Innobideak-kudeabide programa. Bizkaia 2018

LABURPENA
Titulua:
Innobideak-kudeabide programa. Bizkaia 2018
Xedea:
Foru dekretu honetan araututako diru-laguntzen helburua da Kudeaketa Aurreratuko Ereduarekin bat egiten duten kudeaketa hobetzeko proiektuak laguntzea, Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
Diru kopurua:
937.200,00 euros
Deialdiaren araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Itzuli Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Innobideak-kudeabide programa. Bizkaia 2018
Foru dekretu honetan araututako diru-laguntzen helburua da Kudeaketa Aurreratuko Ereduarekin bat egiten duten kudeaketa hobetzeko proiektuak laguntzea, Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Enpresa hauek jaso ahal izango dituzte dekretu honetan araututako diru-laguntzak: Kudeaketa Aurreratuko Hasierako Kontrasteari buruz Euskalitek egindako txosten bat duten Bizkaiko enpresak, kudeaketa aurreratuaren arloko ekintza planen bat, finkatze-proiektua barne, aurkezten badute, kontrastean hobetzeko identifikatutako arloak kontuan hartuta.
a) Nortasun juridiko propioa izatea. b) Jarduera hauek egitea: erauzketako, eraldaketako eta ekoizpeneko industria-jarduerak; ekoizpen-prozesuari lotutako zerbitzu teknikoak, eta informazioaren gizartearen eta komunikazioen arloko jarduerak. Baldintza hori egiaztatzeko, enpresaren jarduera nagusiari EJZn (ekonomia-jardueren gaineko zerga) alta ematerakoan eman zitzaion epigrafeari begiratuko zaio. Onar daitezkeen epigrafeen zerrenda Kudeabide programaren web orrian dago: http://www.kudeabide.com/doc/IAEs_SUBVENCIONES_INNOBIDEAK_ KUDEABIDE.pdf c) Sozietatearen helbidea eta zerga-helbidea Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. d) Gutxienez ekoizpen zentro bat edo balio erantsi handiko zentro bat Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. e) 5 eta 49 pertsona arteko plantilla edukitzea, biak barne, lanaldi osoaren urteko baliokideetan. Plantillakotzat joko dira enpresaren jarduerari atxikita dauden baina euren izaeragatik Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta emanda egon ezin diren langile autonomoak. f) Zerga betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzearen ondoriozkoak eguneratuta edukitzea. g) Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera. h) Diru-laguntzei buruzko Foru Arauaren 12. artikuluak ezarritako ezein egoeratan sartuta ez egotea. Baldintza hori eskabidean aipaturiko aitorpenaren bitartez egiaztatuko da.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
937.200,00 euros
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Eskabidea, Dekretu honetan ezarritakoaren arabera. Kudeaketa Aurreratuko Kontrasteari buruzko Txostena, Euskalitek egina.  Enpresak egindako ekintza plana, web orrian eskura daitekeen ereduaren arabera. Plan horretan, Kudeaketa Aurreratuko Kontrasteari buruzko Txostenaren ondorioen ildotik, kudeaketa aurreratuan hobera egiteko aurrez ikusita dituen ekintzak deskribatu behar ditu, orokorrean.  Finkatze-proiektuaren (2B) memoria tekniko-ekonomikoa, web orrian eskura daitekeen ereduaren arabera. Inprimakia behar bezala bete behar da, eta proiektua garatzen duten erakundeetako bakoitzean ordezkaritza-ahalorde nahikoa duten pertsonek sinatu behar dute.  4. artikuluan definitutako proposamenetako edozein gauzatzeko, enpresak eta 5. artikuluan ezarritako pertsonek edo erakundeek sinatutako kontratuen kopia. Dokumentu horretan laguntza-eskaeraren xede den lanaren eduki guztiak agertu behar dira.  Hartzekodunaren fitxa, behar bezala beteta, baldin eta Bizkaiko Foru Aldundiak duen enpresaren banku-helbideraketa aldatu nahi bada.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaera


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/04/09 - 2018/09/28
Ebazteko epea:
Foru Dekretu honen itzalpean aurkezten diren eskabideak ebazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da eskaerak behar bezala eta beharreko agiriak aurkezten diren datatik, Foru Dekretu honek arautzen duen bezala.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.