2017-2018 ikasturteko URRUZUNOTARRAK GEHITUZ literatura-lehiaketarako deialdia

[URRUZUNOTARRAK GEHITUZ]

Deskribapena


Xedea

Urruzunotarrak Gehituz eskola arteko literatura-lehiaketa da eta ikasleen artean euskararen idatzizko kalitatea, literatura-sorkuntza eta literatura-zaletasuna sustatzea du helburu.

Aurrekontuko zuzkidura

18.000

Prestazioa zerbitzutan

Saritutako lanen egileek bost eguneko literatura-egonaldian parte hartzeko aukera izango dute. Literatura-tailerraz eta idaztearekin zerikusia duen beste hainbat ekintzaz osatuko da egonaldi hori. Laguntzaile izango dute, uneoro, euskal idazle bat.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak

Betekizun orokorrak

  • Deialdi honetan 2017-2018 ikasturtean Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleek soilik hartu ahal izango dute parte.

  • Aurkezten diren literatura-lanek originalak izan behar dute, lehiaketa honetan izena emateko epea itxi arte bestelako literatura-saririk irabazi gabeak. Lanak euskaraz sortuak izango dira, bai poesiaz bai prosaz, betiere Euskaltzaindiak onartuta dauzkan ortografia eta gramatika arauak betez. Gaia librea izango da.
  • Lana eskabide-orriarekin batera aurkeztu behar da, pdf formatuan.
  • Lanen neurriak hauek izango dira:

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk