EIMA 4

LABURPENA
Titulua:
EIMA 4
Xedea:

Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterialen sortze- eta egokitze-lanei zuzenduriko diru-laguntzak arautu, horretarako dei egin eta finkatutako baldintzak betetzen dituzten mintegiei eta lan-taldeei diruz laguntzea.

Diru kopurua:

255.000.- euro

Deialdiaren araudia:
  • 2012ko irailaren 12ko Agindua (EHAA Zk. 181/2012)

    AGINDUA, 2012ko irailaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterialak sortzeko eta egokitzeko laguntzetara dei egiten duena (EIMA 4).

  • Hutsen zuzenketa (EHAA Zk. 195/2012)

    Aginuaren hutsen zuzenketa

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Hezkuntza Sailburuordetza
Erakunde erabakigarria:
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Egitura atal ebazlea:
Hezkuntza Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (EIMA 1 Atala)
Donostia kalea, 1
01010 - VITORIA-GASTEIZ
 
Arabako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza
San Prudentzio kalea, 18
01005 - VITORIA-GASTEIZ
 
Bizkaiko Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza
Gran Via kalea, 85
48011 - BILBAO
 
Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritza
Andia kalea, 13
20004 - DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Telefono bidezko arreta:

Telf: 945-018343

E-mail: huiseus4@ej-gv.es

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

AURREZ AURREKOA

Ahal delarik Herritarrentzako zerbitzuan -Zuzenean- edo Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egoitzaren batean aurkeztuko da, nahiz tokian tokiko Ordezkaritzan, nahiz Gasteizko egoitza nagusian, bertako Euskara Zerbitzuaren EIMA 1 programan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legeak 38.4 artikuluan zehazten duen edozein bulegotan ere aurkeztu ahal izango da eskabidea.

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

ELEKTRONIKOA:

Euskadi.net atariko (https//:www.euskadi.net) Egoitza elektronikoan. Izapidetze elektronikoa honako hauek arautzen dute: 21/2012 Dekretuak, otsailaren 21ekoak, Administrazio Elektronikoari buruzkoak, eta 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenak, Informatika eta Telekomunikazio zuzendariarenak, E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa –PLATEA– onartzen duenak.

Eskabideak eta gainontzeko agiriak, bai aurrez aurreko kanaletik bai kanal elektronikotik nola izapidetu behar diren adieraziz prestatutako zehaztasunak Euskadi.net atariko (https//:www.euskadi.net) Egoitza Elektronikoan daude eskuragarri.

Eskabidea izapidetu eta agiriak emateko orduan kanal bat, aurrez aurrekoa edo elektronikoa, erabiltzeak, ez du prozedurari dagozkion hurrengo izapidetzetan aukeratutako kanala erabiltzera behartzen. Kanala edozein momentutan alda daiteke.

Eskabidea kanal elektronikotik barrena egin osteko izapidetzak (kontsultak, agiriak eman…) honako honetatik egingo dira: https://www.euskadi.net/niregestioak.

Itzuli

AURREZ AURREKOA

Ahal delarik Herritarrentzako zerbitzuan -Zuzenean- edo Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egoitzaren batean aurkeztuko da, nahiz tokian tokiko Ordezkaritzan, nahiz Gasteizko egoitza nagusian, bertako Euskara Zerbitzuaren EIMA 1 programan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legeak 38.4 artikuluan zehazten duen edozein bulegotan ere aurkeztu ahal izango da eskabidea.

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

ELEKTRONIKOA:

Euskadi.net atariko (https//:www.euskadi.net) Egoitza elektronikoan. Izapidetze elektronikoa honako hauek arautzen dute: 21/2012 Dekretuak, otsailaren 21ekoak, Administrazio Elektronikoari buruzkoak, eta 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenak, Informatika eta Telekomunikazio zuzendariarenak, E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa –PLATEA– onartzen duenak.

Eskabideak eta gainontzeko agiriak, bai aurrez aurreko kanaletik bai kanal elektronikotik nola izapidetu behar diren adieraziz prestatutako zehaztasunak Euskadi.net atariko (https//:www.euskadi.net) Egoitza Elektronikoan daude eskuragarri.

Eskabidea izapidetu eta agiriak emateko orduan kanal bat, aurrez aurrekoa edo elektronikoa, erabiltzeak, ez du prozedurari dagozkion hurrengo izapidetzetan aukeratutako kanala erabiltzera behartzen. Kanala edozein momentutan alda daiteke.

Eskabidea kanal elektronikotik barrena egin osteko izapidetzak (kontsultak, agiriak eman…) honako honetatik egingo dira: https://www.euskadi.net/niregestioak.

Irakasmailetako euskarazko ikasmaterialak sortzeko laguntzak

Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterialen sortze- eta egokitze-lanei zuzenduriko diru-laguntzak arautu, horretarako dei egin eta finkatutako baldintzak betetzen dituzten mintegiei eta lan-taldeei diruz laguntzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Laguntza-deialdi honetara euskarazko ikasmaterialen sortzaileek eta egokitzaileek aurkeztu ahal izango dira, bai pertsona fisikoz osatutako mintegi edo lan-talde gisa, edo bai mintegi edo lan-talde horren ordezko izaera duen argitaletxe, elkargo nahiz fundazio baten bitartez.

Laguntza-deialdi honen bidez sortu edo egokitu nahi diren ikasmaterialek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Diru-laguntza eskatzen duten entitateei eta pertsona fisikoei dagozkien baldintzak:

1.1. Lan-talde bakoitzak bi (2) kide izango ditu gutxienez, eta gehienez hamar (10).

1.2. Lan-taldearen osaerari dagokionez, lan-taldeko kideetako batek gutxienez klase-emankizunean ibili beharra du irakasle modura. Irakasle diren kideek ikasmaterialak sortzeko edo eta egokitzeko berariazko hizkuntza-prestakuntza jaso ahal izango dute IRALE programaren bidez.

1.3. Lan-talde bakoitza osatzen duten pertsonak zehazte aldera, zera ulertuko da lan-taldeko kidetzat: ikasmaterialaren sorkuntzan edo eta egokitzapenean zuzen-zuzenean ari den pertsona, beti ere 2. artikuluan finkatutako mugen baitan.

1.4. Lan-talde bakoitzeko kideek arduradun bat izendatuko dute, beren artetik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin izan beharreko harremanetan solaskide gisa aritzeko. Nolanahi ere, lan-talde bateko kideak argitaletxe, elkargo edo fundazio batentzat ari direnean, delako argitaletxe, elkargo edo fundazio horretako ordezkari bat izan daiteke lan-taldearen arduradun.

1.5. Lan-taldea osatzen duten pertsonetatik inork ere ez du deialdi honetara bildutako ikasmaterialaren garapenean aurre ikusitako denbora eta langintzaren ehuneko (%70) hirurogeita hamar baino gehiago bereganatzerik.

1.6. Ikasmateriala sortu edo egokitu nahi duen lan-taldeko kideek EGA agiriaren, irakasleen bigarren hizkuntza eskakizunaren (HE2) edo baliokideren baten jabe izan beharko dute, euskarazko ikasmateriala behar den garantiaz sortu edo eta egokitu ahal izateko.

Deialdi honen helburuetarako, aurreko agirien baliokidetzat hartuko da unibertsitatean eskolak euskaraz emateko Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) luzatzen duen agiria edota Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) gutxienez bost (5) urtean eskolak euskaraz ematen aritu izana.

1.7. Laguntza-deialdi honetara biltzen den enpresa, elkarte edo fundazio orok legearen argitan eratuta egon beharra dauka.

1.8. Laguntza-deialdi honetara biltzen den entitateak edo lan-taldeak behar den bezala beteko du sortu edo egokitu nahi dituen ikasmaterialetako bakoitzari dagokion eskabidea eta 15. artikuluan zehaztutako epe-barrutian entregatu, eskatutako agiriekin batera.

1.9. Diru-laguntza eskatzen duten pertsona fisikoek eta entitateek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen erregistroan alta emanda egon behar dute. Alta eman gabe egonez gero edo esandako erregistro horretan jasotako banku-datuak aldatu nahi izanez gero, diru-laguntza eskatzen duten pertsona fisikoek eta entitateek Agindu honen 20.1.1.b) eta 20.1.2.e) artikuluan zehaztutako formularioa bete beharko dute.

1.10. Diru-laguntza eskatzen duten pertsona fisikoek eta entitateek zergarekiko betebeharretan eta, dagokionean, Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egon behar dute.

1.11. Diru-laguntza eskatzen duten pertsona fisikoek eta entitateek Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2. artikuluan zehaztutako betebeharrak gordeko dituzte.

2. Euskarazko testuak sortu edo egokitzea xede duten proiektuei buruzko baldintzak:

2.1. Sortzeko edo egokitzeko asmoz deialdi honetara biltzen diren ikasmaterialek aldez aurretik finkatutako egutegia izango dute. Honako haue dagokien egutegia hain zuzen ere: lanketari, hizkuntzaren egokitasun-azterketari, argitaratzeari eta zabalkundeari dagokien dagokiena.

Egutegi honi, Agindu honen 20.2.a) artikuluan aipatzen den formulario normalizatuan beste zenbait daturekin batera jasoko dena, honako denbora-mugapenen baitan egongo da edozein kasutan ere:

a) Landu eta gero, beti ere ikasmaterialaren hizkuntza-egokitasunari dagokionean, ikasmateriala aurkezteko aurre ikusitako eguna 2013ko apirilaren 27a baino lehenago izango da.

b) Argitaratzeari eta zabalkundeari dagokienez, aurre ikusitako data, beti ere, 2013ko irailaren 15 baino lehenago izango da.

2.2. Ez dute biltzerik izango laguntza-deialdi honetara diruz lagundu nahi diren ikasmaterialak argitaratzeko eta merkaturatzeko konpromiso finkorik gabe lan-talde batek aurkezturiko eskabideak. Konpromiso hori, Agindu honen 20.2.d) artikuluan aipatzen dena, idatzita eta sinatuta egongo da. Honako honek sinatuta: landutako ikasmaterial eskuratu eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hizkuntzaren ikuspegitik onartu ostean edizioak eta komertzializazioaz arduratze aldera lan-taldeko pertsona fisikoak harremanetan jarri diren enpresaren, elkartearen edo fundazioaren legezko ordezkariak hain zuzen ere.

Eskatzailea enpresa, elkarte edo fundazioa denean, argitaratze-konpromiso hori inplizitutzat joko da.

2.3. Honako laguntza-deialdi honetara biltzen diren ikasmaterialen sorkuntza edo egokitze proiektuek indarrean dagoen curriculumera egokitu behar dute.

2.4. Honako laguntza-deialdi honen bidez sortu edo egokitu nahi diren ikasmaterialek Unibertsitate aurreko irakasmailei, bai araubide orokor irakasmailei bai araubide berezikoei, zuzendurik egongo beharko dute.

2.5. Honako laguntza-deialdi honetara biltzen diren proiektuek honako arlo hauetakoren bati lotuta beharko dute:

a) Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako prestakuntza zikloetako edota Batxilergoko jakintzagai bati (derrigorrezkoa nahiz aukerakoa)loturiko ikasmaterialaren edo jakintzagai desberdinei buruzko produktu globalizatu edo diziplinarteko baten sorkuntzari edo egokitzapenari dagokion proiektua.

b) Zehar-lerro bati buruzko ikasmaterialak sortzeko edo eta egokitzeko proiektua.

c) Ebaluaziorako, orientabiderako eta aniztasunari erantzuteko ikasmaterialak sortzeko edo eta egokitzeko proiektua. Ikasmaterialak ez ezik, ikasleen ezaugarri psikologikoen neurketa eta diagnosirako balio dezaketen bestelako materialak ere hartuko dira kontuan esparru horren barruan.

d) A ereduko ikasleentzat eta haien irakasleentzat euskara i(ra)kasteko ikasmaterialak sortzeko edo eta egokitzeko proiektua.

e) Helduen Hezkuntzan erabiltzekoak diren ikasmaterialak sortzeko edo eta egokitzeko proiektua.

f) Aukerako Hezkuntza Jarduera lantzeko ikasmaterialak sortzeko edo eta egokitzeko proiektua.

g) Musika-irakaskuntzan erabiltzeko diren ikasmaterialak sortzeko edo eta egokitzeko proiektua.

h) Hezkuntza Berezian erabiltzekoak diren ikasmaterialak sortzeko edo eta egokitzeko proiektua.

i) Curriculumaren euskal dimentsioa lantzera datozen ikasmaterialak sortzeko edo eta egokitzeko proiektuak.

j) Berariazko hezkuntza-premiak dituzten ikasleei zuzendutako ikasmaterial sortzeko edo egokitzeko proiektuak.

2.6. Ikasmaterialek 4/2005 Legeak, otsailaren 18koak, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoak, bere 30. artikuluan finkatutakoa bete beharko dute.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Honako Agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzen xedeari aurre egiteko, berrehun eta berrogeita hamabost mila (255.000) euro erabiliko da.

Diru-baliabideen %30 euskarri digitalean zabaltzekoak diren ikasmaterialetarako gordeko da; gainontzekoa, berriz, euskarri inprimatuan zabaltzekoak direnetarako. Halere, oinarri elektronikoan argitaratzekoak diren ikasmaterial-proiektuekin %30 hori osorik erabiliko ez balitz, soberakina %70eko kupora pasako litzateke.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Eskabide-orri hori Hezkuntza Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrian (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) eskura daiteke. Nahi izanez gero, Eranskinean jasotako ereduaren kopia erabil daiteke. Aurkeztu beharreko eskabideen kopurua diru-laguntza eskatzen duen entitatearen izaeraren araberako izango da: a) Diru-laguntza eskatzen duen entitatea pertsona fisikoz osatutako lan-taldea denean, gehienez hiri (3) eskabide egin ahal izango dira. b) Diru-laguntza eskatzen duen entitatea legez eratutako enpresa bat, elkarte bat edo fundazio bat denean, gehienez hamabi (12) eskabide egin ahal izango dira.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskaera (Eskaera)

Eskaera-inprimakia

 

Formularioa (Laguntza emateko dokumentua)

Formularioa

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaera

Eskaera

Formularioa

Formularioa



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Recurso Alzada
Recurso Alzada:
El recurso de alzada es un recurso de carácter administrativo a través del cual se busca que un órgano administrativo revise un acto dictado por otro órgano dependiente jerárquicamente de él, buscando que enmiende conforme a Derecho el acto del órgano inferior.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Recurso Alzada (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para la interposición de recurso de alzada
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/09/18 - 2012/10/23
Aurkezteko epe-muga:

2012/09/18tik  -  2012/10/23ra

Ebazteko epea:

Ebazpena laguntza-deialdira jo duten pertsona fisikoei eta entitate guztiei modu ofizialean jakinaraziko zaie, beranduenik, lau (4) hilabeteko epean. Epe hori 15. artikuluan eskabideen aurkezpenari buruz zehaztutako azken eguneko biharamunean hasiko da. Aurrekoari kalterik egin gabe, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratuko da herritar orok jakin dezan.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
29/11/2012
Erlazionatutako ebazpenak:
Iraunaldiaren amaierako data:
16/09/2013