Dirulaguntzok bereziki dira langabezian eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonen artean autoenplegua eta enpresak sortzea sustatzeko. Bizkaia 2012

LABURPENA
Titulua:
Dirulaguntzok bereziki dira langabezian eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonen artean autoenplegua eta enpresak sortzea sustatzeko. Bizkaia 2012
Xedea:
Dekretu honetan jasotako laguntzen xedea da langabezian dauden edo gizarte-bazterkeriako arrisku-egoeran dauden pertsona sustatzaileek sustatutako enpresa-proiektuak sortzeko eta abian jartzeko laguntza ematea, honako hauen bidez: — Negozio-plana egiteko aholkularitza. — Aipatutako aholkularitzaren bidez sortutako enpresa txikiak merkaturatzeko fasean laguntza ematea, baldin eta honako betekizun hauek betetzen badituzte: sozietatearen egoitza eta zerga-egoitza Bizkaian izatea eta, gehienez, 10 langileko plantilla izatea.
Diru kopurua:
370.000 €
Deialdiaren araudia:
  • 2204/2012 FORU AGINDUA, 2012ko apirilaren 25ekoa (BAO Zk. 82/2012)
    Ekonomia Sustatzeko Sailaren 2204/2012 FORU AGINDUA, 2012ko apirilaren 25ekoa. Honen bidez, apirilaren 24ko 89/2012 Foru Dekretuaren I. tituluaren 1. atalean (empresa proiektuak sortzeko eta abian jartzeko aholkularitzaren arloko jarduerak) jasotzen diren laguntzen deialdia arautzen da. 2012ko apirilaren 24ko 89/2012 Foru Dekretuaren bidez, diru-laguntzok bereziki langabezian eta bazterkeria- arriskuan dauden pertsonen autoenplegua eta pertsona horiek enpresak sortzea sustatzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dira.
Araudia:
  • 89/2012 FORU DEKRETUA, 2012ko apirilaren 24koa (BAO Zk. 81/2012)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 89/2012 FORU DEKRETUA, 2012ko apirilaren 24koa, zeinaren bidez diru-laguntza batzuetarako oinarri arautzaileak onartzen baitira; dirulaguntzok bereziki dira langabezian eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonen artean autoenplegua eta enpresak sortzea sustatzeko.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Itzuli Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Dirulaguntzok bereziki dira langabezian eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonen artean autoenplegua eta enpresak sortzea sustatzeko. Bizkaia 2012
Dekretu honetan jasotako laguntzen xedea da langabezian dauden edo gizarte-bazterkeriako arrisku-egoeran dauden pertsona sustatzaileek sustatutako enpresa-proiektuak sortzeko eta abian jartzeko laguntza ematea, honako hauen bidez: — Negozio-plana egiteko aholkularitza. — Aipatutako aholkularitzaren bidez sortutako enpresa txikiak merkaturatzeko fasean laguntza ematea, baldin eta honako betekizun hauek betetzen badituzte: sozietatearen egoitza eta zerga-egoitza Bizkaian izatea eta, gehienez, 10 langileko plantilla izatea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
• Bizkaiko Lurralde Historikoko udal izaerako enplegu eta tokiko garapenerako zentroak, edo erakunde autonomiadunak, enpresa publikoak edo haien mendeko edo haiekin lotutako bestelako erakundeak. • Sozietatearen eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan duten irabazteko asmorik gabeko fundazioak, elkarteak eta bestelako erakundeak. Lantokia ere lurralde horretan eduki behar dute.
Erakunde onuradunek gutxienez ere hiru urteko esperientzia egiaztatu behar dute enpresa-kudeaketako aholkularitzaren arloan. Horretarako, erakundeek euren esperientziaren memoria aurkeztu behar dute; bertan, egin dituzten jardueren berri eman behar dute.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
370.000 €
Muga:
Erakunde eskatzaile bakoitzeko eta diru-laguntza jaso dezaketen aurkeztutako ekintzen multzo bakoitzeko, gehieneko dirulaguntza 100.000 euro izango da.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • 1. Laguntza hauek eskuratu nahi dituztenek Ekonomia Sustatzeko Sailaren Erakundeen Erregistroan inskribatu beharko dira aurretik. Erregistro hori apirilaren 1eko 61/2010 Foru Dekretuaren bidez arautu da. Horrez gainera, bertan zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte Izen-emate hori bulego birtualean egin behar da, diru-laguntza bera eskatu aurretik. Erregistro horren barruko datuetan edo eskabidean egiaztatutakoetan aldaketaren bat eginez gero, Ekonomia Sustatzeko Sailari jakinarazi behar zaio. 2. Horrez gain, eskabidea aurkeztu beharko dute, dirulaguntza eskatzen duen erakundearen ordezkariak behar bezala beteta, nahitaezko agiri hauekin batera: — Hartzekodun-fitxa: Fitxan adierazitako kontu-zenbakiak eskabide orrian jarritako bera izan behar du. — Erakunde eskatzailearen aholkularitza izan duten eta 2011ko urtarrilaren 1aren eta 2011ko abenduaren 31ren artean sortutako enpresen zerrenda. Ekonomi jardueretan alta emanda egon behar dute enpresok. Horretarako, enpresaren egoitza eta IFZ zehaztu beharko dira eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailaren 036 ereduaren —«Jardueraren hasiera, aldaketa edo amaierako zentsu aitorpena »— kopia bat aurkeztu behar da. 70/2011 Foru Dekretuaren babesean diru-laguntza eskatu duten enpresek ez dute aurkeztu beharko 036 dokumentu hori. Kasu honetan, aurkeztutako dirulaguntza eskabideari bere momentuan emandako administrazioespedientearen zenbakia zehaztu beharko da, besterik ez. — Erakunde eskatzailearen aholkularitza izan duten eta 2011ko urtarrilaren 1aren eta 2011ko abenduaren 31ren artean sortutako enpresetako pertsona sustatzaileen kasuan, ziurtagiri pertsonalizatua eta eguneratua aurkeztu behar da, Bizkaiko Foru Aldundiak, Gizarte Ekintza Sailak edo beste edozein organo eskudunek emandakoa, non egiaztatzen den proiektuan parte hartzen duten guztiak deialdiaren oinarri arautzaileak ezartzen dituen dekretuko 8. Artikuluan deskribatzen diren taldeetako batekoak direla.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/05/02 - 2012/05/16
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.