Kultura Ondarea Saria 2019

[kultura ondarea saria 2019]

Deskribapena


Xedea

"Kultura Ondarea Sariaren" deialdia egin eta sari hori arautzea. Sari horren helburua da saritzea Euskal Kultura Ondarearen ezagutza zabaltzen hobekien laguntzen duten 2018-2019ko ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako, Batxilergoko lehenengo mailako eta Lanbide Heziketako Erdi Mailako Heziketa Zikloetako lehenengo mailako ikasleak. “Kultura Ondarea” Sariaren helburua da hezkuntza alorreko eremu guztietan ekimena, berrikuntza, ekintzailetarako gaitasuna, sormena eta gizarte garapena bultzatu, Euskal Kultura Ondare materialaren zein inmaterialaren forma guztiak ezagutuz eta balioa emanez.

Zehazki:

  • Kultura berritzailea eta Euskal Kultura Ondarearen gaineko ezagutza ikertu, berreskuratu eta eraikitzeko esfortzuaren aintzatespena bultzatzea.
  • Euskal Kultura Ondarea ezagutzera ematea, euskal hezkuntza-sistematik eta euskal hezkuntza-sistemarako.
  • Hezkuntza alorrean ekimen berritzaileak martxan jartzea bultzatzea.
  • Euskal Kultura Ondareari atxikitako ezagutzaren balorazioan eta eraikuntzan gazteek duten papera aitortzea.
  • Gazteen artean tresna teknologikoen erabilera sustatzea jabari publikoko kultura- eta hezkuntza-edukiak sortzeko.

Baztertzeak:

Sariketa honetatik baztertuko dira, eta, beraz, diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe geldituko, zigor administratibo edo penalak dituzten parte-hartzaileak edo horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekuak dituztenak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko apirilaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, sexu-bereizkeria dela-eta gertatu direnak barne.

Lehiaketaren mekanika:

Sarian parte hartzeko, talde parte-hartzaile bakoitzak bere eskabidea aurkeztu beharko du agindu honen 10. artikuluan adierazi bezala. Eskabidean, parte hartzen duen taldeak edo ikastetxeak irekitako Youtube kanal baten URL helbidea adieraziko da, eta bertan egongo dira gerora Kultura Ondare Sariaren webgunean (www.kulturaondareasaria.blog.euskadi.eus) sartuko diren bideoak.

  • 1. Bideoaren gaia: Euskal kultura-ondarearen elementu bat izango da , eta, ahal izanez gero, ikasleen ingurukoa.
  • 2. Bideoak: lehenengo bideoa egiteko jarraitutako prozesu osoa (making-of prozesua) jasoko du, eta bereziki azpimarratuko da zer helburu lortu nahi izan den eta zer metodologia erabili den.

Parte hartzen duten taldeek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza teknikoa izango dute eskabideak aurkezteko eta beharrezko agiriak prestatzeko.

Bideoaren gaia librea da, betiere Euskal Kultura Ondarearekin, materiala zein inmateriala, zerikusia badu. Herritarrek horrenbeste ezagutzen ez dituzten gai berriak jorratzea baloratuko da.

Bideoek, gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Jatorrizko lan argitaragabea izatea.
  • Gutxienez 3 minutu eta gehienez 10 minutu irautea.
  • Bereizmen handiko kalitatea izatea (gutxienez 720 p).
  • Eskubideetatik libre dauden edukiak (idatzia, soinua edo irudia) erabiltzea, edo, bestela, jabeak edo ustiapen-eskubideen titularrak emandako berariazko baimena izatea. Kasu horietan, dagokion baimen-agiria helarazi beharko da inskripzio-eskabidearekin batera.
  • Eskola-curriculumean jasotako edozein hizkuntza edo hizkuntza bat baino gehiago erabiltzea.
  • Eusko Jaurlaritzari baimena ematea aurkeztutako bideoen zabalkundea egiteko, zeinak jendearen esku jarriko baititu www.kulturaondareasaria.blog.euskadi.eus helbidean.
  • Pertsonen oinarrizko eskubide guztiak errespetatzea; ez da onartuko indarkeriarekin, sexismoarekin edo arrazakeriarekin zerikusia duten indarkeriazko edukirik.
  • Aurkeztutako bideo guztiak, baita sarituak ere, www.kulturaondareasaria.blog.euskadi.eus blogean egongo dira ikusgai.
1. EDUKIA (40puntu)
  • Kultura-ondarearen tratamenduan berrikuntza dakarte edukiek: ikuspegi eta 'begirada' berriak.
  • Informazio-iturri ezberdinen erabilera.
  • Proposamenaren interesa eta dibulgazio-izaera.
  • Ingurune sozialarekiko interakzioa bai informazioaren bilketan bai aurkeztutako grabaketaren materialean.
2. FORMA (30puntu)
  • Sormena, herritarrek horrenbeste ezagutzen ez dituzten gai berriak jorratzea.
  • Irudiaren, soinuaren eta edizioaren kalitatea.
  • Azpitituluak.
3. RROPOSAMENAREN BALIO ERANTSIA (30puntu)
  • Bideoaren inpresio orokorra.
  • Lehiaketan zehar izaniko parte-hartze jarrera, ideia berriak ekartzea...

Prestazioa zerbitzutan

Saria:

Hiru bideorik onenak egin dituzten lantaldeetako kideei emango zaie saria, tutorea eta ikastetxea barne.

 Hauek izango dira sariak:

  • Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatutako Napolirako bisita kultural batean parte hartzeko eskubidea (7 egunekoa). Bertako gidari batek lagunduko ditu pertsona sarituak Napoliko toki enblematikoenetako zenbait bisitatzeko eta haien kulturako adierazpen esanguratsuak ezagutzeko ibilbidean. Bidaiak barne hartzen ditu hegaldia, ostatua, otorduak eta gidaria, eta ekainean egingo da, ikasturtea amaitu eta gero.
  • Diploma bat talde irabazlearen ikastetxearentzat.
  • Halaber: plaka bat edizio honetan bideo gehien aurkezten duen ikastetxearentzat.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Saritutako ikasleek Gazte Txartela indarrean izan beharko dute bidaian parte hartu ahal izateko. Txartel honek arriskuak estaltzeko asegurua du. Gainerako parte-hartzaileek asegurua izateko eskubidea izango dute.
  • 2017-2018ko ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe ofizialetan matrikulatuta dauden Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako, Batxilergoko lehenengo mailako eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako lehenengo mailako ikasleek parte hartu ahal izango dute "Kultura Ondarea" sarian; gutxienez 3 ikaslek eta gehienez 6k osatutako talde batek landutako bi bideo aurkeztuko dituzte.
  • Ikasleak matrikulatuta daudeneko ikastetxeko tutorea izango da eskatzailea, eta bideoak aurkezten dituzten taldeetako kide diren ikasleen ordezkaritzan jardungo du.
  • Talde irabazleen tutoreak edo tutoreek izango dute taldea osatzen duten adingabeen tutoretza, eta haien ardurapean egingo dute bidaia. Tutoreak edo tutoreek ezin badute bidaia antolatuan parte hartu, ikastetxeak, dagokien baimena bildu eta gero, pertsona bat izendatuko du haren ordez joan eta lan hori egiteko.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

  • Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1051302

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk