Kanpo Ezarpenetarako GAUZATU Programa 2014

LABURPENA
Titulua:
Kanpo Ezarpenetarako GAUZATU Programa 2014
Xedea:
Euskal enpresak sendotzen laguntzea, kanpo merkatuetako produkzio-inbertsioak areagotuz, horrela, lehiakortasuna eta etorkizuneko bideragarritasuna gehitzeko bidean jarriz.
Diru kopurua:

Aurrerakin itzulgarriak, egitekoak diren inbertsioen neurrikoak eta, era berean, itzultzekoak izango direnak proiektuaren emaitzen arabera.

Aurrerakin itzulgarriak lagungarri den inbertsioaren %30erainokoak izan daitezke. Edozelan ere, ezin izango dira 600.000 euro baino gehiagokoak izan.

Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2014ko uztailaren 29koa, (EBAZPENA, 2014ko uztailaren 29koa, Zk. 142/2014)
    EBAZPENA, 2014ko uztailaren 23koa, Industriako sailburuordearena. Horren bidez, argitara ematen da Euskadiko enpresak kanpoan sortu, ezarri eta garatzea bultzatzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen duen Aginduak ezarritako esparruko laguntzak 2014ko ekitaldirako emateko deialdia.
Araudia:
  • AGINDUA, maiatzaren 18koa, (EHAA Zk. 104/2011)
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, honen bitartez, euskadiko enpresen kanpo ezarpenak sor eta gara daitezen sustatzeko Gauzatu Kanpo Ezarpenak Programa arautzen da.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Deialdia egiten duen organoa:
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Erakunde erabakigarria:
Eusko Jaurlaritza
Egitura atal ebazlea:
Berrikuntza eta Teknologia Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)
Alameda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina)
48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Eusko Jaurlaritza
Nazioarteratzeko Zuzendaritza
Tel.: 945 01 99 42/80/81
E-posta: comercio-ext@ej-gv.es
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)
Tel.: 94 403 70 40
E-posta: icuetara@spri.es
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)
Alameda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina)
48011 Bilbao
Itzuli Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)
Alameda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina)
48011 Bilbao
Kanpo Ezarpenetarako GAUZATU Programa 2014
Euskal enpresak sendotzen laguntzea, kanpo merkatuetako produkzio-inbertsioak areagotuz, horrela, lehiakortasuna eta etorkizuneko bideragarritasuna gehitzeko bidean jarriz.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
ETEak, betiere halakotzat honako baldintza hauek betetzen dituztenak hartuta:
  • 250 langile baino gutxiago izatea.
  • Urteko negozio-bolumena gehienez 50 milioi eurokoa izatea, edo bestela, urteko balantze orokorra gehienez 43 milioi eurokoa izatea.
  • Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo haiekin lotuta badago, horrela sortutako enpresa-taldeak bete beharko ditu aurreko betebehar horiek.

Lagungarri diren proiektuak:

Hamabost herrialdeen Europako Batasunaz kanpoko produkzio-ezarpenetarako proiektuak izango dira laguntza jaso dezaketenak. Horretarako, produkzio-planta ireki, dauden ezarpenak handitu edota atzerriko sozietateak erosi ahal izango dira, beti ere euskal enpresen partaidetza nagusia izanik eta inbertsio-jomugako herrialdearen araudiak besterik agintzen ez badu. Dena den, ez dira kontuan hartuko higiezinen sektorea, finantzetakoa, aseguruetakoa, defentsakoa ezta edozein zerga-motatakoak ere.

Proiektuek lagungarri izateko, gutxienik, 120.000 euroko inbertsioa izan behar dute.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Aurrerakin itzulgarriak, egitekoak diren inbertsioen neurrikoak eta, era berean, itzultzekoak izango direnak proiektuaren emaitzen arabera.

Aurrerakin itzulgarriak lagungarri den inbertsioaren %30erainokoak izan daitezke. Edozelan ere, ezin izango dira 600.000 euro baino gehiagokoak izan.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gauzatu 14 Eskaera (Eskaera)
Eskaera
Gauzatu 14 Egindako Inbertsioen Aitorpena (Eskaera)
Egindako Inbertsioen Aitorpena
Gauzatu 14 Autolikidazio Txostena (Eskaera)
Autolikidazio Txostena
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Tramitazio Telematikoa
Tramitazio Telematikoa


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2014/07/29 - 2014/09/16
Ebazteko epea:
Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
29/07/2014
Erlazionatutako ebazpenak: