BEGT - Global Training bekak 2019

LABURPENA
Titulua: 
BEGT - Global Training bekak 2019
Xedea: 
Oinarri hauen xedea da SPRI ¿ Enpresen Garapenaren Euskal Agentziaren «Global Training» 2019 beka-programaren kudeaketan laguntzen duten erakundeei itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emateko erregimenaren araudia ezartzea. Aldi berean, beka-programa horren xedea da unibertsitate-titulazioa edo goi-mailako lanbide-prestakuntza duten euskal gazteek atzerriko enpresa eta erakundeetan praktikak egitea. Oinarri hauen I. eranskinean jasota dauden aurreikuspenen arabera, honako hauek eginez gauzatuko da lankidetza hori: deialdi-prozesuak ahalbidetzea, beketarako hautagaiak eta praktikak egiteko enpresak hautatzea eta Global Training bekadunei prestakuntza eta arreta ematea, baita segimendua egitea ere».
Diru kopurua: 
4.120.000,00 euro
Deialdiaren araudia: 
  • EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 28koa (EHAA Zk. 107/2019)
    EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 28koa, SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen eta argitaratzen baitira «Global Training» 2019 laguntza programa arautzen duten oinarriak, eta beketarako deialdia egiten baita.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Deialdia egiten duen organoa: 
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Erakunde erabakigarria: 
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta: 
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta: 
Telefono: 902 702 142. Fax: 94 403 70 22.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua: 
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
ItzuliUrkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
BEGT - Global Training bekak 2019
Oinarri hauen xedea da SPRI ¿ Enpresen Garapenaren Euskal Agentziaren «Global Training» 2019 beka-programaren kudeaketan laguntzen duten erakundeei itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emateko erregimenaren araudia ezartzea. Aldi berean, beka-programa horren xedea da unibertsitate-titulazioa edo goi-mailako lanbide-prestakuntza duten euskal gazteek atzerriko enpresa eta erakundeetan praktikak egitea. Oinarri hauen I. eranskinean jasota dauden aurreikuspenen arabera, honako hauek eginez gauzatuko da lankidetza hori: deialdi-prozesuak ahalbidetzea, beketarako hautagaiak eta praktikak egiteko enpresak hautatzea eta Global Training bekadunei prestakuntza eta arreta ematea, baita segimendua egitea ere».
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
Honako oinarri hauetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan ahalko dira I. eranskinean deskribatutako «Global Training» bekak deitu eta jarraian datozen baldintzak betetzen dituzten erakunde publiko edo pribatuek:
1. Eratuta eta dagozkien erregistroan inskribatuta egotea, gutxienez, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den eguna baino bi urte lehenagotik. 2. Gutxienez bi urteko esperientzia izatea unibertsitateko edo goi-mailako lanbide-heziketako proiektuak edo prestakuntza-ekintzak egiten, edo iraupen bereko esperientzia izatea gazteei lan-munduan sartzeko behar dituzten gaitasunen inguruko prestakuntza ematen, nazioarteko mugikortasun-programen bitartez. 3. Estatutuen arabera, beren jarduera-esparrua EAE osoa izatea. 4. Nazioarteko sareren bateko kide izatea edo antzeko ezaugarriak dituzten nazioarteko erakundeekin hitzarmenak edo lankidetza-hitzarmenak sinatu izana, betiere hitzarmen horien bitartez bermatzen bada atzerriko enpresa edo erakundeak hornituko direla euskal gazteek bertan praktikak egin ditzaten. 5. Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta izatea. 6. Ez edukitzea administrazio- edo zigor-zehapenik, laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dionik, edo ez egotea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean. 7. «Global Training» 2019 beka-programa garatzeko proiektu bat aurkeztea, 9.2.e) artikuluan eta I. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.
PRESTAZIOA
Dotazioa: 
4.120.000,00 euro
Muga: 
a) Beka bakoitzari hasiera ematen dion prestakuntza espezifikoa ematetik eratorritako gastuak. I. eranskinean ezarritakoaren arabera, 40 eta 60 ordu bitarteko iraupena izango dute prestakuntza-ikastaroek, eta eranskin berean zehaztutako oinarrizko programari jarraituko diote. Gastu horiek finantzatzeko laguntzak ezin izango dira, bekadun bakoitzeko, 500 eurotik gorakoak izan. b) Oinarri hauetako 1. eranskinean aurki daitezke beka bakoitzaren zuzkidura estaltzetik eratorritako gastuak eta guztirako beka-kopurua. Zuzkidura horren kargura estaliko dira Gizarte Segurantzarekiko kotizazioei dagozkien zenbatekoak. c) I. eranskinean ezarritakoari jarraikiz, erakunde onuradunak bekadun bakoitzagatik sinatu beharreko aseguru-polizatik eratorritako gastuak. Aseguru horrek gaixotasun-arriskuak, erantzukizun zibila eta istripuak estali beharko ditu, baita azken horri dagokion bidaia-asistentzia osagarria ere. Gastu horiek finantzatzeko laguntzak ezin izango dira, bekadun bakoitzeko, 400 eurotik gorakoak izan. d) Erakunde onuradunen «Global Training» beka-programa martxan jartzetik, kudeatzetik eta administrazio-, komunikazio- eta publizitate-izapideak egitetik eratorritako gastuak. Gastu horiek finantzatzeko laguntzak ezin izango dira, bekadun bakoitzeko, 1.000 eurotik gorakoak izan.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Elektronikoa
Aplikazioak:


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/06/10 - 2019/06/24
Ebazteko epea: 
Sei hilabete, programa argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea