Itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko laguntzak. 2018

LABURPENA
Titulua:
Itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko laguntzak. 2018
Xedea:
GARAPEN BIDEAN DAUDEN TEKNOLOGIAK ERAKUSTEKO ETA BALIOZTATZEKO laguntzen deialdi honen xedea garapen teknologikoak erakusteko eta balioztatzeko jardunei bultzada ematea da, itsasoko energia berriztagarrien eremuan, betiere 651/2014 Erregelamenduan ikerketa- eta garapen-proiektuetako garapen esperimentaltzat jotzen den horretan sartzen badira.
Diru kopurua:
500.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 29koa (EHAA Zk. 113/2018)
    EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 29koa, EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, garapen bidean dauden itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioak sustatzeari begirako diru laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, 2018. urtea
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Deialdia egiten duen organoa:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono:944 035 600.Fax. 944 035 699
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itzuli Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itsasoko energia teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko laguntzak. 2018
GARAPEN BIDEAN DAUDEN TEKNOLOGIAK ERAKUSTEKO ETA BALIOZTATZEKO laguntzen deialdi honen xedea garapen teknologikoak erakusteko eta balioztatzeko jardunei bultzada ematea da, itsasoko energia berriztagarrien eremuan, betiere 651/2014 Erregelamenduan ikerketa- eta garapen-proiektuetako garapen esperimentaltzat jotzen den horretan sartzen badira.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Laguntza Programa honen arabera, honako hauek eskura ditzakete diru laguntzak eta onuraduntzat hartu ahal izango dira: a) Programa honek arautzen dituen diru laguntzen onuradunak hauexek izan daitezke: EAEn, 4. Oinarrian zehazten diren jarduerak egiten dituzten izaera pribatuko pertsona juridiko guztiak. b) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (aurrerantzean, «DLO») 11. artikuluari jarraikiz, nortasun juridikorik ez duten enpresen partzuergo, talde edo elkarteak; EAEko lurraldean, Laguntza Programa honen 4. Oinarrian zehazten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte. Taldea ezin izango da desegin DLOaren 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio epea igaro arte.
Pertsona onuraduntzat jotzeko ez inbesteko baldintza izango da, diru laguntza eman aurretik zein diru laguntza emanez gero egoera edo baldintza horretan jarraitu ahal izateko, zergen eta gizarte segurantzaren inguruko betebeharrak edo ordainketak eguneratuak edukitzea, eta hala badagokio, diru laguntzak itzuli behar izateagatiko betebeharren ordainketak ere.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
500.000,00 euros
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Dokumentazio administratiboa (i) Banako proposamena: a) Laguntza ekonomikoaren eskaera, I. eranskinean atxikitako ereduari jarraiki. b) Sinatzailearen NANaren kopia. c) Eraketari buruzko eskrituraren, arauaren edo egintzaren kopia. d) Eskatzailearen ordezkaria dela egiaztatzen duen dokumentuaren edo ahalorde-eskrituraren kopia. e) Kontu-zenbakia (20 digitu) ziurtatzeko banku-agiria; onuradunak laguntza kobratu nahi duen kontu horren titular dela justifikatu beharko du. f) Eskatu diren edo/eta jaso diren bestelako laguntzei buruzko adierazpena eta, hala badagokio, legez kanpokotzat edo bateraezintzat hartutako laguntza fiskalei buruzkoa (II. eranskina). Laguntzaren bat eskatu edo jaso baldin bada, hau ez den beste laguntza instituzionaleko linearen batean bestelako laguntzaren bat eskatu edo eman izanaren ebazpen edo komunikazio guztien kopia, hala badagokio, eta betiere laguntza hori Laguntza Programa honetan proposatutako proiektuari badagokio. g) Enpresa bat izanez gero, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren abenduaren 28ko 14/2007 Legean xedatutakoa betez, eskatzailearen erantzukizun-adierazpena, enpresaren helburu soziala eta jarduna armen produkzioa, merkaturatzea eta finantzaketa ez dela adierazita (III. eranskina). h) 250 langiletik gorako enpresen kasuan, enpresak Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan eskatzen den Berdintasun Plana baduela ziurtatzen duen zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko dute (IV. eranskina). i) Adierazpena, erakunde eskatzailea itzulketa- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta ez dagoela adierazten duena, ezta zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ere, eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 4/2005 Legearen Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedaturikoari jarraiki. j) Enpresa-izaeraren adierazpena, 800/2008 Erregelamenduari dagokionez eta, enpresa handi edo ertaina bada, berregituratze-garaian ez dagoela. Eta berregituratze-garaian baldin badago, Europako Batzordeak dagokion berregituratze-laguntzaren berri jaso ote duen (V. eranskina). k) Gizarte Segurantzari eta Foru Ogasunei ordaindu beharrekoak ordaindu izanaren egiaztagiri eguneratua. l) Erakunde eskatzailea Europako Batzordeak emandako berreskuratze-aginduren bati atxikia ez dagoela dioen adierazpena. (ii) Lankidetzako proposamena: Lankidetzako proiektuetarako, erakunde interesdunek proiektu bakoitzeko eskaera integratu bat aurkeztu beharko dute eta kide guzti-guztiek goiko (i) atalean aipatu den dokumentazioa aurkeztu beharko dute; horretaz gain, partzuergoaren edo elkartearen harreman hori formalizatzeko dokumentua ere aurkeztu behar da, kideen eskubide eta betebeharrak zehaztuta. Horrekin batera, kide bakoitzak bere gain hartutako gauzatze-konpromisoak (jarduerak eta aurrekontua) adierazi beharko dira, konfidentzialtasun-akordioak, emaitzen jabetza, jabetza industrialaren eta intelektualaren legezko babesa (patenteak), emaitzen etorkizuneko merkataritza-ustiapena, emaitzak jendaurrean jartzea... Proiektuan parte hartzen duten enpresetako batek, proiektuaren garapenaren eta kudeaketaren erantzule eginez, proiektuaren martxa onerako beharrezkoak diren Administrazioarekiko elkarrizketa- eta harreman-funtzio guztiak bere gain hartuko ditu; beraz, proiektuaren zuzendari eta erakunde guztien ordezkari izango da, hau da, proiektuaren buru. Edonola ere, ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu beharko da eta, onuradun den aldetik, enpresen partzuergoari, elkarteari edo taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko behar adina ahalorde izango ditu. Dokumentazio teknikoa a) Deskribapen-memoria. Garapen esperimentala deskribatu behar da, hasierako faseetatik hasi eta saiakuntzetan parte hartu behar duen prototipoaren fasera iritsi arte; prototipoaren deskribapena ere bildu beharko du. Halaber, honako alderdi hauek ere deskribatuko dira: saiakuntzen helburua zein den, metodoa, behar izango diren baliabideak eta horiek lortzeko modua, mantentze-lanak saiakuntzetan, instalatzeko eta desinstalatzeko maniobrak eta abar. b) Saiakuntzen programa. Saiakuntzen programaren plangintza, saiakuntzak egiteko tokia prestatzetik hasi eta saiakuntzetan erabilitako elementuak kentzearekin bukatu, behar izanez gero. c) Guztizko aurrekontua, kontzeptuen arabera banakatuta eta urte naturalei dagozkien urteko aurrekontuak, kontzeptuen arabera banakatuta. Eskatzaileak saiakuntzaldian egin beharko dituen ordainketen plangintza. d) Erakusketa-programa hartuko duen saiakuntza-azpiegiturak sinatutako onarpen- edo babesgutuna. e) Eragin pizgarriaren justifikazioa, 651/2014 Erregelamenduaren 8. artikuluaren arabera.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/06/14 - 2018/10/31
Aurkezteko epe-muga:
programari esleitutako diru-saila edo aurrekontua amaitzen edo agortzen denean amaituko da.
Ebazteko epea:
Deialdia argitaratu zen egunetik kontatzen hasita sei (6) hilabeteko epean, gehienez ere.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.