Ikerkuntzako Euskadi Sariaren 2017ko ediziorako deialdia

[EUSKADISARIA2017]

Deskribapena


Xedea

261/2017 DEKRETUA, abenduaren 5ekoa, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz Ikerkuntzako Euskadi Saria arautu eta sari horren Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitateko 2017ko deialdia egiten duena.

Aurrekontuko zuzkidura

42.000 (euro)

Nori dago zuzenduta


Ikerlariak

Erakunde zientifikoek edo beste zientzialari batzuek proposatu ahal izango dituzte hautagaiak. Halaber, hautagaiek euren burua ere aurkeztu ahal izango dute.

Eskakizunak:

  • Doktore-tituluaren jabe izatea
  • Aurreko edizioetan sariduna ez izatea
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa zentro batean akreditatua egotea.

  • Karrera zientifikoa Euskadin garatu izana, gutxienez 12 urteetan, doktoretza bukatuz geroztik.

Betekizunak

  • Hautagaia ez dagoela sartuta itzultze- edo zehatze-prozedura batean, eta, hala badagokio, diru-laguntzak itzultzeko obligazioak egunean dituela.
  • Hautagaiak ez duela zigor administratibo edo penalik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluan ezarritako gainerako debekuetako batean sartuta ez egotea.
  • Diru-laguntzen onuradun izateko baldintzak betetzea, betiere Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan ezarritakoa betez.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazpena emana

Beste tramite batzuk