Dirulaguntzok bereziki dira langabezian eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonen artean autoenplegua eta enpresak sortzea sustatzeko. II. Titulua: enpresa sortzeagatiko laguntzak. Bizkaia. 2012

LABURPENA
Titulua:
Dirulaguntzok bereziki dira langabezian eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonen artean autoenplegua eta enpresak sortzea sustatzeko. II. Titulua: enpresa sortzeagatiko laguntzak. Bizkaia. 2012
Xedea:
Titulu honetan biltzen diren neurriak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, eta enpresa sortzeagatik emango dira, enpresaren era juridikoa edozein dela, baina, horretarako, titulu honetan ezartzen diren baldintzak bete behar dira Diru-laguntza jaso dezakeen ekintza enpresa sortzea da, enpresaren era juridikoa edozein dela, baina, horretarako, foru agindu honetan ezartzen diren baldintzak bete behar dira.
Diru kopurua:
906.000 €
Deialdiaren araudia:
  • 3689/2012 FORU AGINDUA, uztailaren 9koa. (BAO Zk. 134/2012)
    Ekonomia Sustatzeko Sailaren 3689/2012 FORU AGINDUA, uztailaren 9koa. Honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 24ko 89/2012 Foru Dekretuaren II. Tituluan jasotako diru-laguntzen, enpresa sortzeagatiko laguntzen,deialdia arautzen da.
Araudia:
  • 89/2012 FORU DEKRETUA, 2012ko apirilaren 24koa (BAO Zk. 81/2012)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 89/2012 FORU DEKRETUA, 2012ko apirilaren 24koa, zeinaren bidez diru-laguntza batzuetarako oinarri arautzaileak onartzen baitira; dirulaguntzok bereziki dira langabezian eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonen artean autoenplegua eta enpresak sortzea sustatzeko.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Itzuli Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Dirulaguntzok bereziki dira langabezian eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonen artean autoenplegua eta enpresak sortzea sustatzeko. II. Titulua: enpresa sortzeagatiko laguntzak. Bizkaia. 2012
Titulu honetan biltzen diren neurriak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, eta enpresa sortzeagatik emango dira, enpresaren era juridikoa edozein dela, baina, horretarako, titulu honetan ezartzen diren baldintzak bete behar dira Diru-laguntza jaso dezakeen ekintza enpresa sortzea da, enpresaren era juridikoa edozein dela, baina, horretarako, foru agindu honetan ezartzen diren baldintzak bete behar dira.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Honako hauek eskuratu ahalko dituzte Foru Agindu honetan ezarritako onurak: Bizkaiko Lurralde Historikoko enpresek (zeinahi dela ere haien izaera juridikoa, eta banakako enpresaburuak barne), profesionalek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek.
Horretarako, baldintza batzuk bete behar dituzte: — Sozietatearen egoitza eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Eta, era berean, lantokia ere lurralde horretan izatea. — Jarduera ekonomikoetan alta ematea, 2012ko urtarrilaren 1etik urriaren 31a arteko epean, egun biak barne. — Norbanako enpresaburuen eta profesionalen kasuan, bizilekua Bizkaian izan behar dute eta langile autonomoen araubide berezian edo haren pareko mutualitateren batean alta eman behar dute 2012ko urtarrilaren 1etik urriaren 31a arteko epean, egun biak barne. Ondasun-erkidego edo sozietate zibil bateko bazkideen kasuan, edo enpresa baten kasuan, baldintza hori bete behar du edo erkideetako batek edo bazkide-langileetako batek, kasu bakoitzean dagokionak. — Egunean izatea zerga-betebeharrak edo indarreko xedapenek ezarritako Gizarte Segurantzarekikoak. — Ez egotea Diru-laguntzei buruzko 5/2005 Foru Arauko 12. artikuluko debekuetan aipatzen diren egoeretarikoren batean.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
906.000 €
Muga:
Diru-laguntza 3.000 euro izango da erakunde onuradun bakoitzeko.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • 1. Foru agindu honetako laguntzei heldu nahi dietenek aurretik izena eman beharko dute Ekonomia Sustatzeko Sailaren Erakundeen Erregistroan —martxoaren 29ko 1/2006 Foru Dekretuaren bidez eta Ekonomia Sustatzeko Sailaren erakundeen erregistroa ezarri eta arautzeari buruzko Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 29ko 61/2010 Foru Dekretuaren bidez (ondoren maiatzaren 3ko 85/2011 Foru Dekretuaren bidez aldatua) dago arautua erregistro hori— eta hartan zehaztutako dokumentazio orokorra aurkeztu beharko dute. Izen-ematea bulego birtualaren bidez egin beharko da, dirulaguntzarako eskabidea bulego birtualean bertan bete aurretik. Erregistro horren barruko datuetan edo eskabidean egiaztatutakoetan aldaketaren bat eginez gero, Ekonomia Sustatzeko Sailari jakinarazi behar zaio. 2. Erakundeak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu eskabidearekin batera: a) Nortasun juridikoko enpresak, ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak badira, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: — Sozietate edo erakundearen hartzekodun-fitxa: fitxan adierazitako kontu-zenbakiak bat etorri behar du eskabidean adierazitakoarekin. — Sozietatearen eraketa-eskritura, eta ondasun-erkidegoei eta sozietate zibilei dagokienez, erakundearen eraketa-agiria. — Langile autonomoen araubide berezian edo, hala badagokio, gizarte-aurreikuspeneko mutualitate baliokide batean alta emanda egotearen aitorpena, gutxienez ere komunero edo bazkide- langileetako batena. — Komunero edo bazkide-langileetako bat gutxienez Bizkaiko Lurralde Historikoan bizi dela egiaztatzeko erroldatze-ziurtagiria. b) Enpresaburu, enpresaburu indibidual edo profesionalak badira, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: — Enpresaburu, enpresaburu indibidual eta profesionalaren hartzekodun-fitxa: fitxan adierazitako kontu-zenbakiak bat etorri behar du eskabidean adierazitakoarekin
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/07/13 - 2012/10/31
Ebazteko epea:
Eskabideari erregistroan sarrera-data ezarri eta ondorengo sei hilabeteko epearen barruan eman beharko da hari buruzko ebazpena.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.