Leihoen Renove plana. 2013

LABURPENA
Titulua:
Leihoen Renove plana. 2013
Xedea:
Gau egungo etxebizitzen berrikuntzak eta bereziki beiraztatutako itxituretan egin daitezken hobekuntzak aukera ematen dute eraikinen energia-eraginkortasuna eta errendimendua hobetzeko, eraikinen energia-eraginkortasunaz diharduen 2012/27/UE zuzentarauak proposatzen duen bezala. Ildo horretatik, etxebizitzen inguratzailearen beiraztatutako itxiturak berritzeari begira, diru laguntzak emateko eratu da programa hau. Beiraztatutako itxituratzat hauexek hartuko dira: berotutako leku edo gune batean dauden eta kanpo aldetik aldentzeko erabiltzen diren leihoak edo ate-leihoak, etxeko alorrean energiaren kontsumoa gutxitzeko xedez.
Diru kopurua:
1.500.000 €
Araudia:
  • Iragarkia (EHAA Zk. 104/2013)
    IRAGARKIA, energiaren arloko inbertsioei laguntzak emateko bederatzi programari buruzkoa.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Deialdia egiten duen organoa:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono:944 035 600.Fax. 944 035 699
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itzuli Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Leihoen Renove plana. 2013
Gau egungo etxebizitzen berrikuntzak eta bereziki beiraztatutako itxituretan egin daitezken hobekuntzak aukera ematen dute eraikinen energia-eraginkortasuna eta errendimendua hobetzeko, eraikinen energia-eraginkortasunaz diharduen 2012/27/UE zuzentarauak proposatzen duen bezala. Ildo horretatik, etxebizitzen inguratzailearen beiraztatutako itxiturak berritzeari begira, diru laguntzak emateko eratu da programa hau. Beiraztatutako itxituratzat hauexek hartuko dira: berotutako leku edo gune batean dauden eta kanpo aldetik aldentzeko erabiltzen diren leihoak edo ate-leihoak, etxeko alorrean energiaren kontsumoa gutxitzeko xedez.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Honako hauek izan daitezke deialdi honek arautzen dituen diru laguntzen onuradun: etxebizitza baten jabea den pertsona fisikoa edo usufruktuduna, edo haren errentaria, eta leihoak berritu nahi dituena, termikoki eraginkorragoak direnak jartzeko asmoz.
Etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan egon beharko da, eta ohiko etxebizitza izan beharko da
PRESTAZIOA
Dotazioa:
1.500.000 €
Muga:
Onuradun bakoitzari etxebizitzan leihoak berritzeko emango zaion gehieneko diru laguntza 1.000 eurokoa izango da. Pertsonako eskaera bat baino ez da onartuko eta etxebizitzako eskaera bat bakarrik onartuko da. 1.000 eurokoak baino txikiagoak diren inbertsioak ezin izango dira programa honetaz baliatu. 2013ko ekainaren 1a baino lehen onuradunak egindako inbertsioen fakturak ezin izango dira laguntza programa honetaz baliatu.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a. Diru laguntza jasotzeko eskabidea, I. ERANSKINA eredu hartuta, eskatzaileak sinatuta. b. Onuradunaren NANaren kopia (kopia alde bietatik), etxebizitza alokatuta badago, aurrekoaz gain, indarrean dagoen alokatze-kontratuaren kopia. c. Berritzea egiten den etxebizitza ohiko etxebizitza dela egiaztatzen duen ziurtagiria. Eskatzailearen NAN agirian berritzea egiten den etxebizitzaren helbidea agertzen bada, ez da behar bestelako dokumenturik. Horrela ez bada, eskatzailearen errolda-agiria beharko da, Laguntza Programa hau EHAAn argitaratu baino lehen, berritzea egiten den etxebizitzan bizi dela azaldu behar duena. d. Diru laguntza eskatzeko orrian edo inprimakian adierazitako kontu korrontearen (20 digitu) titularra onuraduna dela egiaztatzen duen banketxearen dokumentua; hala badagokio, diru laguntzaren zenbatekoa ordaintzeko. e. Leihoak berritzeko inbertsioa egiaztatzen duen faktura xehea (jatorrizkoa, jatorrizkoaren kopia edo kopia konpultsatua), eta bertan, gutxienez, kontzeptu hauexek azaldu behar dira: • Berrikuntzaren deskribapen laburra, berritzea egiten den etxebizitzaren helbidea adieraziz. • Berrikuntzaren kontzeptuan sartzen diren jardueren nondik norako zehatza. • Jarritako arotzeriaren memoria zehatza (ezinbestekoa da jarritako arotzia mota eta beiren eta kameraren lodiera eta mota idaztea). • Berritutako leiho bakoitzaren neurriak. Kontzeptu horiek fakturan azaltzen ez badira, harekin batera aurrekontua aurkeztuko da, kontzeptu horiek bistaratu edo ikuskatu ahal izateko. Aipatutako dokumentuari dagokion instalatzaileak jarri behar dio sinadura eta zigilua eman. f. Erabilitako beiren transmisio termikoaren (Ug) saiakuntzen emaitzak. g. Jarritako beiren pegatina justifikagarriak. h. Jarritako beiren CE markaren etiketa justifikagarriak (ikus eredua III. eranskinean). i. Leiho bakoitzaren argazkiak, berritu baino lehen. j. Leiho bakoitzaren argazkiak, berritu ondoren. k. Eskatutako edota emandako beste diru laguntza batzuen inguruko adierazpena. EEEk diru laguntza emateko beharrezkotzat jotzen dituen informazioa eta agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari (eskriturak, banketxeko egiaztagiriak, etab.).
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/01/01 - 2013/09/30
Aurkezteko epe-muga:
Edo programari esleitutako diru‐saila agortu arte zabalik egongo da, lehenago gertatuz gero.
Ebazteko epea:
EEEren bulegoetan dokumentazioa aurkeztu eta aztertu ondoren, hiru (3) hilabeteko gehieneko epean EEEko zuzendari nagusiak ebazpena emango du, eta haren berri emango dio eskatzailear
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.