Langabetuek eta bazterketako arriskuan daudenek enpresak sortzea ta autoenplegua sustatzea. Enplegua sortzeko diru-laguntzen neurri berezia. Bizkaia 2011

LABURPENA
Titulua:
Langabetuek eta bazterketako arriskuan daudenek enpresak sortzea ta autoenplegua sustatzea. Enplegua sortzeko diru-laguntzen neurri berezia. Bizkaia 2011
Xedea:
Langabetuek edo esklusioko arriskuan dauden pertsonek enpresa txikiak eta autoenpleguko proiektuak sortu eta abiaraz ditzatela laguntzea
Diru kopurua:
Hainbat urtetarako gastua: 5.079.010 euro
Deialdiaren araudia:
  • 172/2011 FORU DEKRETUA, azaroaren 15ekoa (BAO Zk. 229/2011)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 172/2011 FORU DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, 70/2011 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru Dekretu honen bidez, langabezian eta bazterkeriaarriskuan dauden pertsonen autoenplegua eta pertsona horiek enpresak sortzea sustatzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri dira.
  • 4660/2011 Foru Agindua 2011ko ekainaren 20koa (BAO Zk. 148/2011)
    Ekonomi Sustapen Sailaren 4660/2011 FORU AGINDUA, 2011ko ekainaren 20koa. Honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 29ko 70/2011 Foru Dekretuaren II. tituluan jasotako diru-laguntzen deialdia arautzen da. Foru dekretu horren bidez, langabezian eta bazterkeriaarriskuan dauden pertsonen autoenplegua eta enpresen sorrera sustatzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri dira.
Araudia:
  • 70/2011 Foru Dekretua 2011ko martxoaren 29koa (BOB Zk. 63/2011)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 70/2011 FORU DEKRETUA, 2011ko martxoaren 29koa. Horren bidez, langabezian eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonen autoenplegua eta pertsona horiek enpresak sortzea sustatzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dira.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Itzuli Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Langabetuek eta bazterketako arriskuan daudenek enpresak sortzea ta autoenplegua sustatzea. Enplegua sortzeko diru-laguntzen neurri berezia. Bizkaia 2011
Langabetuek edo esklusioko arriskuan dauden pertsonek enpresa txikiak eta autoenpleguko proiektuak sortu eta abiaraz ditzatela laguntzea
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Atal honetan ezarritako onurak jaso ahal izango dituzte nortasun juridikoa duten Bizkaiko Lurralde Historikoko enpresek -banakako enpresaburuak eta profesionalak barne- eta ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek.
• Dekretu honen I. ataleko ekintzen, hau da, 3. artikuluko ekintzen, ondoriozko erakundeak izatea. • Sozietatearen egoitza eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Era berean, lantokia ere lurralde horretan eduki behar dute. • Zerga-betebeharrak edo indarreko xedapenek ezarritako Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunera arte ordainduta izatea. Onuradunak izateko, erakundeak ez dira egon behar Diru-laguntzei buruzko Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako debeku-egoeretako batean.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
Hainbat urtetarako gastua: 5.079.010 euro
Muga:
Erakunde bakoitzak 25.000 euro jaso ditzake, gehienez. Lanaldi osoko lanpostu berri bakoitzeko 4.000 euroko dirulaguntza emango da.Kontratatutako pertsona emakumea bada, edo dekretu honetako 8. artikuluan zehaztutako gizarteko bazterkeriaegoeran dagoen pertsona bada, kopuru hori 5.000 eurokoa izango da. Lanaldi partzialeko lanpostua bada, honela kalkulatuko da dirulaguntzaren zenbatekoa: ohiko lanaldiarekiko duen portzentajeari 4.000 euro edo 5.000 euro aplikatuta, kasuan kasuaren arabera
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide Izapidea
Eskabide Izapidea:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • — Kontratatzen den pertsonak ohiko egoitza Bizkaian duela egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria, baldin eta pertsona hori Bizkaian jaioa ez bada. — Kontratatzen den pertsonaren Nortasun Agiri Nazionalaren kopia bat. — Enplegu-bulegoan jakinarazi eta/edo erregistratutako lankontratuaren kopia. — Kontratatzen den pertsonaren Gizarte Segurantzako altaadierazpenaren kopia — Kontratua egin zen hileko nominaren kopia
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/08/05 - 2011/10/31
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.