Praktikaldiko kontratazioaren bidez enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak. Bizkaia 2012

LABURPENA
Titulua:
Praktikaldiko kontratazioaren bidez enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak. Bizkaia 2012
Xedea:
Praktikaldiko kontratuen bidez enplegagarritasuna sustatzea.
Diru kopurua:
135.222 €
Deialdiaren araudia:
  • 124/2012 FORU DEKRETUA, abuztuaren 21ekoa (BAO Zk. 176/2012)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 124/2012 FORU DEKRETUA, abuztuaren 21ekoa, zeinaren bidez 62/2010 foru dekretua aldatzen baita. 2010eko apirilaren 27ko 62/2010 foru dekretuaren bitartez, oinarriak eta deialdia ezarri ziren, praktikaldiko kontratazioaren bidez enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak emateko.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 161/2012 FORU DEKRETUA, azaroaren 27koa, 88/2012 Foru Dekretua (BAO Zk. 235/2012)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 161/2012 FORU DEKRETUA, azaroaren 27koa, 88/2012 Foru Dekretua aldatzen duena. foru dekretu horren bidez, praktikaldiko kontratazioaren bidez enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak eta deialdia onartzen dira.
Araudia:
  • 88/2012 FORU DEKRETUA, 2012ko apirilaren 24koa (BAO Zk. 81/2012)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 88/2012 FORU DEKRETUA, 2012ko apirilaren 24koa, praktikaldiko kontratazioaren bidez enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak eta deialdia ezartzen dituena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Itzuli Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Praktikaldiko kontratazioaren bidez enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak. Bizkaia 2012
Praktikaldiko kontratuen bidez enplegagarritasuna sustatzea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Honako hauek izan ahalko dute diru-laguntzen onuradun: Bizkaiko enpresak (haien forma juridikoa gorabehera), enpresari individual eta profesionalak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, bai eta Bizkaiko Lurralde Historikoko elkarte, fundazio eta irabazteko asmorik gabeko beste erakunde batzuek ere.
Erakunde onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: Egoitza eta zerga egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. Lantokia ere lurralde horretan eduki behar dute. 250 langile baino gutxiago edukitzea. Aurreko betekizun horiek betetzen ez dituzten enpresek ezin dute %25 baino gehiagoko partaidetza izan erakunde onuradunean, zuzenean edo zeharka. Enpresari indibidualen edo profesionalen kasuan, ohiko egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan dutela egiaztatzea. Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Onuradunak izateko, erakundeek ezin dute egon Diru-laguntzei buruzko Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako inongo debekuren mendean. Ezin dira erakunde onuradun izan: administrazioaren edozein esparrutan (tokiko administrazioan, foralean, autonomia erkidegokoan edo zentralean) administrazioari lotuta dauden edo haren mendekoak diren erakunde autonomoak, sozietate publikoak eta irabaziasmorik gabeko elkarte edo erakundeak, ez eta lanbide heziketako zentro publikoak eta pribatuak eta aldi baterako laneko enpresak
PRESTAZIOA
Dotazioa:
135.222 €
Muga:
Ekimen honen barruan, erakunde onuradun bakoitzari ezingo zaizkio eman 90.000 euro baino gehiago diruz lagundu dakizkiokeen jarduera guztietarako, eta erakunde batek ezingo du 10 kontratazio baino gehiago egin. Urtebeteko kontratuen kasuan, 7.000 euro emango dira, gehienez, kontratu bakoitzeko; sei hilabetekoetan, berriz, 3.000 euro, gehienez, kontratu bakoitzeko. Sei hilabeteko kontratuen kasuan, kontratu baterako diru-laguntzak ezingo du inoiz izan 1.500 euro baino gutxiago; hamabi hilabeteko kontratuetan, berriz, 2.000 euro izango da minimoa.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • — Hartzekodun-fitxa: Fitxan adierazitako kontu-zenbakiak eskabide-orrian jarritako bera izan behar du. Hartzekodunfitxaren atal guztiek egon behar dute beteta, eta kasuan kasuko sinadura eta zigilu guztiak eduki behar ditu. — Enpresaburu indibidualen edo profesionalen kasuan, ohiko egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan dutela egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria. — Kontratatzen den pertsonaren Nortasun-agiri Nazionalaren kopia bat. — Kontratatzen den pertsonak ohiko egoitza Bizkaian duela egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria, NAN agiria egiaztatu ondoren Bizkaian bizi ez bada. — Enplegu-bulegoan jakinarazi eta/edo erregistratutako lankontratuaren kopia, bai eta luzapenarena ere, 6 hilabetez luzatzen diren kontratuen kasuan. — Kontratatzen den pertsonaren Gizarte Segurantzako altaadierazpenari buruzko ebazpenaren kopia. — Kontratua egin zen hileko nominaren kopia. — Kontratatutako pertsona Ekonomia Sustatzeko Sailaren lanpoltsan inskribatuta badago, Lanbidek emandako »inskripzioaldiei eta lan egoerari buruzko txostena».
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/09/01 - 2013/01/31
Aurkezteko epe-muga:
Bigarren deialdia, berriz, 2012ko irailaren 1etik 2013ko urtarrilaren 31ra bitartean egingo da, eta 2012ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra arte (biak barne) egiten diren 6 edo 12 hilabeteko kontratuentzat izango da.
Ebazteko epea:
Eskabideak banan-banan ebatziko dira, Ekonomi Sustapeneko foru diputatuaren esanbidezko ebazpenen bidez. Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta sei hilabeteko epearen barruan eman beharko da ebazpena.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.