Laguntza finantzarioa emateko LALF eta AFIpyme programa. 1. AFA. Bizkaia 2012

LABURPENA
Titulua:
Laguntza finantzarioa emateko LALF eta AFIpyme programa. 1. AFA. Bizkaia 2012
Xedea:
Titulu honen helburua da ekonomi jarduera batean ari diren mikroenpresa, pertsona fisiko eta nortasun juridikorik gabeko erakundeentzako laguntzak arautzea, ekonomi jarduera hobetu, handitu edo berritzeko finantza-erakundeekin sinatutako maileguen interesak finantzatzen laguntzeko.
Diru kopurua:
290.000 €
Deialdiaren araudia:
Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Itzuli Obispo Orueta kalea 6. 48009 Bilbao
Laguntza finantzarioa emateko LALF eta AFIpyme programa. 1. AFA. Bizkaia 2012
Titulu honen helburua da ekonomi jarduera batean ari diren mikroenpresa, pertsona fisiko eta nortasun juridikorik gabeko erakundeentzako laguntzak arautzea, ekonomi jarduera hobetu, handitu edo berritzeko finantza-erakundeekin sinatutako maileguen interesak finantzatzen laguntzeko.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Titulu honetan jasotzen diren laguntzen onuradun izan daitezke mikroenpresak, pertsona fisikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak, bi baldintza hauek betetzen badituzte: batetik, ekonomi jarduera batean aritzea, eta bestetik, jarduera ekonomikoa hobetu, handitu edo berritzeko finantza-erakunderen batekin (dekretu honen 1. eranskinaren lankidetza-hitzarmena sinatu dutenetako bat) mailegu bat sinatu izana.
Hona hemen onuradunek bete beharreko baldintzak: — Lantokia Bizkaiko Lurralde Historikoan egotea. — Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea. — Ekonomi jardueren gaineko zergan alta emanda egotea. — Diru-laguntzei buruzko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako debeku-egoeretako batean ere ez egotea. 1. Gainera, ekonomi jardueraren baten ari diren pertsona fisikoek baldintza hauek bete behar dituzte: — Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) edo antzeko mutualitate batean alta emanda egotea. — Ohiko bizilekua Bizkaiko Lurralde Historikoan egotea. 2. Era berean, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek baldintza hauek betebehar dituzte: — Ohiko bizilekua Bizkaiko Lurralde Historikoan dutela egiaztatu behar dute kide guztiek. — Kideetako batek, gutxienez, Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) edo antzeko mutualitate batean alta emanda egon behar du. 3. Diru-laguntzaren onuraduna izateko, nortasun juridikoa duten mikroenpresek baldintza hauek bete behar dituzte: — Egoitza soziala eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea. — Langile baino gutxiago edukitzea. Langile-kopurua kalkulatzeko, diru-laguntzaren onuradunak dituen inoren konturako lan-kontratuak hartuko dira kontuan, lansaio osokoak edo horren baliokidea lansaio partzialeko kontratua denean.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
290.000 €
Muga:
Eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, diruz lagundu daitekeen maileguaren zenbatekoari ehuneko hamar aplikatuko zaio, baina, muga hauek ezarriko dira: — Gutxieneko muga: 1.000 euroko diru-laguntza garbia, 10.000 euroko gutxieneko maileguetarako. — Gehieneko muga: 10.000 euroko diru-laguntza garbia, 100.000 euroko gutxieneko maileguetarako, langile autonomo bakoitzeko. Maileguak elkarrekiko berme sozietatebaten finantzako abala edukiko balu, diru-laguntza kalkulatzeko maileguaren zenbatekoari aplikatu beharreko portzentajea handiagoa izango litzateke (0,50). Gehieneko muga, kasu honetan, 10.500 euro izango da.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira: 1. Onuradun guztiek aurkeztu beharreko dokumentazioa: — Hartzekodun-fitxa: Fitxan adierazitako kontu-zenbakiak bat etorri behar du maileguaren konpentsazioko kontu-zenbakiarekin (eskabidean adierazitakoa).Hartzekodun-fitxaren atal guztiak bete behar dira, eta kasuan kasuko sinadura eta zigilu guztiak eduki behar ditu.Agiri hau web orrian dago eta dirulaguntzaren eskaera telematikoarekin batera aurkeztu behar da, behar bezala beteta. — Proformako fakturak eta/edo aurrekontuak. — Amortizazio plana. — Finantza-erakundearekin sinatutako maileguaren poliza. 2. Diru-laguntzaren onuraduna pertsona fisikoabada, artikulu honen 1 paragrafoan azaldutako dokumentazioaz gain, honako hauek ere aurkeztu behar dira: — Ohiko egoitza Bizkaian duela egiaztatzen duen errolda ziurtagiria. — Langile Autonomoen Araubide Berezian edo kasuan kasuko mutualitatean alta emanda egotearen agiria. 3. Diru-laguntzaren erakunde onuraduna ondasun-erkidegoaedo sozietate zibila bada, artikulu honen 1 paragrafoan azaldutako dokumentazioaz gain, honako hauek ere aurkeztu behar dira: — Ondasun-erkidegoaren edo sozietate zibilaren kide bakoitzaren errolda ziurtagiria. — Kide bat, gutxienez, Langile Autonomoen Araubide Berezian edo kasuan kasuko mutualitatean alta emanda egotearen agiria. 4. Diru-laguntzaren erakunde onuraduna mikroenpresa bada, artikulu honen 1 paragrafoan azaldutako dokumentazioa ere aurkeztu beharko du.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/05/02 - 2012/09/30
Ebazteko epea:
5/2005 Foru Arauaren 23 artikuluan xedatutakoaren arabera, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta sei hilabeteko apearen barruan eman beharko da ebazpena.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.