Artisautza-sektorearen sustapena. 2. Tokiko erakundeek eta artisautza-elkarteek bultzaturiko jarduerak. Bizkaia 2012

LABURPENA
Titulua:
Artisautza-sektorearen sustapena. 2. Tokiko erakundeek eta artisautza-elkarteek bultzaturiko jarduerak. Bizkaia 2012
Xedea:
Arlo honen bitartez, sektorearen kokapena eta lehiakortasuna hobetzeko jardueren alde egiten da, bai eta Bizkaiko artisautza-produkzioaren balioa gehitzearen alde ere.
Diru kopurua:
326.366,42 €
Araudia:
  • 53/2012 FORU DEKRETUA, martxoaren 20koa (BAO Zk. 62/2012)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 53/2012 FORU DEKRETUA, martxoaren 20koa, Artisautza Sustatzeko Programaren oinarri arautzaileak eta haren lehenengo deialdia onartzen dituena.
  • 13/2013 FORU DEKRETUA, 2013ko otsailaren 5ekoa (BAO Zk. 34/2013)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 13/2013 FORU DEKRETUA, 2013ko otsailaren 5ekoa. Foru dekretu honen bidez, Artisautza Sustatzeko Programaren oinarri arautzaileak eta haren lehenengo deialdia onartzen dituen martxoaren 20ko 53/2012 Foru Dekretua aldatzen da.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Ekonomi Sustapen Saila Orueta Apezpikua kalea, 6., 48009 Bilbo
Telefono bidezko arreta:
Tfno: 944068000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Ekonomi Sustapen Saila Orueta Apezpikua kalea, 6., 48009 Bilbo
Itzuli Ekonomi Sustapen Saila Orueta Apezpikua kalea, 6., 48009 Bilbo
Artisautza-sektorearen sustapena. 2. Tokiko erakundeek eta artisautza-elkarteek bultzaturiko jarduerak. Bizkaia 2012
Arlo honen bitartez, sektorearen kokapena eta lehiakortasuna hobetzeko jardueren alde egiten da, bai eta Bizkaiko artisautza-produkzioaren balioa gehitzearen alde ere.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Bizkaiko Lurralde Historikoko toki erakundeei eta artisautza-elkarteak.
a) Sozietate-egoitza eta zerga-egoitza Bizkaian izatea. b) Sexu bereizkeria dela eta inoiz zehapenik jaso gabe egotea. c) Ez dagoela Diru-laguntzei buruzko Foru Arauaren 12. Artikuluan azaltzen diren inguruabarretako batean ere. d) Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan, baita diru-laguntzak itzultzeagatiko betebeharretan ere, ordainketak egunean edukitzea. Baldintza hauek hala eskabidea aurkezten den unean nola ebazpena ebazpenaren eta ordainketaren unean egiaztatu behar dira. 2. Erakundeen elkarteak: Diru-laguntzei buruzko foru arauaren 10.3 artikuluan xedatutakoaren araberako lankidetzako jarduerak egiten dituzten elkarteek ere jaso ditzakete 2. arloko diru-laguntzak. Gainera, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: a) Laguntzaren ondorioetarako mintzakide bakarra izango den erakunde bat liderra izatea. b) Erakunde liderra bera bakarrik 2. arlo honen onuradun izan litekeen erakundea izan behar da, artikulu honetako 1. Zenbakian ezarritakoaren arabera. c) Erakunde liderra proiektuaren jardueren portzentajerik handiena egiten duen eta gasturik handiena daukan erakundea izan behar da elkartearen barruan. d) Proiektuaren jardueren eta egindako gastuaren %70a, gutxienez, beraiek bakarrik 2. arloko onuradun izan litezkeen erakundeek egin behar dute, artikulu honetako 1. zenbakian ezarritakoaren arabera. e) Elkarteko erakunde guztiek artikulu honetako 1. Zenbakian ezarritako b), c) eta d) betekizunak bete beharko dituzte.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
326.366,42 €
Muga:
Erakunde onuradun bakoitzeko 75.000 euro emango dira deialdi bakoitzean.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • 1. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak: — Eskabidea, Dekretu honen 23. artikuluan ezarritakoaren arabera. — Proposatutako jarduerari buruzko memoria, web orrian eta Ekonomia Sustatzeko Saileko bulegoetan dauden modeloen arabera, erakundearen legezko ordezkariak, ahal nahikoa daukanak, behar bezala beteta eta sinatuta. — Azokei dagokienez, Bizkaiko Erregistro enpresetatik azokari buruzko informazioa eman zaienen zerrenda eta informazioa eman izanaren jaso-agiria, eta onartutako eta baztertutako eskatzaileen zerrenda, horretarako arrazoiak ondo adierazita. (Eskabideak aurkezteko epea amaitzeko datan prest ez badago, eduki bezain laster bidali beharko da). — Hartzekodunaren fitxa, behar bezala beteta, baldin eta bankuko helbideratzea aldatu nahi bada, Bizkaiko Foru Aldundiak duen informazioa aldatuz. — (Egokia bada) proiektua elkartean garatzen duten erakundeen arteko lankidetza hitzarmena, ardura eta jarduera banaketa eta aurreikusitako gastuen eta sarreren banaketa ezarriz. Arestiko baldintzaren bat betetzen ez duten hitzarmenek ez dute lankidetza egiaztatuko. Elkartea osatzen duten erakundeek dokumentazioa aurkeztu beharko dute, dekretu honetako 12. artikuluko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko. Halaber, elkartea osatzen duten erakundeetako ordezkarien ahalak eta NANak aurkeztuko dituzte, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiari baimena eman ere erakundeari dagozkion egiaztagiriak lortzeko. Eskaera modu telematikoan aurkeztu bada, elkarteko enpresa nagusia dokumentazio hori aurkeztetik salbuetsita egongo da. — Ingurumeneko ziurtagiria (hala badagokio). — Beste ziurtagiri batzuk (hala badagokio). 2. Espedientea itxi ahal izateko, 2013ko otsailaren 28a baino lehen aurkeztu beharreko dokumentazioa: — Justifikazio-memoria; ereduak webgunean eta Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulegoetan eskura daitezke. Memoria behar bezala bete behar da eta eskaera egin duen erakundean nahikoa ahalmen duen pertsonak sinatu behar du. — Egindako gastuen fakturak. — Fakturen ordainketen frogagiriak — Gizarte Segurantzaren TC 1 eta 2 agiriak, T10 zerga agiria (horren ezean, kontratuaren eta nominen fotokopia) eta enpresaren ordezkari legalak sinatutako ziurtagiria; bertan, proiektuari dagozkion pertsonal-gastu zuzenak zehaztuko dira, lanordu kopurua eta orduko kostua ere zehaztuz. — Hala denean, hauen fotokopia: ikastaroaren egitaraua, dokumentazioa, onartutako eta baztertutako eskatzaileen zerrenda —arrazoiak emanda—, eta jarduketaren azalpen-memoria. — Hala denean, onartutako eta baztertutako enpresa eskatzaileen zerrenda —horretarako arrazoiak emanda—, azokan parte hartzen duten enpresen erregistroko ziurtagiria, sustatze-materiala, azokaren azalpen-memoria (jardueren deskripzioa, egindako tailerrak, sustapenerako ekitaldiak, argazkiak, programa…). — Hala denean, jardueraren memoria, sortutako materiala eta zabaldu eta sustatzeari dagokion jarduera-plana. — Hala denean, egindako azterlanak eta jardueraren txostena. — Diru-laguntza emateko ebazpenean beren-beregi aurkezteko eskatu dena.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/04/01 - 2012/06/15
Ebazteko epea:
Foru dekretu honen itzalpean aurkezten diren eskabideak ebazteko gehieneko epealdia 6 hilabetekoa izango da deialdian aurkeztutako espediente guztiak ebaluatzeko behar diren agiri guztiak biltzen direnetik.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.