Mahastien Birmoldatze eta Berregituratze Planei Laguntzak. Bizkaia 2019

LABURPENA
Titulua: 
Mahastien Birmoldatze eta Berregituratze Planei Laguntzak. Bizkaia 2019
Xedea: 
Ardotarako mahatsa ekoizteko, Bizkaiko eta Bizkaiko Txakolina jatorri-deituraren baitako udalerrietako mahastien berregituraketa eta birmoldaketa planak diruz laguntzea.
Diru kopurua: 
10.000,00 euros
Deialdiaren araudia: 
  • 46/2019 FORU DEKRETUA maiatzaren 7koa (BAO Zk. 92/2019)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 46/2019 FORU DEKRETUA maiatzaren 7koa. Honen bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoan mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko eskaerak aurkezteko epeak ezartzen dira 2019. urterako, eta onartutako eskaeretan ezarri diren ekintzatarako laguntzen deialdia egiten da.
  • 121/2019 FORU DEKRETUA, uztailaren 23koa (BAO Zk. 147/2019)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 121/2019 FORU DEKRETUA, uztailaren 23koa, maiatzaren 7ko 46/2019 Foru Dekretuan baliorik gabe geratzen duena; foru dekretu horren bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoan mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko eskaerak aurkezteko epeak ezartzen dira 2019. urterako, eta onartutako eskaeretan ezarri diren ekintzatarako laguntzen deialdia egiten da.
Araudia: 
  • 51/2010 FORU DEKRETUA, apirilaren 13koa (BAO Zk. 71/2010)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 51/2010 FORU DEKRETUA, apirilaren 13koa, Bizkaiko Lurralde Historikoan mahastiak birmoldatu eta berregituratzeko planak onesteko arauak eta Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 22ko 630/2009 Dekretuan aurreikusitako laguntzen kudeaketa finkatzen dituena.
  • 227/2014 DEKRETUA, abenduaren 9koa (EHAA Zk. 237/2014)
    227/2014 DEKRETUA, abenduaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatu eta aplikatzekoa.
  • 51/2012 FORU DEKRETUA, martxoaren 20koa. (BAO Zk. 61/2012)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 51/2012 FORU DEKRETUA, martxoaren 20koa. Honen bidez, batetik, Bizkaiko Lurralde Historikoan mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko planetarako diru-laguntzen deialdia egiten da, eta, bestetik, apirilaren 13ko 51/2010 Foru Dekretua aldatzen da.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila
Deialdia egiten duen organoa: 
Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila
Erakunde erabakigarria: 
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta: 
Nekazaritza Saila. Nekazaritza Zerbitzua Avenida Lehendakari Agirre, 9 48014 Bilbao
Telefono bidezko arreta: 
Tfno: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua: 
Nekazaritza Saila. Nekazaritza Zerbitzua Avenida Lehendakari Agirre, 9 48014 Bilbao
ItzuliNekazaritza Saila. Nekazaritza Zerbitzua Avenida Lehendakari Agirre, 9 48014 Bilbao
Mahastien Birmoldatze eta Berregituratze Planei Laguntzak. Bizkaia 2019
Ardotarako mahatsa ekoizteko, Bizkaiko eta Bizkaiko Txakolina jatorri-deituraren baitako udalerrietako mahastien berregituraketa eta birmoldaketa planak diruz laguntzea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
Plan eta laguntza hauen onurak jasoko dituzte Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatuta dauden ardogintza-ustiapenetako titularrek, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan izena emanda egotea. b) Bizkaiko Mahasti Erregistroan izena emanda egotea. c) Bizkaiko Txakolina jatorri-deituraren Mahatsondo Erregistroan izena emanda egotea. d) Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko plana aurkeztea, norbanako gisa edo talde barruan. e) Planetan sartuko diren lursailak Bizkaiko Mahasti Erregistroan behar bezala erregistratuta egongo dira, eta, hala badagokio, dituen eskubideak eta egoera zehaztuko dira. f) Indarrean dagoen mahasti-araudian ezarritakoaren arabera lursail guztiak araututa izatea. g) Foru Ogasunarekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean daudela egiaztatzea, hala badagokio. h) Itzultze- edo zehatze-prozedurarik ez izatea. Onuradunei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko, beharrezkoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak edo haren menpeko erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzak direla-eta hasitako edozein prozesu (itzulketa edo zehapenekoa) bukatuta egotea. i) Sexu-arrazoiengatiko bereizkeria egin izanagatik administrazioaren nahiz zehapenen eremuan zigorra jaso ez izatea eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen izenean debeku horrekin zehaturik ez egotea.
PRESTAZIOA
Dotazioa: 
10.000,00 euros
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Planarekin lortu nahi diren helburuak. b) Planaren kokalekua eta identifikazioa. c) Plana talde-mailakoa izanez gero, taldea osatzen duten mahastizainen identifikazioa. d) Lursailen kokalekua eta ezaugarriak, hasierakoak eta berregituratu ondorengoak (barietateak, formazio-sistemak, landaketamarkoa, etab.), plana osatzen duten lursailak Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sisteman (SIGPAC) duten identifikazioarekin. e) Proiektuan jaso diren birlandatze-eskubideak, ustiategiaren barnean edo kanpoan landatzeko eskubideak zehaztuz. f) Berregituratu beharreko lursail bakoitzean egin beharreko ekintzak, banakatuta, horien kostua guztira jasoz, baita ekintza bakoitza noiz bukatzea aurreikusten den ere. g) Aurreikusitako ekintzak egiteko urteko egutegia. h) Planean parte hartzen duena lursailaren jabea ez bada, berregituratu edo birmoldatu beharreko lursailaren jabearen, edo hala badagokio, titularraren baimena. i) Laguntza eskatzen duenaren konpromisoa, neurria bete ondorengo kanpainatik zenbatzen hasiz gutxienez 10 urtez lursaila landuko duela adieraziz. j) Bizkaiko Lurralde Historikoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan eta Mahasti Erregistroan izena emanda egotearen ziurtagiria. k) Eskaera pertsona juridiko, ondasun-erkidego eta sozietate zibilak egin badu, bazkideek eskaera egiteko hartutako erabakiaren kopia, horretarako ordezkaria izendatuz edo dagozkion ahalmenak aurkeztuz. l) Eskaera aurkezten duen edo duten mahastizainak edo mahastizainek ez badu(te) 13/2009 Dekretuan ezarritako laguntzen Eskaera Bakarra aurkezten, ustiategia osatzen duten nekazaritzalursail guztien SIGPAC erreferentzia alfanumerikoen zerrenda aurkeztu beharko du(te), abenduaren 22ko 630/2009 Dekretuko 34. artikuluan ezarritako baldintzak kontrolatze aldera; hasieran aipatutako 13/2009 Dekretua, urtarrilaren 20koa, Euskal Au-tonomia Erkidegoaren eremuan nekazaritzarako eta abeltzaintzarako «ordainketa bakarreko» erkidego-laguntzen jardunbidea eta bestelako zuzeneko lagun-tzen jardunbidea garatu eta aplikatzen duena da. Aldaketak izanez gero, zerrenda hori urtero berritu beharko da, laguntzak jasotzen dituzten mahastiak berregituratu edo birmoldatzeko plana aurkezten duten titularrek plana aurkeztu eta hurrengo bi urteetako apirilaren 30a baino lehen. m) Lursailak berregituratu edo birmoldatzeko onuradunak laguntza eskatzen duen planaren egikaritze-kanpaina bakoitzean, edo urte horretan berregituratu edo birmoldatuko dituenean, eskaertzarekikoak egunean dituztela frogatzeko egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. n) Plana osatzen duen bakoitzaren azken urteko Uztaren aitorpenaren fotokopia, edo hori eduki ezean, Ekoizpenaren jatorriaren eta helmugaren aitorpena.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/05/17 - 2019/06/15
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea