta, edozein modalitatetan, hots, errentamendua, azpierrentamendua, baterako alokairua, ostatu hartzea eta gelen alokairua.

Araudia:
  • 18/2008 Legea (EHAA Zk. 250/2008)

    Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea (EHAA 250/2008) hartuko da aintzat, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legea aldatzen duen azaroaren 24ko 4/2011 Legeak  (EHAA 233/2011) emandako idazketaren arabera. 

  • 2/2010 Dekretua (EHAA Zk. 11/2010)
    urtarrilaren 12koa, etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriari buruzkoa.
  • 2001eko otsailaren 14ko Agindua (EHAA Zk. 37/2001)

    (37/2001 EHAA), lanean hasteko pizgarriak ezartzeko dena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
Deialdia egiten duen organoa:
Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Erakunde erabakigarria:
Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
Egitura atal ebazlea:
Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
Bertan emandako arreta:

Eskaerak erroldatuta dagoen edo egiaz bizi den udalerriko Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztu behar dira.

Informazio gehiago Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua webgunean.

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Eskaerak erroldatuta dagoen edo egiaz bizi den udalerriko Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztu behar dira.

Eusko Jaurlaritzak ebazten ditu laguntzak Lanbideren bitartez.

Itzuli

Eskaerak erroldatuta dagoen edo egiaz bizi den udalerriko Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztu behar dira.

Eusko Jaurlaritzak ebazten ditu laguntzak Lanbideren bitartez.

Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria

EPO izenekoa aldian behingo prestazio ekonomikoa da, diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) osagarri gisa gauzatzen dena. Ohiko etxebizitzaren edo bizitokiaren alokairu-gastuak estaltzera bideratuta dago, alokairua edozein modalitatetakoa izanik ere: errentamendua, azpierrentamendua, baterako errentamendua, ostatu-ematea eta logela-alokairua.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Etxebizitzarako Prestazio Osagarriaren titularrak izan daitezke honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak:

    1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra izatea, bi modalitateetako edozeinetan.
    2. Titularrak etxebizitzaren edo ohiko bizitokiaren gastu aldizkakoei aurre egiteko beharra izatea.
    3. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebide zerbitzuan alokairuko etxebizitzaren eskatzaile gisa izena emanda egotea edo izena emateko eskaera egina izatea.

Eskatzaileak edo haien bizikidetza-unitateko edozein kide honako egoera hauetan badaude, ezin izango dute eskuratu etxebizitzarako prestazio osagarria:

  1. Eskaera egitean, indarrean dagoen legedian aurreikusitakoaren arabera babes publikoko etxebizitza motetako bat alokatuta edo jabetzan edukitzea.
  2. Etxebizitza baten jabe izatea, salbuespen gisa, banandu edo dibortziatu egin direlako edo etxetik kanporatuak izan direlako ohiko bizitokia halabeharrez utzi behar izan ez dutenak.
PRESTAZIOA
Dotazioa:

EPOaren gehieneko zenbatekoa hilean 250 euro da eta ez da gehikuntzarako aukerarik izango inolako gorabehera dela eta, edozein modalitatetan, hots, errentamendua, azpierrentamendua, baterako alokairua, ostatu hartzea eta gelen alokairua.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Gertakarien Jakinarazpena
Gertakarien Jakinarazpena:
DEB/EPO jasotzen dutenen Gertakarien Jakinarazpena
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/01/01 - 2012/12/31
Aurkezteko epe-muga:
Urte osoan zehar.
Ebazteko epea:
Bi hilabete eskabidea aurkeztu ondoren.
Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Ebazpena:

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da. Laguntza honi buruz informazio gehiago beharrez gero Lanbideren webgunea bisita esazu.