2018an besteren kontura lan egiteko langabeak kontratatzeko diru-laguntzak. Balmaseda 2019

LABURPENA
Titulua: 
2018an besteren kontura lan egiteko langabeak kontratatzeko diru-laguntzak. Balmaseda 2019
Xedea: 
Enpresei erraztasunak ematea, Balmasedan erroldatuta eta langabezian egoteaz gain, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan (EEZ) enplegu-eskatzaile gisa izena emana duten pertsonak kontratatzeko
Diru kopurua: 
60.000,00 euro
Deialdiaren araudia: 
  • Arautzen oinarriak eta deialdia (BAO Zk. 34/2019)
    2019an besteren kontura lan egiteko langabeak kontratatzeko diru-laguntzen deialdiaren prozedura arautzen duten oinarriak
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
Balmasedako Udala
Deialdia egiten duen organoa: 
Balmasedako Udala
Erakunde erabakigarria: 
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta: 
Balmasedako Udalaren HAZen, Markes plaza 2 helbidean (Balmaseda)
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua: 
Balmasedako Udalaren HAZen, Markes plaza 2 helbidean (Balmaseda)
ItzuliBalmasedako Udalaren HAZen, Markes plaza 2 helbidean (Balmaseda)
2018an besteren kontura lan egiteko langabeak kontratatzeko diru-laguntzak. Balmaseda 2019
Enpresei erraztasunak ematea, Balmasedan erroldatuta eta langabezian egoteaz gain, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan (EEZ) enplegu-eskatzaile gisa izena emana duten pertsonak kontratatzeko
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
Diru-laguntzen onuradun izan ahalko dira izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak (enpresak, saltokiak eta ostalaritzako zerbitzuak), egoitza soziala edo fiskala edozein dutelarik ere, Balmaseda udalerrian erroldatutako pertsonei kontratuak egiten badizkiete eta, oro har, Diru Laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluan adierazitako baldintza baztertzaileak betetzen ez badira.
1. Kontratatuko diren pertsonek Balmasedan erroldatuta egon behar dute diru-laguntzaren xede den kontratazioa formalizatzean, eta erroldatzeak gutxienez urtebeteko antzinatasuna izan behar du, oinarri hauek Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik aurrera zenbatzen hasita. 2. Diruz lagundu ahal izango dira kontratatu aurretik erabateko langabezian dauden eta Lanbiden izena emana duten pertsonekin (langabezia-prestazioak jaso zein ez) formalizatutako kontratuak. 3. 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko azaroaren 30era bitartean eginiko kontratazioak lagundu ahal izango dira diruz. 4. Diruz lagunduko diren kontratazioak idatziz formalizatuko dira, eta Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulegoan jakinarazi beharko dira, legez ezarritako moduan. 5. Kontratuen lanaldia ez da inoiz lanaldi osoan aritzen den pertsona baten lanaldi konparagarriaren ehuneko berrogeita hamarretik beherakoa izango, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 1. ataleko 12. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz. 6. Ezingo dira kontratuaren hasierako baldintzak aldatu diru-laguntzak irauten duen aldian.
PRESTAZIOA
Dotazioa: 
60.000,00 euro
Muga: 
Zenbatekoak: a) Gehienez 3.000,00 euroko diru-laguntza, 6 hilabeteko lanaldi osoko kontratuagatik. b) Gehienez 4.500,00 euroko diru-laguntza, 12 hilabeteko lanaldi osoko kontratuagatik. c) Gehienez ere 7.000,00 euroko diru-laguntza, iraupen mugagabea duen lanaldi osoko kontratuagatik (langileak, gutxienez, 2 urte egingo ditu enpresan). Halaber, 18.000 euroko muga ezarri da, enplegua ematen duen pertsona bakar batek jaso dezakeen gehienezko zenbateko gisa
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Dokumentazioa:
  • 1. Eskatzailea pertsona fisikoa bada: NANaren fotokopia. Pertsona juridikoa bada: Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia, eskatzailearen NANarekin eta ordezkaritza-botereekin batera (ez da aurkeztu behar izango aurreko deialdietan aurkeztu bada). 2. Pertsona juridikoak badira, erakundea edo enpresa eratzeko eskrituren fotokopia (ondoren izandako aldaketekin) eta dagozkion erregistroetako inskripzioa (ez da aurkeztu behar izango aurreko deialdietan aurkeztu bada). Berezko izaera juridikorik gabeko sozietate zibilen kasuan, Foru Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua jasoko da (ez da aurkeztu behar izango aurreko deialdietan aurkeztu bada). 3. Indarrean dagoen lan-araudia eta lan-arriskuen prebentzioari buruzkoa betetzeko konpromisoa, eta kontratatutako pertsonari bere zeregina betetzeko behar duen materiala eta arropa emateko konpromisoa (eskabide-eredu normalizatua). 4. Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta eta baja eman izanaren ziurtagiria, Foru Ogasunak egindakoa. 5. Enpresari edo erakundeari Gizarte Segurantzan alta emateko agiriaren kopia 6. Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena kontratazioan ez dagoela zazpigarren oinarrian aipatutako baztertze- edo bateraezintasun-kausarik (eskabide-eredu normalizatua). 7. Zinpeko aitorpena (Normalizatutako Eskaera Eredua). Aitorpen bakarra da, eta hauek biltzen ditu: ¿ Zinpeko adierazpena, adierazten duena laguntzen deialdi honetako oinarriak ezagutzen eta onartzen direla. ¿ Zinpeko adierazpena, adierazten duena diru-laguntza publikoak itzultzeko prozeduretan edo zehapen-prozeduretan sartuta ez dagoela. ¿ Zinpeko aitorpena, adierazten duena erakunde eskatzailea ez dagoela zigortuta zigor eta administrazio arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin eta ez dagoela hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin bat. ¿ Zinpeko aitorpen originala, azaldu egiten dituena ekintza berbera egiteko beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatutako edo horietatik jasotako diru-laguntzak. ¿ Minimis araua bete dela adierazten duen zinpeko aitorpena, Europako Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 Araudiak (EE) ezartzen duenarekin bat. Minimis laguntzen itunari buruzko 2006ko abenduaren 28ko EBEOn argitaratu zen (ho- rrek ordezkatzen ditu 69/2001 Araudia (EE) eta horren ondorengo berrikuspenak). ¿ Diruz lagundu nahi den kontratua sinatu aurreko 12 hilabeteetan kontratu mugagaberen bat bertan behera utzi izana, betiere bertan behera uzte hori kaleratze bidegabetzat jo badaiteke. 8. Bizkaiko Foru Ogasunarekiko zerga-betebeharrak egunean dituela adierazten duen ziurtagiria, diru-laguntzak jaso ahal izateko, eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren agiria, Gizarte Segurantzarekiko iraungitako zor guztiak ordaindu dituela adierazten duena. 9. Hirugarrenen alta-agiria, erakunde eskatzaileak eta banku-erakundeak sinatuta eta zigilatuta (laguntza helbideratzeko banku-datuen inprimakia. Eskabide-eredu normalizatua). 10. Gizarte Segurantzak emandako txostena, kontratazioaren egunaren aurreko hiru hilabeteetan alta-egoeran dauden langileen batezbesteko plantillari buruzkoa. 11. Gizarte Segurantzak emandako txostena, enpresan kontratazioaren egunean alta-egoeran dauden langileen batezbesteko plantillari buruzkoa. 12. Diruz lagunduko den kontratazioa egin zen egunean enpresak zituen langileen zerrenda eta eskuragarri dagoen azken TC2 agiria (aurretik Balmasedako Udalaren diru-laguntzaren bat jaso badute langabeak kontratatzeko). Langileari dagokionez aurkeztu beharreko dokumentazioa: 1. NANaren/atzerritarren identifikazio txartelaren kopia. 2. Lan-bizitza osoaren txostena, Gizarte Segurantzak emandakoa. 3. Lanbiden inskribatuta egondako aldien txostena, Euskal Enplegu Zerbitzuak emandakoa. 4. Lan-kontratuaren kopia, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren zigiluarekin, diruz lagundu nahi den kontratuari dagokion jakinarazpena Enplegu Zerbitzu Publikoaren bulegora bidali dela adierazten duen agiriaren kopia. 5. Kontratatutako pertsonari Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean alta eman zaiola adierazten duen agiriaren kopia. Eskaeren kopuruak bat etorri beharko du diru-laguntzaren xede diren kontratuen kopuruarekin.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/02/19 - 2019/11/30
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea