Jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz Ikerkuntzako Euskadi Saria arautu eta Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitateko 2015eko deialdia.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Zientzia Politikarako Zuzendaritza


Xedea

Ikerkuntzako Euskadi Sariak arautzea da, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

Nori Zuzendua

Ikerkuntzako Euskadi Sarietarako aukera izan dezake doktore-titulua duen ikertzaile orok, baldin eta lan-ibiliaren zati handi bat Euskadin egina badute eta, eskola zientifikoen sortzaile diren aldetik, Euskal Herrian eragin positiboa izan badute, hau da, denboran jarraipena duten ikerketa-azpiegiturak edo -taldeak sortzen lagundu badute.

Araudia

221/2015 DEKRETUA, abenduaren 1ekoa, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz Ikerkuntzako Euskadi Saria arautu eta Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitateko 2015eko deialdia egiten duena.


Harremanak norekin

Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte.

Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000

Erantsi beharreko agiriak

Beherago zehaztutako agiriak jaso beharko dira eskabidean, eta agiriok aplikazio telematikoan sartu beharko dira:

  1. Memoria (hiru orri, gehienez); han, adieraziko da hautagaiak dekretu honen 2.1. artikuluan ezarritako betebeharrak nola betetzen dituen. Halaber, hautagaiak saria jasotzea merezi duela frogatzen duten arrazoiak zein diren adierazi beharko da, hizkera ez espezializatu batean.
  2. Hautagaiaren Curriculum Vitaea.
  3. Hautagaiaren Curriculum Vitaeren ingelesezko laburpena (2 orri, gehienez), haren ibilbidearen elementu aipagarrienak jasota.
  4. Erakunde zientifikoek edo beste zientzialari batzuek hirugarren baten alde proposatutako hautagaiak izanez gero, agiri hauek aurkeztuko dira:
    • Hautagaia proposatzeko idazkia: espresuki aipatuko da zein diren proposamena egiten duten erakundeak edo pertsonak.
    • Hautagaiak hautagai izatea onartzen duela dioen idazkia.
  5. Halaber, proposamena egin duten zientzialariek ez beste zientzialari batzuek egindako gomendiozko idazkiak ere aurkeztu ahal izango dira.
  6. Hautagaiek, erantzukizunpeko adierazpen bidez, honako betebehar hauek betetzen dituztela adieraziko dute:
    • Helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso dituztela adierazi beharko dute, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.
    • Hautagaia ez dagoela sartuta itzultze- edo zehatze-prozedura batean, eta, hala badagokio, diru-laguntzak itzultzeko obligazioak egunean dituela.
    • Hautagaiak ez duela zigor administratibo edo penalik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.
    • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluan ezarritako gainerako debekuetako batean sartuta ez egotea.
    • Eskabideko eta harekin batera doan dokumentazioko datuak egiazkoak direla eta hautagaiak betetzen dituela laguntza horiek jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak.
  7. Diru-laguntzak jasotzeko eskabidea aurkezteak berekin ekarriko du hautagaiak baimena ematea organo kudeatzaileari zuzenean egiazta dezan hark zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Hautagaiak, nolanahi ere, baimen hori espresuki uka dezake, eta, hala egiten badu, eskabidearekin batera aurkeztu beharko ditu halakoak egiaztatzeko nahitaezko agiri eguneratuak.
  8. Dekretu honetako I. eta II. eranskinetan azaltzen dira bai eskabide-eredua, bai eta erantzukizunpeko adierazpen-eredua.

Dagokion tasa

40.000,00 euro.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Hautagaiak aurkezteko epea xedapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da; amaitu, berriz, 2016ko urtarrilaren 15ean


Eskabideak aurkezteko lekua

1.– Erakunde zientifikoek edo beste zientzialari batzuek proposatu ahal izango dituzte hautagaiak. Halaber, hautagaiek euren burua ere aurkeztu ahal izango dute.

2.– Eskaerak modu elektronikoan aurkeztu beharko dira aipatutako egoitza elektronikoan.

Eskabidea toki hauetan ere aurkeztu ahal izango da: Zuzenean herritarrei arreta emateko bulegoetan: Bizkaia (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbo), Gipuzkoa (Andia 13, 20003 Donostia), eta Araba (Ramiro Maeztu 10 beh., 01008 Vitoria-Gasteiz).

Eskabideak aurkezteko lekuak izango dira, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak zehaztutako egoitzetako edozein edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluan adierazten diren tokiak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari zuzendutako idazkiak udal-erregistroetan aurkezteko Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza-hitzarmena izenpetua duten udaletan ere aurkez daitezke.

Pertsona edo erakunde eskatzaileek eskabidea eta horri erantsitako dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dute, eurek aukeratzen duten hizkuntzan. Era berean, prozedura osoan zehar, erakunde/pertsona eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzkoak, 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezartzen duen moduan.

Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

Tramiteen deskripzioa

Pertsona edo erakunde interesdunek bitarteko elektronikoak erabili ahalko dituzte prozedura honen izapideak eskatu, kontsultatu eta burutzeko.

Izapidetze elektronikoa arautzen dute, batetik, otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak –Administrazio Elektronikoari buruzkoak–, eta, bestetik, Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariak 2006ko otsailaren 9an emandako Ebazpenak.

Bai bide elektronikorako, bai presentzialerako, eskabideari eta deialdiarekin zerikusia duten gainerako izapideei buruzko jarraibideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri.

Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat –presentziala edo elektronikoa– erabiltzeak ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan, alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea, halaxe xedatzen da-eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan.


Egitura Atal Ebazlea

Zientzia Politikarako Zuzendaritza


Ebazteko epea

Deialdi-aginduaren arabera egindako eskabideak ebazteko epea, gehienez, sei hilabetekoa izango da, deialdi-agindua argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ez dagokio


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Ez dagokio


Formularioak

--

Bestelako Agiriak

--


Oharrak

Eskabideetan egin diren hutsak zuzentzea

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

03/02/2016