Enpresa Berritzaileak Sustatzeko Programa. 1. Enpresa-proiektu Berritzaileen Garapena. Bizkaia 2012

LABURPENA
Titulua:
Enpresa Berritzaileak Sustatzeko Programa. 1. Enpresa-proiektu Berritzaileen Garapena. Bizkaia 2012
Xedea:
Programa honek Bizkaian enpresa berritzaileen sorkuntza sustatu nahi du, era honetara: — Ekintzailetza eta enpresa-espiritua sustatzen eragin positiboa duten jarduerak egitea, testuinguru sozial, kultural eta ekonomikoan eta ezagutzan jardunez. — Arlo akademikoan eta teknologikoan, enpresa berriak sortzearen aldeko sentsibilizazioa egitea. — Pertsona ekintzaileei erraztea enpresa berria abiarazteko informazioa eta laguntzak; horretarako, enpresa bat abiarazteko diru-laguntzei buruzko informazioa eta behar diren laguntza eta aholkua emango zaizkie. — Berrikuntza- eta zientzia-sistemaren eragileekiko lankidetza sustatzea; izan ere, eragile dira ideia berriak eta enpresa berri bihur daitezkeen proiektuak sortzeko. Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea. Proiektu horiek dibertsifikazio-jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte Bizkaiko enpresen sarera. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute.
Diru kopurua:
867.000 €
Deialdiaren araudia:
  • Ekainaren 6ko 3035/2012 FORU AGINDUA (BAO Zk. 110/2012)
    Ekainaren 6ko 3035/2012 FORU AGINDUA, 2012. Urterako bigarren laguntza-deialdia ezartzen duena, empresa berritzailek sustatzeko programako «Enpresa-proiektu Berritzaileen Garapena» izeneko 1. arloan.
  • Uztailaren 24ko 4559/2012 FORU AGINDUA, 2012 (BAO Zk. 146/2012)
    Uztailaren 24ko 4559/2012 FORU AGINDUA, 2012. urterako hirugarren laguntza-deialdia ezartzen duena, enpresa berritzailek sustatzeko programako «Enpresa-proiektu Berritzaileen Garapena» izeneko 1. arloan.
Araudia:
  • 52/2012 FORU DEKRETUA, martxoaren 20koa (BAO Zk. 59/2012)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 52/2012 FORU DEKRETUA, martxoaren 20koa. Honen bidez, Enpresa Berritzaileak Sustatzeko Programaren oinarri arautzaileak eta deialdia onartzen dira.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Itzuli Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Enpresa Berritzaileak Sustatzeko Programa. 1. Enpresa-proiektu Berritzaileen Garapena. Bizkaia 2012
Programa honek Bizkaian enpresa berritzaileen sorkuntza sustatu nahi du, era honetara: — Ekintzailetza eta enpresa-espiritua sustatzen eragin positiboa duten jarduerak egitea, testuinguru sozial, kultural eta ekonomikoan eta ezagutzan jardunez. — Arlo akademikoan eta teknologikoan, enpresa berriak sortzearen aldeko sentsibilizazioa egitea. — Pertsona ekintzaileei erraztea enpresa berria abiarazteko informazioa eta laguntzak; horretarako, enpresa bat abiarazteko diru-laguntzei buruzko informazioa eta behar diren laguntza eta aholkua emango zaizkie. — Berrikuntza- eta zientzia-sistemaren eragileekiko lankidetza sustatzea; izan ere, eragile dira ideia berriak eta enpresa berri bihur daitezkeen proiektuak sortzeko. Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea. Proiektu horiek dibertsifikazio-jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte Bizkaiko enpresen sarera. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
a) Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren persona fisikoak. b) Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren enpresak. c) EJZn alta emandako dataren arabera 2011eko urtarrilaren 1a aurretik jardunean hasi ez diren enpresa berritzaile berriak. Enpresa horiek merkataritzako sozietate moduan edo kooperatiba moduan eratuak izan behar dira. d) Enpresa berritzaile berriak sustatzen dituzten honako erakunde hauek: zentro teknologikoak, unibertsitateak, lanbide-heziketarako zentroak eta irabazteko asmorik gabeko bestelako erakundeak, batez ere I+G jarduerak garatzen dituztenak.
a) Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea edo sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea lurralde horretan izatea. b) Zerga betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzearen ondoriozkoak eguneratuta edukitzea. c) Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana. Hiru baldintza horiek automatikoki bete behar dira, eta kasuan kasuko inguruabarrak gertatzen diren bitartean iraungo dute, 5/2005 Foru Arauko 12. artikuluan ezarritakoaren arabera. d) Diru-laguntzei buruzko Foru Arauko 12. artikuluak ezarritako ezein egoeratan sartuta ez egotea. Baldintza hau Ekonomia Sustatzeko Sailaren Erakundeen eta Pertsonen Erregistroko eskabidean aipaturiko aitorpenaren bitartez egiaztatuko da.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
867.000 €
Muga:
Dekretu honetako 2. artikuluko 1.3 paragrafoaren arabera lehentasunezkotzat jotzen diren 80 puntutik gora lortzen dituzten proiektuetarako: diru-laguntzaren %80; gehieneko muga: 60.000 euro enpresa-plan bakoitzeko
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • 1. Honako agiri hauek aurkeztu behar dira eskabidearekin batera: a) Enpresa-proiektuaren memoria. b) Hartzekodunaren fitxa, Bizkaiko Foru Aldundian banku-helbideratzeari buruzko datuak ez badaude edo dauden datuak aldatu nahi badira. Enpresa-proiektuaren memoria eta hartzekodunaren fitxa Ekonomia Sustatzeko Sailaren web orrialdean dauden ereduen arabera aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena Enpresa Sustapena: Enpresako proiektu berritzaileen garapena). c) Sustatzaileen lanbide-historia eta/edo enpresaren ibilbidea, hala badagokio. d) Fakturak eta/edo, hala behar denean, proformako fakturak, eskabidean zehaztutako proiektua garatzeko beharrezkoak diren gastuen aurrekontuaren arabera. e) Pertsona fisikoak direnean: eskatzailearen errolda-ziurtagiria. f) 2. artikuluko 1.1. paragrafoko b) eta c) idatz-zatietan zehaztutako enpresak direnean: Sozietatea eratzeko eskritura, behar dan bezala erregistratua, halakorik egin bada, kapitala zabaltzeko eskrituren kopia. 2. Proiektua egiten ari den bitartean eta amaitzen denean aurkeztu beharreko dokumentazioa: a) Jardueren memoria, egindako ekintzak eta lortutako emaitzak adieraziz. b) Diruz lagundu diren gastuen zerrenda. c) Diru-laguntza jaso dezaketen gastuen fakturak; faktura horiek legezko baldintzak bete behar dituzte. d) Lagundutako edozein jarduera egiteko kontratuak —kontratu horiek behar bezala formalizatuta egon behar dira—, hala dagokionean. e) Azterlanak edo txostenak, halakorik egin badira.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/09/03 - 2012/10/10
Ebazteko epea:
Eskabideak ebazteko, gehienez ere sei (6) hilabeteko epea egongo da, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik aurrera.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.