SUSPERKA diru laguntzak: Gipuzkoako panorama artistiko-kulturalean egitasmo berriak abiaraziko dituzten elkarteei zuzenduak. Gipuzkoa 2018

LABURPENA
Titulua:
SUSPERKA diru laguntzak: Gipuzkoako panorama artistiko-kulturalean egitasmo berriak abiaraziko dituzten elkarteei zuzenduak. Gipuzkoa 2018
Xedea:
Oinarri hauen xedea da izaera berritzailea duten jardueretara bideratutako diru laguntzak arautzea. (Gipuzkoako kultur esparruari alderdi berritzailea ematen dioten proiektuak. Izaera berritzaile hori bai edukietan eta bai kudeaketa moduan ikus liteke: sareko lanean, bitartekaritzan, garaikidetasun artistikoan, ikerkuntzan, desberdinen artean eta publikoekin sortutako harreman berrietan eta lankidetzan. Oro har, praktika kulturaletatik abiatuta kultura eta gizarte arloko egitasmo berriak aurkezten dituztenak). Eta, baldin eta irabazi asmorik gabeko kultur entitateek –egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan dutenek– egiten badituzte eta Gipuzkoako panorama artistiko-kulturalera ekimen berriak ekartzen badituzte.
Diru kopurua:
100.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
  • Diru laguntzen oinarri arautzaileak (GAO Zk. 51/2018)
    Kultura Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen hainbat programaren kontura emateko (Tokiko, Oreka, Susperka, Olatuak, Mundura). Diru laguntzen oinarri arautzaileak.
  • 0210/44/2018 Foru Agindua, otsailaren 28koa (GAO Zk. 51/2018)
    0210/44/2018 Foru Agindua, otsailaren 28koa, izaera berritzailea duten jarduerak antolatzeagatik berriki sortutako irabazi asmorik gabeko elkarteei edo Gipuzkoako eremu artistiko-kulturalean egitasmo berriak txertatzen dituztenei zuzendutako diru-laguntzen 2018ko deialdia onartzen duena (Susperka).
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentua
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentua
Erakunde erabakigarria:
Gipuzkoako Foru Aldundia
TRAMITAZIOAK
SUSPERKA diru laguntzak: Gipuzkoako panorama artistiko-kulturalean egitasmo berriak abiaraziko dituzten elkarteei zuzenduak. Gipuzkoa 2018
Oinarri hauen xedea da izaera berritzailea duten jardueretara bideratutako diru laguntzak arautzea. (Gipuzkoako kultur esparruari alderdi berritzailea ematen dioten proiektuak. Izaera berritzaile hori bai edukietan eta bai kudeaketa moduan ikus liteke: sareko lanean, bitartekaritzan, garaikidetasun artistikoan, ikerkuntzan, desberdinen artean eta publikoekin sortutako harreman berrietan eta lankidetzan. Oro har, praktika kulturaletatik abiatuta kultura eta gizarte arloko egitasmo berriak aurkezten dituztenak). Eta, baldin eta irabazi asmorik gabeko kultur entitateek –egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan dutenek– egiten badituzte eta Gipuzkoako panorama artistiko-kulturalera ekimen berriak ekartzen badituzte.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Laguntza hauek egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan duten irabazi asmorik gabeko kultur entitateek eska ditzakete, baldin eta indarrean dagoen araudiarekin bat eratutakoak badira eta dagokien erregistroetan izen emanda badaude. Gainera, orain dela gutxi sortuak izan behar dute. Salbuespen gisa, egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoatik kanpo duten irabazi asmorik gabeko kultur entitateek ere eska ditzakete diru laguntza hauek, baldin eta horien jarduera Gipuzkoako lurraldean garatzen badute eta programa berritzaileak badituzte.
Diruz lagungarriak diren jarduerak era askotakoak izan daitezke: Ikerketa, prestakun tza, sen tsi bilizazioa, zabalkundea edo koordinazioa arlo artistiko eta kultural ezberdinetan. Jarduera horiek buru tzeko entitateak beharrezko dituen funtzionamendu gastuak ere sartu ahal izango dira. Gainera, diru laguntza jasoko duen programak edo jarduerak baldintza hauek bete beharko ditu: — Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatu beharko da. — Interes, espezializazio eta/edo originaltasun maila jakin bat izan behar du, lurraldeko kultur eskain tzari ekarpen nabarmena egiteko. — Deialdiak ezarritako urte naturalaren barruan gauzatu behar da, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean. — Ekonomikoki bideragarria izan behar du, eta hori gastuen eta diru sarreren aurrekontu orekatu baten bidez egiaztatu behar da, hau da, diru sarreren eta gastuen zenbatekoak baliokideak izango dira, eta diru sarreren atalean Kultura Zuzendaritza Nagusiak eskatutako zenbatekoa zehaztuko da.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
100.000,00 euros
Muga:
Oro har, diru laguntza ren zenbatekoa ez da izango diruz lagundutako egitasmoa garatzeko aurreikusten den gastuaren % 70 baino handiagoa. Proiektu guztiek aurkeztutako aurrekontuaren % 30 gutxienez beste finantza bide batzuekin estali beharko dute, izan publikoa nahiz pribatua. Gehienera, 12.000 euroko diru laguntzak izango dira
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • 1. Proiektuaren laburpena eta aurrekontua. (horretarako programak atxikitzen duen eredua bete) 2. Laguntza eskatu den jarduerari buruzko azalpen txostena. Kontutan izan baloratuko diren irizpideak zein diren (oinarri espezifikoen 5.artikuluan), laburtuz: proposamenaren esperimentazio eta berrikuntza maila, jardueraren interesa eta testuingurua aztertzeko zehaztasuna, Gipuzkoako kultur eskaintzari egiten dion ekarpena, jarraipena etorkizunera begira, partaidetza, aurrekontuaren egokitasuna, baliabide ekonomikoak, hizkuntzen erabilera, genero berdintasunaren ikuspegia, gazteen partehartzea... 3. Eskatzaileak bere izenean irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatuko duen aurtengo agiria, banku edo aurrezki kutxa batek emana. OHARRA: aurreko urteetan diru laguntzaren bat izan eta kontu korrontea aldatu ez baduzu ez duzu aurkeztu beharrik. 4. Zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. OHARRA: eskaera orrian guk zuzenean lortzeko baimena ematen baduzu ez duzu aurkeztu beharrik. 5. Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. OHARRA: eskaera orrian guk zuzenean lortzeko baimena ematen baduzu ez duzu aurkeztu beharrik. 6. Elkartearen Identifikazio Fiskaleko Kodea. 7. Elkartearen erregistro agiria eta estatutuak
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaera


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/03/14 - 2018/04/10
Ebazteko epea:
Berariazko ebazpena jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera. Ebazpena, atzera botatzekoa edo ematekoa izan arren, eskaera egin duten guztiei jakinaraziko zaie.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.