Babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntza-akatsen salaketa

Deskribapena


Administrazioak babes ofizialeko etxebizitzetan eraikuntza-akatsak daudela egiaztatzea, behin betiko kalifikazioa eman ondorengo bost urteen barruan.


ABISU GARRANTZITSUA 

  • BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZEN ERAIKUNTZA-AKATSEN ERREKLAMAZIOA JURISDIKZIO ZIBILARI.

    Kode Zibilean eta Eraikuntza Antolatzeko Legean jasota daude eraikuntza-akatsen bat dagoela uste duten etxejabeek baliatu ahal dituzten erreklamazio zibilerako bideak eta epeak.

    Lehenik eta behin, hamar urteko epearen barruan, eraikinaren eraikuntza amaitutako egunetik zenbatzen hasita, eraikin baten eraikuntza akatsez aurritu duen kontratistari erreklamazioa egin ahal izango zaio, eta hura kalte-galeren erantzulea izango da. Erantzukizun bera izango du, eta denbora berdinean, eraikuntzaren zuzendaritzaz arduratu zen arkitektoak, aurria lurzoruaren edo zuzendaritzaren akatsen baten ondorio bada. Kausa izanez gero kontratistak ez zituela beta kontratuko baldintzak, erreklamatzeko epea hamabost urtekoa izango da.

    Halaber, saltzaileak onbideratu behar ditu etxebizitzaren ezkutuko akatsak, erabiltzeko desegokia izatea badakarte edo erabilera murrizten badute (erostunak jakin izan balu, ez erostea edo gutxiago ordaintzea eragiteko moduan). Arau hori aplikatu behar zaie etxebizitzen salerosketa guztiei, etxebizitza berrietan zein erabilietan, merkatu libreko etxebizitzetan zein babes ofizialekoetan.

    Nolanahi ere, jabea izango da aurriak eragindako kalteen erantzulea, beharrezko konponketak ez egiteagatik gertatzen bada.

    Bestalde, azaroaren 5eko 38/1999 Legeak, eraikuntza antolatzeari buruzkoak, honako alderdi hauek arautzen ditu: eraikuntza-prozesuan parte hartzen duten eragileen erantzukizun zibila, ekintzen preskripzio-epeak, eta eraikuntzaren akatsek eragindako kalte materialen bermea. Xedapen horiek denbora batez aplikatzen dira, eta eraikuntza berriko etxebizitzei soilik, merkatu librekoak zein babes ofizialekoak izanda ere.

    Arau horietan oinarritutako erreklamazioak egin behar zaizkio, dagokion kasuaren arabera, saltzaileari, edo eraikuntza-prozesuan parte hartu duten pertsona fisiko edo juridikoei. Erreklamazio horiek erantzunik ez badute, auzibidera jo behar da , horretarako aurreikusitako epeen barruan. Epe horiek amaituz gero, ekintza judizialak hasi gabe, ezingo dira kalteak erremediatu edo kalte-ordaina jaso.

    Lehenik eta behin, etxebizitza berrietan eraikuntza-akatsak konpontzeko berme-epeak honako hauek dira:

    • Urtebete, akabera-akatsak izanez gero.
    • Hiru urte, eraikuntza-elementuen eta instalazioen akatsak izanez gero.
    • Hamar urte, zimendatze, euskarri, habe, solairu edo beste egitura-elementu batzuen akatsak izanez gero, eta eraikinaren erresistentzia mekanikoa edo egonkortasuna zuzenean kolokan jartzen badute.

    Berme-epe hori hasiko da eraikitzaileak sustatzaileari obra ofizialki entregatu eta dagokion akta sinatutako egunean, eta ez salerosketa-kontratua sinatutako egunean.

    Berme-epeak gorabehera, eraikuntza-akatsak direla-eta edozein erreklamazio egiteko epea bi urtekoa da, akatsa agertutako egunetik zenbatzen hasita.

  • BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZEN ERAIKUNTZA-AKATSEN ADMINISTRAZIO-SALAKETA ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILARI.

    Uztailaren 24ko 2114/1968 Dekretuak, babes ofizialeko etxebizitzen erregelamendua onestekoak, behin betiko kalifikazioa eman ondorengo bost urteetan agertutako eraikuntza-akatsak Administrazioari jakinarazteko aukera ematen die babes ofizialeko etxebizitzen jabe edo maizterrei. Kasu horietan, Administrazioaren zeregina da akats horiek daudela egiaztatzea, eta, egoki izanez gero, txostena egitea.

    Zeregin horrek ez dakar zehapenik, akatsak sustatzaileek, eraikitzaileek edo fakultatiboek obrak egiteko garaian izandako zabarkeriaren ondoriodirela egiaztatu ezean. Halaber, ez dakar sustatzaileek eraikuntza-akats horiek konpontzea

    Azpimarratu behar da horrelako salaketa egiteak ez dituela eteten, ez eta bertan behera uzten ere, ekintza judizialak baliatzeko epeak


Babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntza-akatsen salaketa

Lehenik eta behin, egiaztatzen da salaketan jasota daudela ezinbesteko datuak.

Ondoren, epe barruan aurkeztu dela egiaztatzen da. Hala bada, izapidetzea onartzen da, eta etxebizitzaren sustatzaileari salaketaren berri ematen zaio, egoki iritzitako alegazio eta dokumentuak aurkezteko epea adierazita.

Enpresa sustatzaileak erantzuten badu eraikuntza-akatsak zuzendu dituela, horren berri ematen zaio salatzaileari edo salatzaileei.

Enpresa sustatzaileak ez badu erantzuten, akats horiek ukatzen baditu, salatutako kalteak ezin zaizkiola egotzi edo ez direla eraikuntza-akatsen ondorio alegatzen badu, konpontzeko egin beharreko obrak ez dituela egingo adierazten badu, edo konpontzeko behar diren obren zati bat soilik egin badu, Etxebizitza Lurralde Ordezkaritzako Zerbitzu Teknikoek higiezinaren ikusizko azterketa egin eta haren egoerari buruzko txosten bat idazten dute.

Amaitzeko, jardueren kopia bat igortzen zaio salatzaileari edo salatzaileei, txostena barne hartuta, beharbada interesatuko zaio-eta, ekintza judizialei ekiteari begira.

Txosten honek ez du ordezten kaltetutako pertsonek eskuratu behar dutena, ekintza judizialei ekiteko.

Nori dago zuzenduta


Behin betiko kalifikazioa emandako egunetik aurrera bost urteren barruan eraikuntza-akatsak agertzen dituzten babes ofizialeko etxebizitzen jabeak edo maizterrak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Lurralde Ordezkaritza - Araba
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Lurralde Ordezkaritza - Bizkaia
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Lurralde Ordezkaritza - Gipuzkoa

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Aurkezteko beste leku batzuk

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.

Kodea(k)

  • Babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntza-akatsen salaketa: 0627

Eraikuntzako akatsen salaketa


Babes ofizialeko etxebizitzen jabeek edo errentariek eraikuntzaren akatsen berri eman behar diote Administrazioari , behin betiko kalifikazioa eman denetik hurrengo bost urtean zehar ematen direnak.

Zeregin horrek ez dakar zehapenik, akatsak sustatzaileek, eraikitzaileek edo fakultatiboek obrak egiteko garaian izandako zabarkeriaren ondorio direla egiaztatu ezean. Halaber, ez dakar sustatzaileek eraikuntza-akats horiek konpontzea.

Azpimarratu behar da horrelako salaketa egiteak ez dituela eteten, ez eta bertan behera uzten ere, ekintza judizialak baliatzeko epeak.

 

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Salaketa ipintzeko inprimakia