Azpeitiko herriko ekonomikoa sustatzerako diru-laguntzak. 4. Merkataritza sektorean eta/edo lehenengo sektorean enplegua sustatzea 2019

LABURPENA
Titulua: 
Azpeitiko herriko ekonomikoa sustatzerako diru-laguntzak. 4. Merkataritza sektorean eta/edo lehenengo sektorean enplegua sustatzea 2019
Xedea: 
2019ko aurrekontu-ekitaldian merkataritza arloan eta lehen sektorearen arloan bereziki enpleguaren sorrera sustatzera bideratutako diru-laguntzak emateko deialdia egitea. Era berean, diru-laguntza lerro honen helburua da merkataritzako eta lehen sektoreko jarduerak diruz laguntzea, bi arlo hauek indartzeko azken helburua betetzeko.
Diru kopurua: 
100.000,00 euros
Deialdiaren araudia: 
  • Oinarriak (BOG Zk. 135/2017)
    Herriko Ekonomiaren Sustapenerako diru-laguntza programaren 2017ko deialdia eta oinarriak.
  • 2019ko deialdia (GAO Zk. 107/2019)
    Herriko ekonomiaren sustapenerako diru-laguntza programaren 2019ko deialdia eta oinarriak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
Azpeitiako Udala
Deialdia egiten duen organoa: 
Azpeitiako Udala
Erakunde erabakigarria: 
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta: 
Enparantza Nagusia, 5 - 20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
Telefono bidezko arreta: 
Tel: 943 15 72 00
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua: 
Enparantza Nagusia, 5 - 20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
ItzuliEnparantza Nagusia, 5 - 20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
Azpeitiko herriko ekonomikoa sustatzerako diru-laguntzak. 4. Merkataritza sektorean eta/edo lehenengo sektorean enplegua sustatzea 2019
2019ko aurrekontu-ekitaldian merkataritza arloan eta lehen sektorearen arloan bereziki enpleguaren sorrera sustatzera bideratutako diru-laguntzak emateko deialdia egitea. Era berean, diru-laguntza lerro honen helburua da merkataritzako eta lehen sektoreko jarduerak diruz laguntzea, bi arlo hauek indartzeko azken helburua betetzeko.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
Onurak jaso ahal izango dituztenak merkataritza arloko, lehen sektorearen arloko enpresak eta ostalaritzakoak izango dira, edozein dela ere horien forma juridikoa.
Entitatearen sozietate-egoitza Azpeitian izatea. Sozietatearen egoitza Azpeitian ez balego ere, kontratazioa Azpeitian kokatutako lantegirako egitea. Kontratuko diren pertsonek honako baldintzak beteko dituzte: 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen Azpeitian erroldatua egotea (hiru urteko antzinatasuna), eta egoera horretan jarraitzea diru-laguntzaren epealdia amaitu artean. Aipatu berri den antzinatasun baldintza bete ezean, onuradun izan ahalko da, baldin eta egiaztatzen badu gaur egun Azpeitian erroldatua dagoela eta gutxienez 10 urteko epe jarraian erroldatua egon dela egiaztatzen duen pertsona. Aldi baterako kontratuen kasuan, sortutako enpleguak enpresa onuradunean diruz lagundukotako epealdian batez besteko plantilan gehikuntza netoa sortu beharko du. (Arau orokor moduan, diruz lagundutako aldi baterako batez besteko plantila kontratazio horiek egin aurreko zuzeneko hamabi hilabeteetakoarekin konparatuz kalkulatuko da plantilaren gehikuntza neto hori). Merkataritza arloko lehiakortasuna eta lehen sektorea sustatzeko ekintzak edo jarduerak egiteari dagokionean. Orokorrean: Jarduerek, diruz lagunduak izateko, merkataritzako eta lehen sektoreko jarduerak bultzatzea, lehiakortasuna hobetze a eta aipatutako arloak biziberritze a izango dituzte azken helburu. Era berean, lehen sektoreari dagokionean zuzenean baserriari lotutako jarduerak beharko dute izan (kanpo geratuko dira nekazaritza-proiektu industrialak).
PRESTAZIOA
Dotazioa: 
100.000,00 euros
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Langileak kontratatzeko laguntzak. Deialdiaren oinarri orokorren 5. artikuluan aurreikusitako dokumentazioa aurkezteaz gain, diru-laguntza hauek jasotzeko honako agiriak ere aurkeztu beharko dira: a) Langilearen nortasun-agiria, edota laneko baimena eta bizileku-baimena, langilea Europako Batasunetik kanpoko atzerritarra izango balitz. b) Lan-bizitzaren txosten eguneratua, Gizarte Segurantzak emana, gehienez ere eskaria aurkeztutako data baino bost egun lehenagokoa. c) Egin den edo egingo den kontratazioaren datuak. d) Batez besteko plantila egiaztatzea: kontratatu aurreko hiru hilabeteei dagozkien TC1 eta TC2ak. e) Lanaldiari eta ordainsariari dagokionez, ezarri behar zaion hitzarmen kolektiboan zehaztua datorrena beteko dela egiaztatuko duen zinpeko aitorpena. f) Laguntza emateko irizpideak kontuan izanik, beharreko beste edozein dokumentazio. Gainontzeko diru-laguntza lerroen kasuan. a) Kasu guztietan, eskaera-inprimakia, behar bezala beteta eta sinatuta. b) Kasu guztietan, aurrekontu zehaztua edo proiektua exekutatzeko izandako gastuen zerrenda. c) Hala badagokio, proiektua deskribatuko duen memoria. d) Modu bateratuan sustaturiko marketing jarduerei dagokionean, merkatari ezberdinen arteko lankidetza hitzar mena aurkeztu beharko da. e) Lehen sektorearen ezarri, eraberritu edo finkatzeari dagokion kasuan, Nekazaritzako Eskualdeko Bulegoak emandako dokumentazioa, esanaz betetzen direla nekazaritza-ustiapenaren bal dintzak. f) Alokairurako diru-laguntzetarako, alokairuaren kontratua. g) Laguntza emateko irizpideak kontuan izanik aintzat hartu beharreko beste edozein dokumentazio (lokalaren errenta)
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/06/10 - 2019/09/03
Ebazteko epea: 
Ebazpena erabaki eta jakinarazteko gehienezko epea urte betekoa izango da, diru-laguntza deialdia argitaratzen den egunetik hasita.
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea