Araban ekiteko eta enpresa berriak sortzeko laguntzak (Emprender en Álava). 2019

LABURPENA
Titulua:
Araban ekiteko eta enpresa berriak sortzeko laguntzak (Emprender en Álava). 2019
Xedea:
Deialdi honen helburua Araban enpresa berriak sortzea sustatzea da, norgehiagoka erregimeneko dirulaguntzak emanez Arabako ekoizpen egitura modernizatzen, dibertsifikatzen eta haren lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten proiektuak egiten dituzten erakunde edo pertsona ekintzaileei.
Diru kopurua:
ENPRESAK - 900.000,00 euro ELKARTEAK - 50.000,00 euro
Deialdiaren araudia:
  • 6/2014 FORU DEKRETUA, otsailaren 18ko Diputatuen Kontseiluarena (ALHAO Zk. 23/2014)
    6/2014 FORU DEKRETUA, otsailaren 18ko Diputatuen Kontseiluarena, aldatu egiten duena martxoaren 6ko 17/2012 Foru Dekretua, Ekonomia Sustapenaren Zuzendaritzak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dituena.
  • 673/2018 Erabakia (ALHAO Zk. 147/2018)
    Foru Gobernu Kontseiluaren 673/2018 Erabakia, abenduaren 3koa. Onespena ematea 2019ko ekitaldiko ¿Emprender en Álava¿ laguntza lerroaren deialdiari
Araudia:
  • 17/2012 FORU DEKRETUA, martxoaren 6koa (ALHAO Zk. 36/2012)
    17/2012 FORU DEKRETUA, martxoaren 6ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, onartu egiten dira Ekonomia Sustapenaren Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saila
Erakunde erabakigarria:
Arabako Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Plaza de la Provincia z/g 01001 Vitoria-Gasteiz.
Telefono bidezko arreta:
Telefono 945 181818. Fax: 945 181754.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Plaza de la Provincia z/g 01001 Vitoria-Gasteiz.
Itzuli Plaza de la Provincia z/g 01001 Vitoria-Gasteiz.
Araban ekiteko eta enpresa berriak sortzeko laguntzak (Emprender en Álava). 2019
Deialdi honen helburua Araban enpresa berriak sortzea sustatzea da, norgehiagoka erregimeneko dirulaguntzak emanez Arabako ekoizpen egitura modernizatzen, dibertsifikatzen eta haren lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten proiektuak egiten dituzten erakunde edo pertsona ekintzaileei.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
a) Enpresa unitate berri bat egiteko proiektua duten banakako sustatzaileak. Dirulaguntza ordaindu baino lehen, banakako sustatzaileek sozietate eta zerga egoitza Araban eduki beharko dute, eta lurralde historikoko udalerri batean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan altan egon. b) Beren jarduera dibertsifikatu nahi duten Arabako enpresak, enpresa unitate berri bat sortzeko proiektu zehatz bat aurkezten badute, eta proiektu horrek aurrekoak ez bezalako nortasun juridikoa badu. c) Egoitza Arabatik kanpoan duten eta gure lurraldean jardueragune bat ezartzen duen enpresa edo sustatzaileak. d) Lehendik eraturik dauden Arabako enpresak, eskaera aurkez tean bi urte baino gutxiago izan eta artean merkaturatze fasean badaude.
- Onuradunek Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharrak egunean izan beharko dituzte, 58/2004 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, bai emateko ebazpenaren aurretik, bai dirulaguntza jasotzeko unean. Enpresak Gizarte Segurantzako inolako araubidetan kotizaziorako kontu koderik esleituta ez badu, enpresako bazkide guztiak Gizarte Segurantzarekin egunean egon beharko dira. Enpresa proiektu berriak garatzen eta ekintzaile berriei laguntzen esperientzia duten erakunde publikoen nahiz pribatuen tutoretzaren pean egon daitezke proiektuak. Araudi honen ondorioetarako, irabazteko asmoa duten aholkularitza enpresek emandako aholkularitza ez da tutoretzatzat hartuko. Kanpoan geratuko dira sektore publikoaren zuzeneko akzio partaidetza duten sozietateek eta zuzenbide publikoko erakundeek garatutako proiektuak, baita ere Arabako Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailak sustatzen duen Arabako nekazaritza sektorerako Laguntza Planeko onuradun izan daitezkeen pertsonak edo ekintzak. - Baita ere, kanpoan geratuko dira laguntza lerro honetako aurreko deialdietan emandako dirulaguntzak ezarritako epearen barruan justifikatu ez dituzten eskatzaileak.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
ENPRESAK - 900.000,00 euro ELKARTEAK - 50.000,00 euro
Muga:
Deialdi honetan jasotako laguntzak dirulaguntza jaso dezakeen gastuaren ehuneko 50eko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira, gehienez 30.000,00 euroraino proiektu bakoitzeko; haietatik, 15.000,00 euro gehienez egin behar diren ibilgetuen eskuraketetatik etorri ahalko dira. Pertsona fisiko onuraduna emakumea bada, proiektuak ehuneko 5eko dirulaguntza gehigarria izango du. Laguntza gehigarri hori izango dute, halaber, proiektuaren sustatzailea talde bat bada eta talde horren, gutxienez, erdiak emakumeak badira. Era berean, gehigarri hori (ehuneko 5) izango dute 20.000 biztanle baino gutxiago dituen Arabako lurralde historikoko udalerrietan garatutako proiektuek. Erakunde onuradunak balorazioan 80 puntu edo gehiagoko kalifikazioa lortzen badu, muga hori 40.000,00 euroraino handituko da; haietatik, 20.000,00 euro gehienez egin behar diren ibilgetuen eskuraketetatik etorri ahalko dira.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
(Eskaera)
Formulario
Dokumentazioa:
  • Laguntza horien onuradun izateko eskabideen barruan, Ekonomia Sustapenaren Zuzendaritzan (Probintzia Plaza 5, 1. solairua - 01001 Vitoria-Gasteiz) eta Arabako Foru Aldundiaren webgune instituzionalean eskuragarri dauden ereduak jaso beharko dira, behar den bezala beteta, eta kasu guztietan ondoko agiri hauek erantsita eraman beharko dituzte: ¿ Sustatzaileei buruzkoak: - NANaren fotokopia - Curriculum vitae. ¿ Enpresari buruzkoak, eratuta egonez gero: - IFZren fotokopia. - Enpresaren memoria laburra eta bazkideen curriculum vitaea, eta, hala badagokio, proiektuko partaideen curriculuma. - Enpresa eratu izanaren eskrituraren fotokopia. Autonomoa izanez gero, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela adierazten duen agiriaren fotokopia. ¿ Garatutako proiektuari buruzkoak: - Proiektuaren deskribapena. - Gutxienez 2 urtetako emaitza aurreikusien kontuak. - Lana egin edo egingo duen kanpoko profesionalaren edo hornitzailearen eskaintzaren fotokopia (proforma fakturak edo behin betikoak, kanpoko aurrekontua edo, hala badagokio, sinatutako kontratua). - Eskatutako hiru eskaintzen fotokopia, baldin eta aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresek egiten duten ekipo ondasunen hornikuntzak edo zerbitzugintzak 18.000,00 euro edo gehiago jotzen badu, aukeraren justifikazioarekin batera, aukeratutako eskaintza ekonomia aldetik onuragarriena ez denean. Proiektua gauzatu bitar - tean, diruz lagundu daiteken ekintzaren bat edo batzuen benetako gastua 18.000 euroko mugara heldu edo gaindituz gero, nahiz eta hasiera batean proiektua onartzean zenbateko hori baino txikiagoa izan, nahitaez hiru eskaintza aurkeztu beharko dira. - Enpresa proiektu berriak garatzeko eta ekintzaile berriei lagun - tzeko alorrean esperientzia duen erakunde tutoreak proiektu honetan egiten dituen jarraipen eta laguntza lanen deskribapena (bakar-bakarrik proiektua erabaki honetako 3.3. artikuluan aitortutako erakundeetako baten tutoretzapean baldin badator).
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Solicitud


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/01/02 - 2019/03/29
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.